close
Edukira joan

1920ko Udako Olinpiar Jokoak

Wikipedia, Entziklopedia askea
1920ko Udako Olinpiar Jokoak
BERJAYA
Jatorrizko izena(lb) Spiller vun der VII. Olympiad
MotaSummer Olympic Games edition (en) Itzuli
Denbora-tarte1920ko apirilaren 20a - 1920ko irailaren 12a
1912
1924
KokalekuAnberes
HerrialdeaBelgika
Partehartzaile kopuru29
2.622
Kirolakirol olinpiko, izotz gaineko patinaje artistiko, murgilaldi, futbol, waterpolo, tenis, belar hockey, igeriketa, Arraunketa, txirrindularitza, tiro, sokatira, Pisu-jasotze, bela, hamabosteko errugbi, korfbol, polo, Borroka (kirola), arkularitza, Izotz hockey, eskrima, zaldi-kirol, pentatloi moderno, Gimnastika, boxeo eta atletismo
Beste batzuk
Kirol proba olinpiko156
Osagai hau/hauek du/ditu

Webguneolympics.com…

1920ko Olinpiar Jokoak, Lehen Mundu Gerraren ondoren ospatu ziren lehen olinpiar jokoak izan ziren. Hau, Aro Modernoko Udako Olinpiar Jokoen VII. edizioa izan zen. Olinpiar Joko hauek, ia sei hilabeteko iraupena izan zuten, apirilak 20 eta irailak 12 artean. Anberes belgikar herriak Amsterdam eta Lyon garaitu zituen hautaketan. Joko hauetan, 2.669 kirolarik parte hartu zuten, horietatik 2.591 gizonak eta beste 78ak emakumeak. 22 kirol eta 154 proba ospatu ziren. Joko hauek, Alberto I.a Belgikakoak inauguratu zituen.

Herrialde parte-hartzaileak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauek dira domina gehien irabazi zituzten 10 herrialdeak:

  *   Nazio antolatzailea (Belgika)

RankingaHerrialdeaUrreaZilarraBrontzeaGuztira
1BERJAYA Ameriketako Estatu Batuak41272795
2BERJAYA Suedia19202564
3BERJAYA Belgika*16121442
4BERJAYA Finlandia1510934
5BERJAYA Britainia Handia14161343
6BERJAYA Norvegia139931
7BERJAYA Italia135523
8BERJAYA Frantzia9191341
9BERJAYA Herbehereak42511
10BERJAYA Danimarka39113
11–22Gainontzeko herrialdeak10201848
Guztira (22 herrialdea)157149139445
  • Anberes, Olinpiar Joko hauen egoitza bezala aukeratua izan zen, Lehen Mundu Gerrako zaurituak ohoratzeko eta gerra honetan parte hartu zuten soldadu belgikarrengatik.
  • Lehen aldiz, kirolarien Zin Olinpikoa egin zen, eta lehen aldiz igo zen bandera olinpikoa, hondo zuri batean, bost eraztun olinpikoak dituena.
  • Lehen aldiz, parte-hartzaileek, jokoetan, Batzorde Olinpiko Nazionalen bidez bakarrik parte har zezaketen.
  • Paavo Nurmi finlandiarrak, Finlandiar Hegalaria bezala ezaguna, bere debuta egin zuen Joko hauetan. Historiako kirolaririk hoberenetakotzat hartua izan da
  • Nedo Nadi esgrimalari italiarrak, bere espezialitateko bost domina irabazi zituen, Italiako taldearen buru izan zelarik, ezpata eta sable espezialitateetan.
  • Duke Kahanamokuk, Lehen Mundu Gerraren aurretik Estokolmoko Olinpiar Jokoetan egin zuen bezala, igeriketako 100 metrotako urrezko domina lortu zuen.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Aurrekoa
1916ko Berlingo Olinpiar Jokoak
Aro Modernoko Udako VII. Olinpiar Jokoak
1920
Ondorengoa
1924ko Parisko Olinpiar Jokoak