close
Edukira joan

1993ko Italiako Giroa

Wikipedia, Entziklopedia askea
1993ko Italiako Giroa BERJAYA
Datu orokorrak
Lasterketa76. Italiako Giroa
Etapak22
Datakmaiatzak 23 – 1993.eko ekainak 13
Luzera3.843 km
HerrialdeaITA Italia
Irteera-lekuaPorto Azzurro
Helduera-lekuaMilan
Bataz besteko abiadura39,149 km/h
Emaitzak
TxapeldunaEH Miguel Indurain (Banesto)
TxapeldunordeaRUS Piotr Ugrumov (Mecair-Ballan)
HirugarrenaITA Claudio Chiappucci (Carrera Jeans-Tassoni)
Puntukako sailkapenaITA Adriano Baffi (Mercatone Uno-Zucchini-Medeghini)
Eskalatzailerik onenaITA Claudio Chiappucci (Carrera Jeans-Tassoni)
Gazte onenaRUS Pavel Tonkov (Lampre-Polti)
Talderik onenaITA Lampre-Polti
19921994
Dokumentazioa BERJAYA

1993ko Italiako Giroa Itzuli Handi honen 76. edizioa izan zen. 1993ko maiatzak 23 eta ekainak 13 artean ospatu zen, horietako lehena bi sektoretan banatua egon zen 21 etapatan banatutako 3702 kilometroko ibilbidea egin zelarik, garailea izan zen Miguel Indurainek, batez beste, 37,712 kilometro orduko abiaduran bete zituenak.

Faborito handia Miguel Indurain nafarra zen, 1991 eta 1992ko Frantziako Tourrak eta 1992ko Italiako Giroa irabazi zituena. Aurre egingo ziotenen artean italiar txirrindulari handi mordo bat zegoen, Franco Chioccioli, Gianni Bugno, 1990eko Espainiako Itzuliaren garailea izan zen Marco Giovannetti, eta guztien artean garrantzitsuena zen Claudio Chiapucci.

Giroa bi sektoretan banatutako etapa batekin hasi zen. Lehena iraupeneko etapa luze bat izan zen, eta bigarrena, 9 kilometroko erlojupeko bat. Moreno Argentinek irabazi zuen etapa luzea, eta hala, edizio honetako lehen liderra izan zen.

Azken kilometroetan mendateak zituzten etapa batzuk egon ziren arren, ez zen mugimendu askorik egon faboritoen artean, eta Argentin lider bezala iritsi zen 10. etapara, Indurainek kolpea jotzea espero zen 28 kilometroko banakako erlojupeko bat. Nafarrak ez zuen hutsik egin. Etapa irabazi zuen, txirrindulari gehienei minutu bat baino gehiago ateraz, eta lider bihurtu zen. Alabaina, hurrengo egunean, ihesaldi masibo baten ondoren, Bruno Leali bihurtu zen lider berri.

14. etapan, mendate garaietan hautaketa handi bat egin ondoren, Indurainek lidertza berreskuratu zuen. Egun horretan erabaki zen ze txirrindularik jokatuko zuten Giro hau irabazteagatik, Indurain, Chiapucci eta Piotr Ugrumov letoniarrak minutu bat baino gutxiagoko abantaila zuten. Apur bat atzeratuago, Massimiliano Lellik, Pavel Tonkovek eta Vladimir Poulnikovek oraindik bazituzten aukerak.

Hurrengo egunetako mendiko etapek ez zituzten diferentzia berriak ezarri, eta hala iritsi zen Sestrieren amaitzen zen 55 kilometroko kronoigoerara, sailkapen nagusia ia erabat ziur erabakiko zuena. Espero zen bezala, Indurainek berriz irabazi zuen erlojupekoa. Soilik Ugrumov egon zen nafarragandik gertu etapa honetan, minutu bat baino gutxiagora amaituz. Chiapuccik lau minutu baino gehiago galdu zituen, hala ere, sailkapen nagusiko hirugarren postua mantentzea lortu zuelarik. Hurrengo etapa, azken aurrekoa, oso mugitua izan zen, eta Ugrumov Indurain arazotan jartzen saiatu zen. Azkenean, nafarrari minutu erdi baino gehixeago jan zion arren, Ugrumovek bigarren amaitu zuen Italiako Giroa, Induraingandik 58 segundora.

Hala, Indurainek bere bigarren Italiako Giroa irabazi zuen jarraian, Milango podiumean berarekin batera Piotr Ugrumov eta Claudio Chiapucci egon zirelarik.

Etapa Data Ibilbidea Kilometroak Etapa garailea Sailkapen nagusiko liderra
1.a amaiatzak 23Porto Azzuro - Portoferraio85BERJAYA Italia Moreno ArgentinBERJAYA Italia Moreno Argentin
1.abmaiatzak 24Portoferraio9 (banakako erlojupekoa)BERJAYA Italia Maurizio FondriestBERJAYA Italia Moreno Argentin
2.amaiatzak 25Grosseto-Rieti224BERJAYA Italia Adriano BaffiBERJAYA Italia Moreno Argentin
3.amaiatzak 26Rieti-Scanno153BERJAYA Letonia Piotr UgrumovBERJAYA Italia Moreno Argentin
4.amaiatzak 27Scanno-Marcianise179BERJAYA Italia Fabio BaldatoBERJAYA Italia Moreno Argentin
5.amaiatzak 28Paestum Terme-Luigiane210BERJAYA Errusia Dimitri KonyshevBERJAYA Italia Moreno Argentin
6.amaiatzak 29Villafranca Tirrena-Messina130BERJAYA Italia Guido BontempiBERJAYA Italia Moreno Argentin
7.amaiatzak 30Capo d'Orlando-Agrigento240BERJAYA Danimarka Bjarne RiisBERJAYA Italia Moreno Argentin
8.amaiatzak 31Agrigento-Palermo140BERJAYA Italia Adriano BaffiBERJAYA Italia Moreno Argentin
9.aekainak 1Montelibretti-Fabriano216BERJAYA Italia Giorgio FurlanBERJAYA Italia Moreno Argentin
10.aekainak 2Senigallia28 (banakako erlojupekoa)BERJAYA Nafarroa Miguel IndurainBERJAYA Nafarroa Miguel Indurain
11.aekainak 3Senigallia-Dozza184BERJAYA Italia Fabiano FontanelliBERJAYA Italia Bruno Leali
12.aekainak 4Dozza-Asiago239BERJAYA Errusia Dimitri KonyshevBERJAYA Italia Bruno Leali
13.aekainak 5Asiago-Corvara Alta Badia220BERJAYA Italia Moreno ArgentinBERJAYA Italia Bruno Leali
14.aekainak 6Corvara-Corvara245BERJAYA Italia Claudio ChiappucciBERJAYA Nafarroa Miguel Indurain
15.aekainak 7Corvara Alta Badia-Lumezzane263BERJAYA Italia Davide CassaniBERJAYA Nafarroa Miguel Indurain
16.aekainak 8Lumezzane-Borgo Val di Taro181BERJAYA Italia Fabio BaldatoBERJAYA Nafarroa Miguel Indurain
17.aekainak 9Varazze-Valle Varaita223BERJAYA Italia Marco SaligariBERJAYA Nafarroa Miguel Indurain
18.aekainak 10Sampayre-Fossano150BERJAYA Italia Adriano BaffiBERJAYA Nafarroa Miguel Indurain
19.aekainak 11Pinerolo-Sestriere55 (banakako erlojupekoa)BERJAYA Nafarroa Miguel IndurainBERJAYA Nafarroa Miguel Indurain
20.aekainak 12Turin-Oropa162BERJAYA Italia Massimo GhirottoBERJAYA Nafarroa Miguel Indurain
21.aekainak 13Biella-Milán166BERJAYA Italia Fabio BaldatoBERJAYA Nafarroa Miguel Indurain

Sailkapen orokorra

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
BERJAYASailkapen orokorra
TxirrindulariaHerrialdeaTaldeaDenbora
1. Miguel Indurain pink jersey, general classificationEH Euskal HerriaBanesto98 o 09 min 44 s
2. Piotr Ugrumov RUS ErrusiaMecair-Ballan+ 58 s
3. Claudio Chiappucci green jersey, mountains classificationITA ItaliaCarrera Jeans-Tassoni+ 5 min 27 s
4. Massimiliano Lelli ITA ItaliaAriostea+ 6 min 09 s
5. Pavel Tonkov Maillot zuriaRUS ErrusiaLampre-Polti+ 7 min 11 s
6. Moreno Argentin ITA ItaliaMecair-Ballan+ 9 min 12 s
7. Vladimir Poulnikov UKR UkrainaCarrera Jeans-Tassoni+ 11 min 30 s
8. Maurizio Fondriest ITA ItaliaLampre-Polti+ 12 min 53 s
9. Stephen Roche IRL Irlandako ErrepublikaCarrera Jeans-Tassoni+ 13 min 31 s
10. Zenon Jaskuła POL PoloniaGB-MG Boys Maglificio-Bianchi+ 13 min 41 s
11. Flavio Giupponi ITA ItaliaMercatone Uno-Zucchini-Medeghini+ 14 min 59 s
12. Giorgio Furlan ITA ItaliaAriostea+ 16 min 57 s
13. Wladimir Belli ITA ItaliaLampre-Polti+ 18 min 45 s
14. Andrew Hampsten USA Ameriketako Estatu BatuakMotorola+ 19 min 25 s
15. Bruno Leali ITA ItaliaMercatone Uno-Zucchini-Medeghini+ 19 min 34 s
16. Enrico Zaina ITA ItaliaMercatone Uno-Zucchini-Medeghini+ 24 min 00 s
17. Heinz Imboden SUI SuitzaMecair-Ballan+ 25 min 18 s
18. Gianni Bugno ITA ItaliaGatorade+ 27 min 01 s
19. Franco Chioccioli ITA ItaliaGB-MG Boys Maglificio-Bianchi+ 29 min 49 s
20. Nelson Rodríguez Serna COL KolonbiaZG Mobili+ 30 min 41 s
21. Stefano Della Santa ITA ItaliaMapei-Viner+ 30 min 49 s
22. Abelardo Rondón COL KolonbiaGatorade+ 34 min 50 s
23. Gianni Faresin ITA ItaliaZG Mobili+ 37 min 46 s
24. Alberto Volpi ITA ItaliaMecair-Ballan+ 38 min 43 s
25. Thierry Bourguignon FRA FrantziaCastorama+ 39 min 22 s


Puntukako sailkapena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
BERJAYAPuntukako sailkapena
TxirrindulariaHerrialdeaTaldeaPuntuak
1. Adriano Baffi purple jersey, points classificationITA ItaliaMercatone Uno-Zucchini-Medeghini228 pt.ak
2. Maurizio Fondriest ITA ItaliaLampre-Polti187 pt.ak
3. Miguel Indurain pink jersey, general classificationEH Euskal HerriaBanesto167 pt.ak
4. Fabio Baldato ITA ItaliaGB-MG Boys Maglificio-Bianchi164 pt.ak
5. Moreno Argentin ITA ItaliaMecair-Ballan141 pt.ak


Mendiko sailkapena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
BERJAYAMendiko sailkapena
TxirrindulariaHerrialdeaTaldeaPuntuak
1. Claudio Chiappucci elastiko berdea, puntukako sailkapenaren buruITA ItaliaCarrera Jeans-Tassoni42 pt.ak
2. Mariano Piccoli ITA ItaliaMercatone Uno-Zucchini-Medeghini40 pt.ak
3. Miguel Indurain pink jersey, general classificationEH Euskal HerriaBanesto33 pt.ak
4. Gianluca Bortolami ITA ItaliaLampre-Polti33 pt.ak
5. Piotr Ugrumov RUS ErrusiaMecair-Ballan32 pt.ak


Taldekako sailkapena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
BERJAYATaldeko sailkapena
TaldeaHerrialdeaDenbora
1. Lampre-Polti ITA Italia294 o 50 min 53 s
2. Carrera Jeans-Tassoni ITA Italia+ 2 min 24 s
3. Ariostea ITA Italia+ 6 min 47 s
4. Mecair-Ballan ITA Italia+ 9 min 59 s
5. Mercatone Uno-Zucchini-Medeghini SMR San Marino+ 22 min 56 s


Intergiroaren sailkapena
1.Ján SvoradaBERJAYA EslovakiaLAM53h 10' 33s
2.Stefano ColageBERJAYA ItaliaZGM+ 40s
3.Miguel IndurainBERJAYA NafarroaBAN+ 41s
Gazteen sailkapena
1.Pável TonkovBERJAYA ErrusiaLAM98h 16' 55s

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]