Blaise Compaoré
Itxura
Blaise Compaoré (Ziniaré, Frantziar Volta Garaia, 1951ko otsailaren 3a ) 1987tik 2014ra Burkina Fasoko presidentea izan zen.
Berak fundatu zuen gaur egun agintean dagoen Congrès pour la Démocratie et le Progrès - CDP alderdia. 1987an boterea eskuratu zuen estatu-kolpe baten bidez. Thomas Sankara aurreko presidentearen hilketan inplikaturik egotea leporatzen zaio. Oposizioak boikoteatutako 1991ko hauteskunde presidentzialak irabazi zituen. 1998, 2005 eta 2010ean berriz hautatua izan zen. Oposizioak hauteskundeetako iruzurra salatu zuen.[1]
2014ko protestek kargua uztera behartu zuten.[2] 2015eko hauteskundeetan ez zuen lehendakaritza lortu, Roch Marc Christian Kaboré hautagaiak gainditu zuelarik.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ africafundacion.org: Blaise Compaore reelegido presidente en Burkina Faso, entre acusaciones de fraude[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ (Gaztelaniaz) Naranjo, José. (2014-10-31). «El presidente de Burkina Faso dimite acorralado por una revuelta popular» El País ISSN 1134-6582. (kontsulta data: 2021-07-11).
- ↑ (Frantsesez) «Un ancien baron du régime Compaoré élu président du Burkina» Le HuffPost 2015-12-01 (kontsulta data: 2021-07-11).
