close
Edukira joan

Karia

Karia
BERJAYA
Motaeskualde historikoa eta area (en) Itzuli
Geografia
BERJAYA Mapa
Koordenatuak38°N 28°E / 38°N 28°E / 38; 28
Leku geografikoaAnatolia
Asia Minor (en) Itzuli

Karia[1] (luviteraz: Karuwa; antzinako grezieraz: Καρία, Karia) Asia Txikiko antzinako eskualdea da, Liziaren hegoaldean eta Frigiaren ekialdean zegoena.

Joniarrek eta doriarek eskualdea konkistatu ondoren, berokoekin bat egin eta greziar koloniak sortu zituzten. K.a. 545 inguruan akemenestarrek konkistatu eta Karkâ izeneko satraperria sortu zuten. Hiriburua Halikarnaso (egungo Bodrum) izan zuen.

Cariako satrapa (eskualdeko pertsiarren gobernadorea) ezagunenetako bat Mausolo (K.a. 377–353) izan zen. Bere erresuma dinastikoa sortzen saiatu zen, greziar eta anatoliar kulturen fusio batetik abiatuta. Bere arreba eta emazte zen Artemisiak hilobi erraldoia eraikiarazi zuen beretzat eta senarrarentzat, eta, antza, bere aitarentzat eta aitonarentzat (Hissaldomo eta Hekatono). Eraikin hori beste errege eta agintariek kopiatu izan zuten eta eraikin mota bati izena eman zion, mausoleoa, hain zuzen.

BERJAYA
Halikarnason, Kariako Mausolo erregearen emazteak egin zuen hilobi monumentalaren maketa. Urazpiko arkeologiaren museoa Bodrum-en, Turkian.


Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]