Artemis II
| Artemis II | |
|---|---|
| Historia | |
| Aurrekoa | Artemis I |
| Hurrengoa | Artemis III |
| Espazio jaurtiketa | 2026ko apirilaren 1a |
| Splashdown | 2026ko apirilaren 11 |
| Kudeatzailea | NASA |
| Honen parte | Artemis programa |
| Egunotan albiste da artikulu honetako gaia. Litekeena da orri honetako informazioa edozein unetan aldatzea, beraz. |
Artemis II —izen ofiziala— edo Artemis 2 —hedabideetan maiz horrela aipatua— NASAren Artemis programaren bigarren misioa da, eta NASAren «Orion» espazio-ontziaren programatutako lehen gizaki eskifaiadun misioa. Space Launch Systemek gutxienez 2026ko apirilaren jaurtitzea aurreikusi du.
1972ko Apollo 17 misiotik Ilargira bidaiatu eta berau orbita baxuan itzulingurutako duen lehen misioa izango da. Misioak 10 egun irautea planeatu da eta 4 kideez osatua egongo da: Reid Wiseman, Victor Glover, Christina Koch eta Jeremy Hansen.
SLS (Espazio Jaurtiketako Sistema) suziriak abiaraziko du «Orion» ontzia espaziora. Abiatu ostean, bi aldiz orbitatuko du Lurraren inguruan, ontziaren sistema guztiek ondo funtzionatzen dutela bermatzeko. Bidaiaren laugarren egunean, Ilargiaren eragin eremuan sartuko da, eta zazpigarren egunean irtengo da. Astronautak ez dira ilargiratuko, baina Ilargiaren alderik urrunenetik 7.400 kilometro ingurura igaroko dira, misioaren seigarren egunean.[1]
Misioa Kennedy zentro espazialetik abiatuko da. Zentro espazialean egongo dira Lehorreko Esplorazio Sistemako (EGS) langileak. NASAren Artemis misioetarako suziriak eta ontziak prozesatzeko eta jaurtitzeko behar diren sistemak eta instalazioak garatzen ditu EGSk.[1]
Estatu Batuen eta Txinaren arteko lasterketa espaziala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ilargia da Ameriketako Estatu Batuen eta Txinaren arteko lasterketa espazialaren agertoki berria. Bi potentziak Ilargiaren gaineko subiranotasuna eta hango baliabideak beretzeko borrokan ari dira, helio-3 isotopoa lortzeagatik batez ere. Egin diren kalkuluen arabera, litekeena da elementu horren milioi bat tona egotea Ilargiaren azalean. Lurrean oso urria da, eta fusio nuklearreko zentral elektrikoetarako erregaia litzateke, halako zentral elektrikorik egitea lortzen bada. Artemis II misioa urrats bat da baliabide hori Lurrera ekartzeko helbururantz.[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1 2 «Artemis II misio espaziala Ilargiaren orbitara abiatuko da gaur gauean» Berria 2026-04-01 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
- ↑ Jauregi, Itsaso. (2026-04-16). «Espazioaren konkista» Berria (kontsulta data: 2026-04-16).
