close
Edukira joan

Erango

Erango
BERJAYA Nafarroa Beherea, Euskal Herria
BERJAYA
BERJAYA
Bandera

BERJAYA
Armarria


Mapa
Kokapena
HerrialdeaBERJAYA Euskal Herria
LurraldeaBERJAYA Nafarroa Beherea
EskualdeaAgaramont
Administrazioa
EstatuaBERJAYA Frantzia
EskualdeaBERJAYA Akitania Berria
DepartamenduaBERJAYA Pirinio Atlantikoak
ElkargoaEuskal Hirigune Elkargoa
BarrutiaBaiona
KantonamenduaBidaxunerria, Amikuze eta Oztibarre
Izen ofizialaBERJAYA Arancou
Auzapeza
(2020-2026)
Alexandre Bordes
(independente)
Posta kodea31070
INSEE kodea64031
Herritarraerangoar
Kokapena
Koordenatuak43°26′37″N 1°03′03″W / 43.4436°N 1.0508°W / 43.4436; -1.0508
Azalera5,30 km2
Garaiera12-142 metro
Distantzia49,4 km (Donibane Garazitik)
Demografia
Biztanleria168 (2018: BERJAYA 4)
Dentsitatea35,28 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 13,33
Ugalkortasuna[1] 91,07
Ekonomia
Jarduera[1]% 72,46 (2011)
Desberdintasuna[1]% 3,7 (2011)
Langabezia[1]% 0 (2013)
Euskara
Euskaldunak% 11,83 (2010)
Erabilera% 0,8 (2011)
Datu gehigarriak
Webguneawww.arancou.fr

Erango[a] Euskal Herriko udalerri bat da, Nafarroa Beherea lurraldean kokatuta. Agaramont eskualdean dago, Donibane Garazi hiriburutik 49,4 kilometrora. Altuera 12 eta 142 metro artekoa da, eta 5,30 km²-ko azalera hartzen du. 187 biztanle zituen 2023ko urtarrilaren 1a. urtean. biztanle zituen.

Erango Xarnegu Herriko herri tradizional txiki bat da, non gaskoiar eta euskal kulturaren eraginak nahasten diren, historian zehar Gaskoiniako probintziakoa izan baitzen, nahiz eta jatorrian eta gaur egun nafarra izan. Udalerriko lehen giza aztarnak Paleolito garaikoak dira (17 000tik 10 000 urte atzera), Bourrouilla haitzuloan aurkitutakoak. Zohotatik datorren Lauhiraze ibaiak zeharkatzen du. Lurraldearen zatirik handiena laua da, eta jarduera nagusia nekazaritza da.

Bertako biztanleak erangoarrak dira.

Erango beste hizkuntza batzuetan ere ezagutzen da, hala nola:

Gainera, toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]

  • Aranchoen (1100)
  • Aranque (1119)
  • Arancoe (1200)
  • Aranquein (1246)
  • Arancoeyn (1305)
  • Aranquoeu (1328)
  • Arancoenh (1360)
  • Arrancoeynh (1372)
  • Arenchu (1400)
  • Aranco (1584)
  • Errangua (1823)
  • Arancou (1863)
  • Errango (1961)
  • Erango (1978)
  • Erango (2003)

Jean-Baptiste Orpustanentzat, Erango "haran" euskaratik dator, baina bi aukera proposatzen ditu: (h)aran + goien > arangoi > arango (goialdeko harana) edo (h)aran + -ko + gain > arankoain > arankoin > aranko (haran txikiko gaina). Gaskoiz /g/ soinua isilarazteak berez oso hurbil dauden /g/ eta /k/ soinuak trukatzen laguntzen du. Hori Euskal Herriko beste leku batzuetan ere gertatzen da (gaztelu / kastillu, gurutze / kurutz...).

Bénédicte Boyrie-Féniék Orpustanen lana osatzen du adieraziz hasierako a- "a' protetiko" batekin nahastu zutela (Arrotxapea edo Arrokiaga kasuen bezala), XVIII. mendeko ohiko fenomenoa, eta horregatik batzuetan -r- eta beste batzuetan -r- agertzen da.

Ingurune naturala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biduze ibaiaren eta Paueko ibaiaren ibaiadar bana igarotzen dira udalerritik.

Udalerri mugakideak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerria mugakidea da Bearnorekin ekialdean.

Etxeak eta Auzoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Aranbide
  • Arnauchaus
  • Bachocq
  • Le Bayle
  • Bergerata
  • Camou
  • Sabai
  • Condéranne
  • Duc
  • Garaiko Borda
  • Lacoste
  • Lacrouts
  • Lagoubette
  • Laraillet
  • Larraldote
  • Lastaillades
  • Lauga
  • Lespiauc
  • Le Long
  • Loustalet
  • Mongette
  • Mouliot
  • San Martin
  • Saussa

1973ko urtarrilaren 1ean, Burgue, Erango eta Erreiti herriak batu egin ziren udalerri bakar bat osatzeko. 1977ko azaroaren 15ean, Erango berriz bihurtu zen independente. Dena dela, Burgue eta Erreitik baturik jarraitzen dute gaur egun.

BiztanleriaUrtea501001502002503003504001750180018501900195020002050BiztanleriaBiztanleriaren eboluzioa Datu hauek Wikimedia Commonsetik eskuratu dira. Aldaketarik behar izanez gero, han egin dezakezu. 1962 eta 1999 artean kontatze bikoitz gabeko biztanleria; hortik aurrera, udalerriko biztanleria. Iturriak: Ldh/EHESS/Cassini 1999ra arte. 2006tik aurrera INSEEren datuak.

Udalerriko ekonomia laborantzan oinarriturik dagoen arren, kareharriaren ustiapenerako harrobi bat badago.

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • XVII eta XVIII. mendeko hainbat etxe eta baserri
  • Donejakue Bidean kokaturiko XIII. mendeko Jasokundearen eliza. Portale gotiko ederra du eta elizari itsatsita garbilekua ere badago.
  1. /eʁ̞ánɣ̞ò/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza bigarren silaban eta kamutsa azken silaban

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 1 2 3 4 5 Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. «Erango - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2021-08-30).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]