Gilagain
Itxura
| Gilagain | |
|---|---|
| Honen parte | itsasontzi |
Gilagaina[1] gilaren gainean brankatik poparaino jartzen den zurezko pieza edo altzairuzko profila da, gila indartzeko eta ilarak errazago finkatzeko balio duena.[2]
Zurezko itsasontzietan, gilagaina egur bat da (batzuetan piezaz osatutakoa), eta brankaz txopa jarrita dago barangen (edo zuakerren) estekaduraren gainetik, estekaduraren zati bat osatuz.
Altzairuzko (eta burdinazko) itsasontzietan, gilagaina metal berekoa da, egitura edozein dela ere.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskalterm: [Arraunketa Hiztegia] [2018]
- ↑ Euskalterm: [Nautika Hiztegia] [2021]
