close
Edukira joan

Troia

Troia
Τροία
𒌷𒉌𒅆𒇷
BERJAYA UNESCOren gizateriaren ondarea
Greziar mitologia
BERJAYA
BERJAYA
Kokapena
Estatu burujabeBERJAYA Turkia
Turkiako probintziaÇanakkale probintzia
Kokapen fisikoaMarmara eskualdea
Koordenatuak39°57′27″N 26°14′20″E / 39.9575°N 26.2389°E / 39.9575; 26.2389
Mapa
Historia eta erabilera
Troiako gerra
Suntsipena500
Arkitektura
Azalera158 ha
Gizateriaren ondarea
Irizpidea(ii), (iii) eta (vi)
Erreferentzia849
Eskualdea[I]Europa eta Ipar Amerika
Izen-ematea1998 (XXII. bilkura)
Webgune ofiziala
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera
BERJAYA
Ayaxek Kasandra harrapatu nahi du, neska Paladaioari (Atenaren egurrezko irudi sakratua) heltzen dion bitartean. Kodroseko margolariaren irudia. Louvre museoan.

Troia[1] edo Ilion[2] (antzinako grezieraz: Τροία, Troia, Ίλιον, Ilion, Ἴλιος, Ílios; edo Τεῦκρος, Teucria ) egiazko eta kondairetako hiria da, Troiako gerra gertatu zen hiria Iliadaren[3] arabera.

Iliada poemaren egilea Homero dela esaten da, K.a. IX edo VIII mendean idatzia. Hala ere, pasarte batzuk antzinagokoak ere dira. Egile beraren Odisean ere aipatzen da Troia hiria. Gerora Virgiliok Homeroren kondaira jarraitu zuen Eneidarekin, Erroma hiriaren sorrera Troiarekin lotzeko.

Antzinako Troia Dardaneloetako itsasartean zegoen, Eskamandro eta Simoisen ibaien artean, Itsaso Beltzera sartzeko pasabide estrategikoan. Antzinako hiri anatoliarra da, gaur egun Hisarlik (Turkieraz, gotorlekuduna esan nahi duena) muinoa deritzon lekuan kokatua. Frank Starke (1997), J. David Hawkins (1998) eta W. D. Niemeier (1999) ikerketan herabera, Wilusa zen hititek erabili zuten izena Troiareko.

Heinrich Schliemann arkeologoa 1870. hamarkadan hasi zen aztarnategiaren muinoa induskatzen, Iliadako Troia aurkitu zuela esan zuen eta altxor handia aurkitu zuen, Priamoren altxorra izena eman ziona. Baina, geroago, "Troia asko" izan zirela ikusi zen, garai ezberdinetan eta bata bestearen gainean. Indusketa arkeologikoetan okupazio mailak identifikatu egiten dira: aztarna zaharrenak azpian daude eta zenbat eta berriago, orduan eta goragoko mailetan egongo dira hiri edo herri baten aztarnak. Geroago egin ziren arkeologia ikerketen eta identifikazio lanen ondoren, ikusi zen Homeroren Troia VII.a izan zitekeela.

Kondairetako Troia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Troiatarren historia haien mito eta kondairekin hasten da. Greziar mitologiaren arabera, troiatarrak Troade eskualdean bizi ziren, Asia Txikian. Aberastasun handiengatik ezagutzen zen, hego eta mendebaldeko merkataritzarekin lortua, janzki aberats, burdin produkzio eta harresi handiengatik. Lehen errege familia troiararra Elektrak eta Zeusek hasi omen zuten, Dardanoren gurasoak baitziren. Dardano, gerora Troia sortuko zuena, Asia Txikira heldu zen Samotraziako uhartetik pasatuz eta Teukro ezagutu zuen han. Teukro Atikako konkistatzailea zen, eta Dardanos errespetuz tratatu zuen. Dardano Teukroren alabarekin ezkondu eta Dardania fundatu zuen (gero Eneasek gobernatu zuena). Dardano hil zenean, bere biloba Troseri eman zion erresuma. Horregatik zukeen Troia hiriak eta Troade eskualdeak izen hori.

Ilok, Trosen semeak, Ilion edo "Iloren hiria" sortu zuen, izena emanik. Zeusek Paladioa ezagutarazi zion, hiria babestuko omen zuen egurrezko estatua. Iloren seme gaztearentzat, Laomedonterentzat, Poseidon eta Apolok harresiak eta babesak eraiki zituzten. Baina Laomedontek ez zuen ordaindu nahi izan eta, horregatik, Poseidonek lurra urez bete zuen eta Laomedonteren alaba zen Hesioneren sakrifizioa eskatu zuen: itsas munstro baten eskutan utzi behar zen neska. Izurria iritsi zen eta munstroak lurrean gelditzen zen jendea hil zuen.

Troiako gerra[4] baino belaunaldi bat lehenago, Heraklesek Troia hartu eta Laomedonte eta bere seme-alabak hil zituen, Priamo izan ezik. Priamo geroago errege bihurtu zen eta bere erregealdian, mizenastar greziarrek Troia inbaditu eta hartu egin zuten Troiako Gerran (K.a. 1193K.a. 1183). Maxyanak Libiaren mendebaldean zegoen tribu bat ziren eta Troiako biztanleen ondorengoak, Herodotoren arabera. Troiar itsasontziak naiade bihurtu ziren eta guztiz poztu Ulisesen itsasontzia hondoratu zenean.

Ida mendian (Jainkosen mendia), Asia Txikian, hainbat gertaera jazo ziren: Zeusek Ganimedes bahitu zuen, Afroditak Ankises seduzitu zuen, Afroditak Eneasi bizitza eman zion, Paris artzain bizi izan zen, ninfak bizi izan ziren, Parisen epaiketa gertatu zen, jainko troiarrek Troiako gerra ikusi zuten tontorretik, Herak Zeus alboratu zuen Troia hartua izateko, eta Eneas eta bere jarraitzaileek atseden hartu eta itxaron zuten greziarrak hiri arpilatutik irten ziren arte.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskaltzaindia. (2006-1-27). Antzinateko hirien euskarazko izenak. .
  2. Saila, Kultur. (2011-07-18). «Troia» www.euskara.euskadi.eus (kontsulta data: 2020-04-02).
  3. «Iliada - Euskara - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus» www.euskara.euskadi.eus (kontsulta data: 2020-04-02).
  4. «Homerok K.A. 1184ko apirilaren 24an kokatu zuen Troiako Zaldiaren pasadizoa» Euskal Irrati Telebista (kontsulta data: 2020-04-02).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]