close
Edukira joan

Mendixur

Mendixur
BERJAYA Euskal Herria
BERJAYA
  
Mapa
Kokapena
HerrialdeaBERJAYA Araba
UdalerriaBarrundia
Geografia
Koordenatuak42°53′11″N 2°32′09″W / 42.88639°N 2.53583°W / 42.88639; -2.53583
Demografia
Biztanleria43 (2022)

Mendixur Ubarrundia udalerriko herrietako bat da, Ganboa udalerriaren zati. Herriaren ondoan dago Mendixurko parke ornitologikoa.

2007ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, auzoak 47 biztanle zituen. 1957. urtetik Uribarri Ganboako urtegiaren ertzean dago.

Herriaren izena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mendixur izena duten bost leku zerrendatzen dira EODAn.[1] Dokumentuetan lehen aldiz Donemiliagako goldean agertzen da, 1025. urtean: Mendissur.[2]

Mendixurko parke ornitologikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hegaztiak behatzeko Arabako naturagune bat da, Uribarri Ganboako urtegiko adar oso bat hartzen duena, urtegiko hegoaldean. 144 hegazti-espezie ibiltzen dira urtean zehar hezegune honetatik.

Uribarri Ganboako dago, Mendixur herriko etxeen aurrean. Urak ez dira oso sakonak, baina naturalizazio prozesu garrantzitsu baten ondorioz landare eta animalien komunitateentzako gune bilakatu da.

Mendixurko biztanleria
BERJAYA

Araba Bus sareko BERJAYA lineak zerbitzua ematen dio herri honi:

BERJAYA Araba Bus
 Zerbitzua  Hasiera  Ibilbidea  Amaiera 
4Gasteiz
(geltokia)
Gasteiz (Alas/Boulebard)ZurbaoIlarratzaMataukuArbuluArgomaizVenta del PatioMendixurMaturaOzetaHermuaLarreaAxpuruBarria (bidegurutzea)Barria (aterpe)NarbaxaArriolaGordoaGalarreta

Gainera, Eskualdeko Garraioa sareak 2 linea ditu herrian:

BERJAYA Eskualdeko Garraioa
 Zerbitzua  Hasiera  Ibilbidea  Amaiera 
7Azilu
Burgu
Dulantzi
Ozeta
ElgeaMarietaMaturaMendixurGebaraEturaAudikanaDerediaDalloArrietaTxintxetruEtxabarri UrtupiñaArbuluArgomaizGazetaAñuaTrokonizIxonaEgiletaEretxunAzilu
Burgu
Dulantzi
Ozeta
8bAgurain
Erdoña
Ozeta
Etxabarri UrtupiñaAudikanaEturaGebaraMendixurMaturaMarieta-LarrintzarElgeaHermuaLarreaAxpuruNarbaxaZuhatzolaDerediaDalloArrietaAgurain
Erdoña
Ozeta

Ulibarri-Ganboako urtegiaren inguruan dago, zehazki hego-ekialdearen muturrean. Bertan dago Parke Ornitologikoa, hegaztiak begiratzeko tokia.

1954an urtegia eraiki zutenean, orduko Mendixur eta Mendixur bezalako herri batzuk (Azua, Larrintzar eta Garaio. Langara Ganboa, Marieta) jendez hustu ziren lurrik gabe geratu zirelako. Mendizabal eta Zuhatzu Ganboa herriek suerte txarragoa izan zuten eta urperaturik geratu ziren, Orenin herria uharte bihurtu zen, eta, beraz, ez zen bizitzeko egoki geratu. Mendixur herriak iraun egin zuen, baina mugarteak oso murriztuta geratu zitzaizkion. Kaltetutako herrietako biztanle gehienek beste herri batzuetara joan behar izan zuten bizitzera, kasu askotan egoera penagarrian. Gehienak Gasteizera joan ziren, baina beste batzuk, berriz, leku askoz urrunagoetara.[3]

Urpean geratu ziren Mendixurreko lurrak ez dira oso sakonak, eta egokiak izan dira gero naturalizazio-prozesu garrantzitsu baten barruan parke ornitologikoa sortzeko.

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Alava, pueblo a pueblo. Jose Luis Sáenz de Ugarte (1983). Caja Provincial de Álava - Arabako Kutxa
Geografia
Araba
Artikulu hau Arabako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Mendixur - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2025-08-17).
  2. «Mendixur - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2025-08-17).
  3. «Urtegiaren memoria historikoa - ullibarri-gamboa - web.araba.eus» ullibarri-gamboa.araba.eus (kontsulta data: 2022-09-12).