close
Edukira joan

Partia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Partia
BERJAYA
Geografia
Hiriburua
33°5′37″N 44°34′51″E
Administrazioa
Demografia
Bestelako informazioa
BERJAYA
Partiar gaztea. Palmira, Siria, III. mendearen lehen erdia, estela bateko apaingarria, Louvre.

Partia (antzinako persieraz: 𐎱𐎼𐎰𐎺, Parθava; partieraz: 𐭐𐭓𐭕𐭅, Parθaw; pehlevieraz: 𐭯𐭫𐭮𐭥𐭡𐭥, Pahlaw) Asiako eskualde historikoa da, Irango goi-ordokiaren iparraldean kokatua, Kaspiar itsasoaren hego-ekialdean. Hircania mendiek (Elbruz) bereizten dituzte Partia eta Kaspiar itsasoa. Persiar Inperioaren mende geratu zen (K.a. 540. urtean), gero Alexandro Handiak konkistatu zuen (K.a. 331. urtean), ondoren, erresuma independentea izan zen eta lurraldeak konkistatzen hasi zen, Partiar Inperio handia sortu zuen arte, K.a. 250 - K. o. 224 urteetan, Erromako inperioaren etsai eta lehiakide gogorrenetakoa izango zena..

Partiar inperioa Mediterraneotik mendebaldera, India eta Txinaraino hedatzen zen. Kaspiar itsasotik ekialdera, Asia Erdiko estepatik, eszitiar tribu nomada batetik sortu zen, Parni izenarekin. Geroago, partoak deiturik, Seleuzidar Inperioaz jabetu eta erromatarrak akabatu ondoren, super-botere bihurtu ziren. Borroka estilo paregabe eta arrakastatsuarekin, konkistatu zuten eremu zabalak harremanetan jarri zituen beren inperioko leku ezberdinetako ondasun eta eragin kulturalekin. Eragin horietatik abiatuta, partoek arkitektura-estiloak nahastu zituzten beren partiar arkitektura egiteko, eta, gainera, beren partiar arte eta janzkera berezia sortu zuten.[1]

Iturrien arazoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Partoen historia berreraikitzeko, literatura-iturri greko eta erromatarrak erabili behar dira, herri honi buruzko narratiba menderatzen dutenak, eta sarri, modu arretatsu edo kuriosoan tratatzen dituztenak, betiere ikuspegi arrotz batetik. Bitartean, armeniarrek, arabiarrek eta txinatarrek partoen historiaren eta kulturaren zenbait froga eskaintzen dituzte, baina iturri horiek ere askotan dituzte aipatutako mugak. Adituek froga materialez osatu behar dute partoen beentako histori, partiar historiaren berreraikuntza onargarri eta sinesgarriak birsortzen laguntzeko eta iturri arkeologiko, epigrafiko eta numismatiko erabili. Izan ere, , partoen historiari buruzko konturik ez da geratzen eurek idatzita eta euren ikuspuntua emango lukeena.[2][3]

Oro har, paritarrak eszitiar jatorrikoak direla onartutzen da eta Kaspiar Itsasoko ekialdeko estepatik Iran iparraldera mugitu zirela.[4] Aurretik, partoen eta eszitiarren arteko harremanak estuak izan ziren, biek beren jatorria ez ezik, enpresa militar ugari eta interakzio sozial, kultural eta komertzialak partekatzen dituzte. Bi herriak tribu nomadak bezala bizi ziren, zaldi gainean, abereak hazten eta gurdi estalietan ostatu hartzen. eszitiar tribuak maiz aipatzen dira antzinako iturrietan. Erdialdeko Asia menderatu zuten K.a. VII. eta III. mendeen artean, Itsaso Beltzaren eta Kaspiar Itsasoaren inguruan, bere lurraldea Traziatik, mendebaldean, Mongoliako Altai mendietaraino hedatuz, Asiako erdialdeko estepa zeharkatuz. Baina K.a. 330 inguruan, eszitiarren gainbehera hasi zenean partiarrak aurretik jarri ziren. Parni edo eszitak deituak, hegoalderantz joan ziren, Kaspiar Itsasoaren ekialdetik, Seleukotar Inperioko iparraldeko eskualde bat inbaditu arte. Eszitiar taktika militarrak erabiliz, Partia konkistatu zuten eta, azkenik, Seleukotar Inperio osoa. Ordutik aurrera "partiarrak" izenaz aipatuak izango ziren.[5]

Partiar herria Irango iparraldean, Kaspiar itsasoaren hego-ekialdean finkatu zen K.a. III. mendean. Seleukotarren barne-matxinadak aprobetxatuz, Artsazesek gidatutako parno tribuak Partia eskualdea inbaditu eta bere erresuma propioa sortu zuen eta erreesuma independientea izan zuten K.a. 247tik K.a. 238ra. Artsazes I.a buruzagiak Artsazidar dinastia sortu zuen (K.a. 250. urte aldera). Antioko III.a errege seleukotarrak, K.a. 209. urtean kanpaina militar handi bat abiatu zuen. Eskualdearen kontrola berreskuratu eta partoak bere vasallo bihurtu zituen aldi baterako.[1]

Antioko II.a Siriara itzultzeko alde egin ondoren, partiarren eliteak, bere seleukotarrekiko menpekotasunagatik gogaituta, Artzazes III.a tronutik kendu eta Priapatios (K.a. 191-176) bere hirugarren errege bezala ezarri zuen. 188an, erromatarren eta seleuzidarren arteko Apameako Bakeari esker, azken horien boterea murriztu zuenez, Priapatiosen seme Fraatesek (K.a. 176-171) inperioa eraso zuen. amardotarrak konkistatu zituenean, Fraatesek Hirkania ekialdeko eta hego-mendebaldeko erdialdearen arteko eskualdea bereganatu zuen. Horrela, Fraatesek Partiaren etorkizuna hasi zuen, baina bere anaia Mitridates (K.a. 171-132) oinordeko bezala aukeratzean, Partiak bere hedapen handiena ikusiko zuen.

Mitridates I.ak partiar erregeak (K.a. 195 aldean – K.a. 132) erreinua sendotu zuen. Mitridatesek ekialdera begiratu zuen, India eta Txinaren mugakidea zen Baktrina konkistatzeko, K.a. 168 inguruan. Bederatzi urteko gerra ondoren, erresistentzia handiari aurre egin behar zian baitzion, Partiak bere lurralde hedapenari Media gehitzea lortu zuen K. a. 151. urtean. K.a. 141ean Babilonia aberatsa konkistatu zuen . Horrela, seleukotarrak Pertsiatik eta Mesopotamiatik kanporatu zituzten betiko. eta Iran, Asiria, Mesopotamia eta Armeniara zabaldu zuen aginpidea. Marko Lizinio Kraso erromatarrak eraso egin zien partiarrei (K.a. 53. urtean), baina irandarrek erromatar kontsula hil zuten Carrhaeko guduan; K.a. 39-38an ordea erromatarrek partiarren erresuma konkistatu zuten. Erreinuak pixkanaka indarra galdu zuen, eta persiar sasandarrek menderatu zuten azkeneko errege partiarra, K. o. 224. urtean. Ekbatana, Seleuzia, Ktesifon eta Hekatonpylos izan ziren partiar hiri nagusiak.[1]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 1 2 3 (Ingelesez) Smith, Patrick Scott; A, M.. (2019-07-22). «Parthia (Empire)» World History Encyclopedia (kontsulta data: 2026-07-01).
  2. Overtoom, Nikolaus L.. Reconstructing Parthian History - The Sources and Their Challenges. (kontsulta data: 2026-07-01).
  3. (Gaztelaniaz) SEI, Sociedad Española de Iranologia-. (2022-04-13). El Imperio Parto: orígenes y consolidación. (kontsulta data: 2026-07-01).
  4. (Gaztelaniaz) Smith, Patrick Scott; A, M.. (2021-09-27). «La religión parta» World History Encyclopedia (kontsulta data: 2026-07-01).
  5. (Gaztelaniaz) Smith, Patrick Scott; A, M.. (2021-09-20). «La relación entre partos y escitas» World History Encyclopedia (kontsulta data: 2026-07-01).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]