close
Edukira joan

Fozio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Fozio
BERJAYA
BERJAYA
Konstantinoplako patriarka ekumeniko

877 - 886
Ignatius of Constantinople (en) Itzuli - Stephen I of Constantinople (en) Itzuli
BERJAYA
Konstantinoplako patriarka ekumeniko

858 - 867
Ignatius of Constantinople (en) Itzuli - Ignatius of Constantinople (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaKonstantinopla, c.820
HerrialdeaBERJAYA Bizantziar Inperioa
HeriotzaArmenia, 893ko otsailaren 6a ( urte)
Familia
AitaSergios
AmaIrene
Hezkuntza
Hizkuntzakantzinako greziera
Jarduerak
Jarduerakbibliografoa, ministroa, idazlea, filosofoa eta patriarka
Lan nabarmenak
Santutegia
Otsailaren 6a
Ideologia eta sinesmenak
Erlijioakristautasun ortodoxoa

Fozio (grezieraz: Φώτιος, Phōtios; Konstantinopla, c.820 - Bordi, Armenia, 893ko otsailaren 6a) Bizantzioko elizgizona eta Eliza Ortodoxoko santua izan zen.

Mikel III.ak Konstantinoplako aitalehen izendatu zuen 858an, Ignazioren ordez, baina 863an Nikolas I.a Aita Santuak eskumikatu eta kargutik bota zuen. Foziok, 867an Konstantinoplan bildu zen kontzilioaren bidez, Aita Santua eskumikatuz erantzun zion (Fozioren zisma). Basilio I.a enperadoretzara heltzean, kargutik kendu zuen eta berriro Ignazio jarri, eta Konstantinoplako IV. kontzilio ekumenikoak (869-870) kondenatu zuen. Ignazio hiltzean (877), berriro aitalehen izendatu zuten, eta harreman onak izan zituen harrezkero Erromarekin. Hala ere, beti ortodoxiaren aldeko sutsu agertu zen Erromaren aurrean, eta haren jarrera hartu zuten ortodoxoek eredutzat XI. mendean eliza ortodoxoa Erromatik banatu zenean. Berak eratu zuen Zirilo eta Metodioren misioa eslaviarren artean (862-863).

Bere obra nagusiak Myrobiblion edo Biblioteka, Amphilochia, Manikeoen kontra eta Izpiritu Santuari buruzko saiakera dira.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]