close
Edukira joan

Conflent

Wikipedia, Entziklopedia askea
BERJAYA
Conflenten kokapena Ekialdeko Pirinioak departamentuan
BERJAYA
Canigó Vinçàtik ikusita.

El Conflent Ipar Kataluniako eskualdea da. Hiriburua eta udalerririk populatuena Prada da.

Conflent eta Ipar Kataluniako beste eskualdeak Kataluniatik banandu ziren XVII. mendean Segadorsen Guduaren ostean sinatu zen Pirinioetako Hitzarmenaren ondorioz, 1659an. Han, Frantziak eta Espainiak Katalunia elkarren artean banatzea adostu zuten.

Iparraldean Fenolhedés eskualdea (Okzitania) du, ekialdean Rosselló, mendebaldean Capcir eta Cerdanya eta hegoaldean Vallespir zein Ripollès.

Bi elementu gailentzen dira eskualdean: Tet ibaia, Conflent osoaren ardatza eta Canigó mendia, Rosselló eta Vallespirrekiko mugan eta Katalan Herri guztietan ezaguna.

Hona hemen eskualdeko 51 udalerriak eta bere biztanleria[1].

UdalerriaBiztanleria
Aiguatèbia i Talau46
Arboçols95
Campome106
Canavelles58
Castell de Vernet130
Catllà639
Cauders de Conflent6
Censà7
Clarà i Villerac161
Codalet359
Conat45
Cornellà de Conflent465
Escaró84
Espirà de Conflent125
Estoer134
Eus375
Fillols141
Finestret135
Fontpedrosa123
Fullà329
Glorianes23
Jóc146
Jújols43
Marqueixanes397
els Masos562
Mentet17
Molig207
Mosset293
Noedes62
Nyer108
Oleta i Èvol345
Orbanyà28
Orellà15
Pi de Conflent107
Prada de Conflent5.800
Ralleu16
Rià i Cirac1.126
Rigardà219
Rodès509
Saorra347
Sautó107
Serdinyà233
Soanyes27
Tarerac38
Taurinyà307
Toès i Entrevalls41
Vallestàvia58
Vallmanya18
Vernet1.440
Vilafranca de Conflent225
Vinçà1.666

Hauek dira eskualdeko udalerriak iturri tradizionalen arabera, adibidez Gran Enciclopèdia Catalanaren arabera[2]. Badira beste batzuk proposamen zenbaiten arabera Conflenten sar litezkeenak:

Eskualde naturalak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Conflent azpieskualde edo eskualde natural batzuetan bana daiteke; haien arteko mugak ez daude beti guz<tiz argi. Hauek dira:

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. INSEEren datuak, 1999.
  2. Municipis per comarques, Catalunya Nord, Pompeu Fabra Unibertsitateak egina litzateke beste erreferentzia bat.
  3. Nomenclàtor toponímic de la Catalunya del Nord; Aspres proposatutako eskualdea 27. orrialdetik aurrera.
  4. GGCC, Conflent.
  5. GGCC:Garrotxes
  6. GGCC:Fenolleda

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Ipar Kataluniako eskualdeak
Alta Cerdanya | Capcir | Conflent | Rosselló | Vallespir