close
Edukira joan

Augure

Wikipedia, Entziklopedia askea
An augur holding a lituus, the curved wand often used as a symbol of augury on Roman coins
Augure bat, eskuan lituus-a duela (augure izatearen ikurtzat erabiltzen den makilatxoa)

Augurea (latinez augur) Antzinako Erromako apaiz igarlea zen, hegaztien bidez etorkizuna igartzen zuena:[1] hegaztien kantua, hegaldiak, jateko era, barrenkiak, eta abar erabiltzen zituen horretarako. Augureek garrantzi handiko taldea osatzen zuten Erroman, besteek ez bezalako eskubideak zituzten, ohore handia, eta ez zen ezer egiten haien iritzia kontuan hartu gabe; Zizeron bera ere augure izan zen. IV. mendearen bukaera aldera ezkutarazi zituen Teodosiok.

Plutarkok idatzi zuen, hasieran, augure-ei, auspices izen ematen zitzaiela.[1]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 1 2 «LacusCurtius • Roman Religion — Augurs, Augury (Smith's Dictionary, 1875)» penelope.uchicago.edu (kontsulta data: 2026-05-31).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]