Phil Lynott
| Phil Lynott | |
|---|---|
![]() | |
| Bizitza | |
| Jaiotzako izen-deiturak | Philip Parris Lynott |
| Jaiotza | West Bromwich, 1949ko abuztuaren 20a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Salisbury, 1986ko urtarrilaren 4a (36 urte) |
| Hobiratze lekua | St. Fintan's Cemetery, Sutton (en) |
| Heriotza modua | berezko heriotza: pneumonia |
| Familia | |
| Ama | Philomena Lynott |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | ingelesa |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | baxu-jotzailea, abeslaria, kantugilea, gitarra-jotzailea, rock musician (en) |
| Jasotako sariak | ikusi
|
| Kidetza | Thin Lizzy Skid Row (en) |
| Genero artistikoa | rock |
| Musika instrumentua | baxua ahotsa |
Philip Parris "Phil" Lynott (West Bromwich, 1949ko abuztuaren 20a - Salisbury, 1986ko urtarrilaren 4a) irlandar kantari, musikari eta konposatzailea izan zen. Batez ere Thin Lizzy irlandar rock musika taldearen taldeburua eta sortzaileetako bat izateagatik ospetsua da.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ingalaterrako West Bromwich hirian jaio zen. Aita brasildarra zuen eta ama, Philomena Lynot, irlandarra: azken horren deitura hartu zuen. Jaio eta hiru astera aitak ama laga zuenez, amak Ingalaterra utzi eta Irlandara jaioterrira itzuli zen: Philek aita 1970reko hamarkadaren amaiera arte ez zuen ezagutu. Gaztaroko lehenbiziko urteak Manchester hiriko Moss Side auzoan igaro zituen, eta gerora Dublingo Crumlin auzoan amonaren etxebizitzan jarri.
1960ko hamarkadan The Black Eagles taldean jotzen hasi zen. Ondoren, Brian Downey ezagutu eta harekin batera 1969an Thin Lizzy taldea sortu zuen. Phil Lynott taldeko baxu-jotzaile, kantari, konposatzaile eta taldeburu bilakatu zen.
Nahiz eta Thin Lizzy taldearekin nazioartean arrakasta handia bereganatu izan, 1980an bakarkako ibilbideari ekin zion. Bestalde, urte horretan bertan, Caroline Crowtherekin ezkondu eta bi alaba izan zituzten: Sarah eta Cathleen.
Azkenik, 1983an Thin Lizzy taldea desegin egin zen. Halere, bere bakarkako lanarekin batera, gerora, bere taldekide ohiekin noizbehinkako musika emanaldiak eskaini zituen.
Azken egunak alkohola eta drogen eraginpean igaro zituen. 1985eko abenduaren 25eko gauean heroina gaindosi baten ondorioz ospitalera eraman behar izan zutenn eta 1986ko urtarrilaren 6an, 36 urte zituela, bihotzeko baten ondorioz zendu zen.
2005. urtean Dublin hiriko Harry Street kalean, haren omenezko brontzezko estatua bat aurkeztu zen. Ekitaldi horretara ama eta taldekideak bertaratu ziren: taldekide ohiek haren omenez zuzeneko emanaldi bat eskaini zuten.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1983, Manchester Apollo antzokia.
- Lynotten estatua, Dublingo Harry Street kaleko Bruxelles tabernaren kanpoaldea.

