close
Edukira joan

Bihar (India)

Bihar
BERJAYA India
BERJAYA
BERJAYA
Administrazioa
Izen ofizialaबिहार
بہار
HerrialdeaBERJAYA India
ISO 3166-2IN-BR
HiriburuaPatna
Hiririk handienaPatna
Chief Minister of Bihar (en) ItzuliNitish Kumar
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak25°N 85°E / 25°N 85°E / 25; 85
BERJAYA
Azalera99,200 km²
MugakideakJharkhand, Mendebaldeko Bengala, Uttar Pradesh, Ekialdeko eskualdea eta Erdialdeko eskualdea
Demografia
Biztanleria103.804.637 (2011)
BERJAYA0 (2011)
alt_left 49.821.295 (%48) (%52,3) 54.278.157 alt_right
hiriak 11.758.016 (%11,3) (%89) 92.341.436 landa eremua
alfabetatuak 52.504.553 (%50,6) (%49,7) 51.594.899 analfabetoak
Dentsitatea880 bizt/km²
Informazio gehigarria
MatrikulaBR
www.gov.bih.nic.in

Bihar (hindiz: बिहार, urduz: بہار bɪhaːr) India ekialdeko estatua da.

Bihar ekialdean Mendebaldeko Bengala, mendebaldean Uttar Pradesh , iparraldean Nepal eta hegoaldean Jharkhand ditu mugakideak. Biharko ordokia Ganges ibaiak bitan zatituta dago, estatua mendebaldetik ekialdera zeharkatzen duena. Biharrek 6.764,14 km² baso-azalera du, hau da bere azalera osoaren %7,1a[1].

Gangesek ez ezik, Gandak eta Koshi bere iparraldeko ibaiadarrek ere zeharkatua da, Himalaia nepaldarrean dagoen Katmandu haranean jaioak.

Bihar "Magadha" izena zuen antzinean. Magadha bi ohituraren iturria izan zen: jainismoa eta budismoa. Indiar inperiorik handiena, Maurya Inperioa, Magadhan ere sortua izan zen k. a. 325ean, hiriburua Patliputra (egungo Patna) izanik. Batzuen ustez, mauryar enperadorea zen Ashoka, Patliputran jaioa, inoizko Indiako enperadorerik boteretsuena izan zen.

BERJAYA
Estatuko mapa

Bihar 9 dibisiotan eta 38 barrutitan banatuta dago administratiboki.

Dibisioak honako hauek ziren:

  • Patna
  • Tirhut
  • Saran
  • Darbhanga
  • Kosi
  • Purnia
  • Bhagalpur
  • Munger
  • Magadh

Barrutiak, berriz, hauek:

DibisioaHriburuaBarrutia
BhagalpurBhagalpurBanka, Bhagalpur
DarbhangaDarbhangaBegusarai, Darbhanga, Madhubani, Samastipur
KosiSaharsaMadhepura, Saharsa, Supaul
MagadhGayaArwal, Aurangabad, Gaya, Jehanabad, Nawada
MungerMungerJamui, Khagaria, Munger, Lakhisarai, Sheikhpura
PatnaPatnaBhojpur, Buxar, Kaimur, Patna, Rohtas, Nalanda
PurniaPurneaAraria, Katihar, Kishanganj, Purnia
SaranChapraGopalganj, Saran, Siwan
TirhutMuzaffarpurEkialdeko Champaran, Mendebaldeko Champaran, Muzaffarpur, Sheohar, Sitamarhi, Vaishali

Hona hemen irakurtzen eta idazten dakitenen datuak:

Alfabetatuak (1951~2001)[2]
UrteaGuztiraGizonakEmakumeak
195113,4922,684,22
196121,9535,858,11
197123,1735,869,86
198132,3247,1116,61
199137,4951,3721,99
200147,5360,3233,57

Hindi eta Urdu hizkuntza ofizialak badira ere, gehienek Bihari hizkuntzetako bat menperatzen dute: Bhojpurera, Magadhi, Maithili edo Angika. Hona hemen estatuko hiztunen datuak:

Biharko hizkuntzak[3]
HizkuntzaFamilia-hizkuntzaHiztunak (%)
HindiIndo-ariarra% 73,12
BhojpureraIndo-ariarra% 15
MagadheraIndo-ariarra% 14
MaithiliIndo-ariarra% 14,27
BajjikaIndo-ariarra
UrduIndo-ariarra% 11,41
BengaleraIndo-ariarra% 0,53
SantaleraAustroasiarra% 0,47

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gobernua

Besteak