close
Edukira joan

Eusko Jaurlaritza

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Eusko Jaurlaritza
BERJAYA
Datuak
Izen ofiziala
Gobierno Vasco eta Eusko Jaurlaritza
Motaautonomia-gobernua eta erakundea
HerrialdeaEspainia
Agintea
LehendakariaImanol Pradales
Egoitza nagusi
Prentsa-organoaEuskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria
Kideak
Ekonomia
Aurrekontua11.750.000.000 € (2020)
Historia
Sorrera1980
Ordezkatzen duLehenbiziko Eusko Jaurlaritza eta Eusko Kontseilu Nagusia
webgune ofiziala
Inguma: eusko-jaurlaritza

Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoko gobernua da, hau da, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa herrialdeetan du eskumena. Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia Arabako hiriburu Gasteizko Lakua auzoan dago; hortik dator maiz Lakuako Gobernua ezizenez ere aipatzea.

Jaurlaritzaren burua lehendakaria da (gaur egun, Imanol Pradales), eta bizileku edo egoitza ofiziala Gasteizko Ajuriaenea jauregian du. Eusko Jaurlaritzaren kontrola daraman erakundea edo parlamentua Eusko Legebiltzarra da, eta orobat lehendakaria aukeratzen duena. Legebiltzarraren egoitza ere Gasteizen dago.

Lehenbiziko Eusko Jaurlaritza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu nagusia: «Lehenbiziko Eusko Jaurlaritza»

Eusko Jaurlaritza 1936an sortu zen, Espainiako Gerra Zibilaren garaian, eta aurreneko lehendakaria Jose Antonio Agirre izan zen. Lehenbiziko Eusko Jaurlaritzaren nahiz Lehendakaritzaren egoitza Bilboko Carlton hotelan egon zen. Eraikin hau 1919an Manuel Maria Smith arkitektoak diseinatu zuen eta Euskal Herriko Historia Garaikidearen gizarte eta kultur gertakizun garrantzitsu ugariren lekuko izan da, gaur egun Bilboko eraikin nabarmenetako bat delarik.

Autonomiak, ordea, ez zuen luze iraun: Francisco Francoren altxamendua nagusitu zenean, bertan behera gelditu ziren Euskadiko eta Kataluniako autonomia estatutuak.

Lehenengo Eusko Jaurlaritzaren programa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
« Herriaren nahiei jaramon eginez eta espainiar Errepublikako Gorteek onarturiko Euzkadiko autonomia Estatutuan agertzen diren aginduak betez, behin-behineko Eusko Jaurlaritza osatu berri honek euskal herritarrei bere jardueraren programako puntu garrantzitsuenak agertu nahi dizkio; eta Jaurlaritza eratzen duten alderdi guztiek bat egiten duten zentrua izanik, premiazko helburutzat garaipena lortzea eta bakea ezarri eta antolatzea duela adierazten du gerra Kabinete moduan, hitzak berak duen esanahi osoa kontutan izanda.

Beraz:

Euskal herritar guztien banakako eta gizarteko eskubideak errespetatu eta bermatuko ditu eta, horren ondorioz, baita erlijio sinismen eta elkarte guztiak, elkarte horietako kideen eta euren ondasunen segurtasuna, betiere Konstituzioak ezartzen dituen aginduak kontutan hartuta. Izaera erlijiosoak ez die errurik kenduko legearen aurkako ekintza politikoetatik sortzen diren erantzukizunei.

Behin-behineko Eusko Jaurlaritza bere lehendakariaren eta Defentsa Sailaren bitartez zuzenduko du gerra, aginte bakarra ezarriko du eta justizia militarraren kodera lotuta dauden milizia guztiak albait lasterren militarizatuko ditu (...).

Eusko Jaurlaritzak zorrotz eutsiko dio ordena publikoari eta beharrezkoa balitz neurri gogorrak eta bereziak hartuko ditu (...).

Ahalik eta arinen hasiko da foru ertzaintza eratzen; gaur egungo beharrizanei erantzuteko antolatuta dagoen eta modernoa eta eraginkorra den ertzaintza (...).

»

1936ko estatutua et Eusko Jaurlaritza. Agintaritzaren egitasmoa, Gernikan, 1936ko urriak 7, Jose Antonio Agirrek eta bere aholkulariek sinatuta

Behin Bilbo eta jada Euskal Herria osoa frankisten esku erorita, Eusko Jaurlaritzak bere egoitza Kataluniako Bartzelona hiriburura lekualdatzea erabaki zuen. Lehenbiziko egoitza, aurretik Eusko Jaurlaritzak Gràcia pasealekuan zuen Euskal Herriko Errefuxiatuen Babesetxea izan zen; ondoren eta behin-behinekoz, Kataluniako Generalitateak eskeinitako Pedralbesko jauregian kokatu zen. Egoera hura frankistek Bartzelona hartu eta Eusko Jaurlaritzak Frantziara ihes egin behar izan zuen arte luzatu zen.[1]

Erbesteratutako hainbat abertzaleen ekimenari esker Frantziako Paris hiriburuaren erdiguneko Marceau etorbideko 11. zenbakian zegoen jauregi bat baliatu zen, EAJk erosi zuena 1937an,[2] eta bertan erbesteko Eusko Jaurlaritzaren egoitza kokatu zen.[3]

1940ko maiatzean naziak Parisera sartzearekin batera, egoitza ezeztatu eta ondoren frankistek okupatu eta haien poliziaren egoitza bilakatu zuten. Halere, Ardatzeko potentziek Bigarren Mundu Gerra galtzeak Eusko Jaurlaritza Rue Marceau karrikara itzultzea ahalbideratu zuen.[3]

Egokiera hartan jarraitzea ezinezkoa izan zitzaien. Espainiako Bigarren Errepublikaren jabegoak euren jabetzara iragateko zioen lege frankista bati jaramon eginez, 1951ko ekainaren 28an Frantziako Gobernuak Eusko Jaurlaritzaren egoitza zegoen jauregia husteko agindua eman zuen,[4] horri Espainia frankistak Frantziako Gobernuari eginiko presio indartsuari gehitu zitzaion, ondorioz huste agindua finkoa eta atzerapausorik gabea bihurtu zen. Jose Antonio Agirreren zioenez bere bizipen lazgarrienetako bat jauregi honen desjabetzearena izan zen. 1991n Cervantes Institutuaren Parisko egoitza han ipini zuen.

Gero, erbesteko Eusko Jaurlaritza hartako kide batzuek Parisko Rue Singer karrikako 48. zenbakian egoitza berri bat topatu zuten, erbesteko egoitza ofiziala leku segurura aldatzeko asmoz. 1965an etxebizitza berriak eraikitzeko erauziko zuten hiru solairuko etxalde zahar bat zen. 1979ko abenduaren 15eko Eusko Jaurlaritzaren Euskal Herriratze arte Rue Singer kaleko 50. zenbakiko sotoa Jesus Maria Leizaola lehendakariaren exekutiboaren kokalekua izan zen.[3]

2026an, hamarkadetako borroka luzea eta gero, Espainiako Gobernuak EAJ alderdiari eman zion jabetza. Asmoa jauregiaren jabetza Eusko Jaurlaritzari ematea zen baina legea tarteko, EAJren esku gertatu zen[3].

Urkulluren garaian

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Franco hil eta diktadura amaitu zenean, trantsizio garaia ireki zen Espainian, eta handik pixka batera Gernikako Estatutua onartu zen. Ondorioz, 1979an, berriro abian jarri zen Eusko Jaurlaritza, eta Carlos Garaikoetxea lehendakari aukeratu zuten. 1980an Eusko Jaurlaritzaren egoitza Gasteiz hirian ezarri zen. Euskal Autonomia Erkidegoaren izaeraz, 2018ko maiatzean ETA desegiteko unean, Iñigo Urkullu EAEko lehendakariak Jean-René Etxegarairi adierazi zion bera dela "Euskal Herrian dagoen lehendakari bakarra".[5] 2019ko martxoan, Jon Darpon Osasuneko sailburuak dimisioa eman zuen, Osakidetzako krisia zela-eta legebiltzarrak hura gaitzetsi baino lehenago.[6]

1979ko Euskal Autonomia Erkidegoko Estatutuak agintzen duen bezala, Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusiak Gasteizen daude, EAEko hiriburua delako.[7] Eusko Jaurlaritzak honako egoitzak ditu Gasteizen:

Egoitza Nagusia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Legebiltzarra

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehendakaritza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lurralde ordezkaritzak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egungo gobernua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XIII. legealdiko Eusko Jaurlaritza (2024ko ekainaren 22tik - gaur egun arte)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Pradales gobernua»

Eusko Jaurlaritzak hamaika sailetan banatuak ditu bere eginkizunak (lehendakaritzaz gain). Sail bakoitzaren buru, sailburu bat dago:

Izena Irudia Alderdia Saila Hasiera Amaiera Err.
Imanol Pradales BERJAYA Euzko Alderdi Jeltzalea Lehendakaria 2024ko ekainaren 22a Karguan [8]
Ibone Bengoetxea BERJAYA Euzko Alderdi Jeltzalea Lehenengo lehendakariordea 2024ko ekainaren 25 Karguan [9]
Kultura eta Hizkuntza Politika 2024ko ekainaren 25 Karguan
Mikel Torres BERJAYA Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerra Bigarren lehendakiordea 2024ko ekainaren 25 Karguan [10]
Ekonomia, Lana eta Enplegua 2024ko ekainaren 25 Karguan
Noël d'Anjou BERJAYA Euzko Alderdi Jeltzalea Ogasuna eta Finantzak 2024ko ekainaren 25 Karguan [11]
Maria Ubarretxena BERJAYA Euzko Alderdi Jeltzalea Gobernantza, Administrazio Digitala eta Autogobernua 2024ko ekainaren 25 Karguan [12]
Bozeramalea 2024ko ekainaren 25 Karguan
Mikel Jauregi BERJAYA Euzko Alderdi Jeltzalea Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna 2024ko ekainaren 25 Karguan [13]
Bingen Zupiria BERJAYA Euzko Alderdi Jeltzalea Segurtasuna 2024ko ekainaren 25 Karguan [14]
Begoña Pedrosa BERJAYA Independentea[a] Hezkuntza 2024ko ekainaren 25 Karguan [15]
Denis Itxaso BERJAYA Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerra Etxebizitza eta Hiri Agenda 2024ko ekainaren 25 Karguan [16]
Alberto Martinez BERJAYA Euzko Alderdi Jeltzalea Osasuna 2024ko ekainaren 25 Karguan [17]
Nerea Melgosa BERJAYA Euzko Alderdi Jeltzalea Ongizatea, Gazteria eta Erronka Demografikoa 2024ko ekainaren 25 Karguan [18]
Susana García BERJAYA Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerra Mugikortasun Jasangarria 2024ko ekainaren 25 Karguan [19]
Juan Ignacio Pérez BERJAYA Independentea[b] Zientzia, Unibertsitateak eta Berrikuntza 2024ko ekainaren 25 Karguan [20]
Javier Hurtado BERJAYA Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerra Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa 2024ko ekainaren 25 Karguan [21]
Amaia Barredo BERJAYA Euzko Alderdi Jeltzalea Elikadura, Landa Garapena eta Arrantza 2024ko ekainaren 25 Karguan [22]
María Jesús San José BERJAYA Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerra Justizia eta Giza Eskubideak 2024ko ekainaren 25 Karguan [23]

Garai eta Legealdiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Eusko Jaurlaritzaren legealdiak»

Lehendakariak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
LegegintzaldiaLehendakariaAlderdiaOharrak
Errepublika eta Diktadura garaian
1936-1960Jose Antonio Agirre LekubeEAJErbestean 1937-1960
1960-1979Jesus Maria Leizaola SanchezEAJErbestean 1979 arte
Trantsizio demokratikoa
1978-1979Ramon Rubial CaviaPSEEusko Kontseilu Nagusiko presidentea
1979-1980Carlos GaraikoetxeaEAJEusko Kontseilu Nagusiko presidentea
Gernikako Estatutua
I. (1980-1984)Carlos Garaikoetxea UrrizaEAJ
II. (1984-1985)Carlos Garaikoetxea UrrizaEAJKargua utzi zuen EA sortzerakoan
II. (1985-1986)José Antonio Ardanza GarroEAJ1985ean izendatua
III. (1986-1990)José Antonio Ardanza GarroEAJ
IV. (1990-1994)José Antonio Ardanza GarroEAJ
V. (1994-1998)José Antonio Ardanza GarroEAJ
VI. (1998-2001)Juan José Ibarretxe MarkuartuEAJ1999an izendatua
VII. (2001-2005)Juan José Ibarretxe MarkuartuEAJ
VIII. (2005-2009)Juan José Ibarretxe MarkuartuEAJ
IX. (2009-2012)Patxi Lopez AlvarezPSE-EE
X. (2012-2016)Iñigo Urkullu RenteriaEAJ
XI. (2016-2020)Iñigo Urkullu RenteriaEAJ
XII. (2016-2020)Iñigo Urkullu RenteriaEAJ
XIII. (2024-2028)Imanol Pradales GilEAJ

Eusko Jaurlaritza ondorengo sariak eta goraipeman ematen ditu:

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) «Esta era la situación en la que se produjo la decisión de trasladar la sede del Gobierno vasco a Barcelona, una situación marcada por los esfuerzos de racionalizar y mejorar la asistencia a los refugiados, por la llegada de una nueva oleada de vascos desde Francia y, tras los violentos enfrentamientos de mayo, por una mayor centralización de la política republicana. Como sede se eligió el mismo palacete en el Paseo de Gracia que había albergado a la Delegación, que cesó en sus funciones al ser absorbidos sus departamentos por las carteras correspondientes del gobierno. La presidencia se estableció en el palacio de Pedralbes [...].»
    Tan lejos, tan cerca. El Gobierno Vasco en Barcelona y las complejas relaciones entre el nacionalismo vasco y catalán. Ludger Mees, EHU.
  2. (Gaztelaniaz) Jauregi, Eduardo. (2010-05-29). «11, Avenue Marceau» Deia: 22-23. (kontsulta data: 2025-01-30).
  3. 1 2 3 4 Egoitzak. Lehendakaritza.
  4. Pérez Pérez, José Antonio. (2013). «Historia (y memoria) del antifranquismo en el País Vasco» Cuadernos de historia contemporánea (35): 41–62. ISSN 1988-2734. (kontsulta data: 2025-01-30).
  5. (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2018-05-04). «Urkullu censura a Etchegaray en una entrevista a ‘Sud-Ouest’» naiz: (kontsulta data: 2018-05-05).
  6. Press, Europa. (2019-03-14). «Darponek dimisioa eman du» www.europapress.es (kontsulta data: 2019-03-16).
  7. Gernikako Estatutua. Eusko Jaurlaritza (kontsulta data: 2010-10-25).
  8. 586/2024 ERREGE-DEKRETUA, ekainaren 21ekoa, Imanol Pradales Gil jauna Eusko Jaurlaritzako lehendakari izendatzeko dena.. .
  9. 20/2024 DEKRETUA, ekainaren 24koa, lehendakariarena, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariordea eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua izendatzeko dena.. .
  10. 21/2024 DEKRETUA, ekainaren 24koa, lehendakariarena, Jaurlaritzako bigarren lehendakariordea eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburua izendatzeko dena.. .
  11. 22/2024 DEKRETUA, ekainaren 24koa, lehendakariarena, Ogasun eta Finantzetako sailburua izendatzeko dena.. .
  12. 23/2024 DEKRETUA, ekainaren 24koa, lehendakariarena, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburua izendatzeko dena.. .
  13. 24/2024 DEKRETUA, ekainaren 24koa, lehendakariarena, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburua izendatzeko dena.. .
  14. 25/2024 DEKRETUA, ekainaren 24koa, lehendakariarena, Segurtasuneko sailburua izendatzeko dena.. .
  15. 26/2024 DEKRETUA, ekainaren 24koa, lehendakariarena, Hezkuntzako sailburua izendatzeko dena.. .
  16. 27/2024 DEKRETUA, ekainaren 24koa, lehendakariarena, Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburua izendatzeko dena.. .
  17. 28/2024 DEKRETUA, ekainaren 24koa, lehendakariarena, Osasuneko sailburua izendatzeko dena.. .
  18. 29/2024 DEKRETUA, ekainaren 24koa, lehendakariarena, Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburua izendatzeko dena.. .
  19. 30/2024 DEKRETUA, ekainaren 24koa, lehendakariarena, Mugikortasun Jasangarriaren sailburua izendatzeko dena.. .
  20. 31/2024 DEKRETUA, ekainaren 24koa, lehendakariarena, Zientzia, Unibertsitateak eta Berrikuntzako sailburua izendatzeko dena.. .
  21. 32/2024 DEKRETUA, ekainaren 24koa, lehendakariarena, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburua izendatzeko dena.. .
  22. 33/2024 DEKRETUA, ekainaren 24koa, lehendakariarena, Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua izendatzeko dena.. .
  23. 34/2024 DEKRETUA, ekainaren 24koa, lehendakariarena, Justizia eta Giza Eskubideen sailburua izendatzeko dena.. .

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]



  1. EAJk proposatua
  2. EAJk proposatua
Aipuaren errorea: <ref> tags exist for a group named "lower-alpha", but no corresponding <references group="lower-alpha"/> tag was found.