close
Edukira joan

Reims

Reims
Reims
Frantziako udalerria
BERJAYA
BERJAYA BERJAYA
Administrazioa
Estatu burujabeBERJAYA Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboametropolitar Frantzia
EskualdeaBERJAYA Ekialde Handia
DepartamenduaBERJAYA Marne
BarrutiReimseko barrutia
AlkateaArnaud Robinet
Izen ofizialaReims
Jatorrizko izenaReims
Posta kodea51100
Geografia
Koordenatuak49°15′55″N 4°01′43″E / 49.2653°N 4.0286°E / 49.2653; 4.0286
Mapa
BERJAYA
Azalera46,9 km²
Altitudea93 m, 74 m eta 137 m
MugakideakBétheny, Bezannes, Cernay-lès-Reims, Champfleury, Cormontreuil, Courcy, Puisieulx, Saint-Brice-Courcelles, Saint-Léonard, Saint-Thierry, Taissy, Tinqueux, Trois-Puits, Villers-aux-Nœuds eta Witry-lès-Reims
Demografia
Biztanleria177.674 (2023ko urtarrilaren 1a)
alt_left 94.847 (%53,2) (%46,8) 83.589 alt_right
Dentsitatea3.788 bizt/km²
Informazio gehigarria
Hiri senidetuakAkisgran, Arlingtongo konderria, Florentzia, Brazzaville, Canterbury, Salzburgo, Kutná Hora eta Nagoia
reims.fr

Reims Marne departamenduko (51) azpiprefetura da, baina era berean, departamenduko eta Ekialde Handia eskualdeko hiri garrantzitsuena.

Frantziako historian garrantzi handiko hiria izan da. Bertako Andra Maria katedral gotiko ikusgarrian hainbat Frantziako Errege koroatu dituzte, haien artean Luis XIV.a 1654ko ekainaren 7an.

Frantziako ipar-ekialdeko suprefetura hiria eta ibai portua, Marne-ko departamenduan, Champagne-Ardenneko eskualdean, Parisko hiriaren ipar-ekialdean, Vesle ibaiaren eta Marne-Aisne ubidearen ertzean. 183.610 biztanle. Errepidegune garrantzitsua. Industria (ardogintza, kimika industria, ehungintza, tresneria mekaniko eta elektrikoak, burdinbide gaiak, nekazaritzarako makineria, larrugintza, doitasun tresneria, janari industria, papergintza, altzairugintza, automobilgintza) da ekonomia jarduera nagusia. Oso ospetsua da bertako ardoa.

Remi edo remo herri galiarreko hiriburua zen eta Durocortorum izena zuen erromatarren garaian. Galia Belgika probintziako hiri nagusia izan zen. Apezpiku egoitza zen III. menderako eta Remigio Aita Santuak bertan bataiatu zuen Clovis errege frankoa 496an. Harrezkero Reims-en bataiatu ziren Frantziako erregeak. 1548an sortu zuten unibertsitatea. 1814an Napoleonek aliatuak egotzi zituen hiritik. Lehen eta Bigarren Mundu Gerretan kalte handiak izan ziren bonbardaketen ondorioz. Reims-eko hirian izenpetu zen 1945ean Alemaniaren errendizioa.

1547. urtean sortutako unibertsitatea du.

Arteari dagokionez, aipagarriak dira erromatarren garaiko Marteko Atea eta anfiteatroa, XI-XII. mendeetako Saint-Remi eliza edo basilika, XIII. mendeko Jakue santuaren eliza, XIII. mendeko Notre-Dame katedral gotikoa eta XVIII. mendeko Saint-Denis abatetxean egokitutako Arte Ederretako museoa.

BERJAYA
Reimseko katedrala.

Chartresko katedralak gainditzen zaila zen mailara igo zuen arkitektura gotikoa.

Eta ez gotikoaren "gailurra" iritsi zuelako, baizik eta eraikinaren kostu eta konplexutasun ikaragarriengatik. Chartresko katedrala gainditzeko ahalegin bakarra Reimseko katedralaren eraikuntzan egin zen. Eta ezin zitekeen bestela izan, ez baita ahaztu behar Reimseko artzapezpikua zela Frantziako erregeak sagaratzen zituena, eta guztiz premiazkoa zen katedral egoki batean egitea monarkiarentzat halako esanahia zuen zeremonia. Horregatik, 1210ean katedral zaharra erre zenean, presa handia zegoen lanei ekiteko : Filipe Augusto urteetan gora zihoan, eta haren oinordekoa koroatzeko espazio duin bat eduki nahi zen lehenbailehen . Izatez, Luis VIII.aren koroatzea, 1223an, eta Luis IX.arena, 1226an, amaitzeko artean asko falta zitzaion katedral batean ospatu ziren.

Ezin da ukatu Reimsko katedrala egiteko Chartreskoa hartu zutela erreferentzia gisa, eta arlo batzuetan behintzat, lortu zuten gainditzea. Esate baterako, Chartresko klaristorioko erroseta konplexuen ordez, trazeriakoak egin ziren Reimsen, eta handik aurrera, arkitektura gotiko guztira zabalduko ziren. Horri esker, kolorezko beira leiho zabalago eta apaingarri gehiagokoak egin ahal izan ziren. Oro har, Chartresen soluzio eskematikoak proposatzen ziren tokietan nabaritzen da gehien Reimsekoaren apaingarri aberastasun handiagoa. Adibidez, kapiteletako apaingarri berbera errepikatu ordez, bakoitzean apaingarri desberdinak egiten saiatu ziren, eta ahal zuten leialtasun handienaz imitatu zituzten hosto naturalak.

Udalerri mugakideak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Honako udalerri hauek ditu mugakide: Bétheny, Bezannes, Cernay-lès-Reims, Champfleury, Cormontreuil, Courcy, Puisieulx, Saint-Brice-Courcelles, Saint-Léonard, Saint-Thierry, Taissy, Tinqueux, Trois-Puits, Villers-aux-Nœuds eta Witry-lès-Reims.

BiztanleriaUrtea30.00060.00090.000120.000150.000180.000210.0001750180018501900195020002050BiztanleriaBiztanleriaren eboluzioa Datu hauek Wikimedia Commonsetik eskuratu dira. Aldaketarik behar izanez gero, han egin dezakezu. 1962 eta 1999 artean kontatze bikoitz gabeko biztanleria; hortik aurrera, udalerriko biztanleria. Iturriak: Ldh/EHESS/Cassini 1999ra arte. 2006tik aurrera INSEEren datuak.

Biztanleria-piramidea 2022
Guztira: 83.589 gizon, 94.847 emakume
%GizonakAdinaEmakumeak%
0.17
 
95+
 
0.49
0.46
 
90-94
 
1.20
1.29
 
85-89
 
2.19
1.74
 
80-84
 
2.80
2.74
 
75-79
 
3.19
4.22
 
70-74
 
5.16
3.88
 
65-69
 
5.04
4.66
 
60-64
 
5.05
4.95
 
55-59
 
5.21
5.81
 
50-54
 
5.58
5.96
 
45-49
 
5.46
5.75
 
40-44
 
5.49
6.41
 
35-39
 
5.63
6.64
 
30-34
 
6.27
8.72
 
25-29
 
7.79
10.72
 
20-24
 
10.56
8.28
 
15-19
 
8.11
5.88
 
10-14
 
4.84
5.96
 
5-9
 
4.97
5.78
 
0-4
 
4.98
Iturria: INSEEren datuetatik eratorritako grafikoa. Biztanleria txikia duten herrietako biztanleria borobildu da bertan eskainitako zenbakietan oinarrituta[1].

Familiak eta etxeguneak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2023 erroldaren arabera, Reims udalerrian 172.781 biztanle zeuden eta 93.533 elkarbizitza unitate[oh 1], hau da, 1,85 lagun elkarbizitza unitate bakoitzeko (Metropolitar Frantzian 2,13). Talderik handiena kide bakarreko elkarbizitza-unitateak ziren (% 52,8), Metropolitar Frantziako batez bestekoaren gainetik (% 39,2).[3]

172.781biztanle
93.533elkarbizitza-unitate
1,85lagun elkarbizitza-unitateko
42.034familia
Udalerria
% 15
% 19
% 11
% 53
Metropolitar Frantzia
% 24
% 26
% 10
% 39
Bikotea seme-alabekinBikotea seme-alabarik gabe etxeanGuraso bakarrekoakKide bakarrekoaBestelakoak

Udalerrian 42.034 familia zeuden, eta horien artean etxean seme-alabarik ez zuten bikoteak ziren ugarienak (17.655). Guraso bakarreko 10.073 familietatik 8.608etan ama zen guraso bakarra. 20.308 familiek ez zuten 25 urtetik beherako seme-alabarik etxean. 10.220k seme-alaba bakarra zuten etxean, 6.979k bi, eta 4.528k hiru edo gehiago. Seme-alabadun 14.306 bikoteetatik 1.734tan (% 12,1) seme-alabaren bat bikotekide baten aurreko harreman batekoa zen.[3]

17.655
14.306
10.073
Bikotea seme-alabarik gabeBikotea seme-alabekinGuraso bakarra
25 urtez azpiko seme-alabarik ez etxean20.308
Seme-alaba bat10.220
Bi seme-alaba6.979
Hiru seme-alaba3.289
Lau edo gehiago1.239

15 urte edo gehiago zituzten 149.733 biztanle zeuden. Horien artean 15-24 urtekoen % 35,1 bizi zen bakarrik eta 80 urte edo gehiagokoen % 47,7. Bikotean bizitzea ohikoagoa zen talde guztietan, 40-54 urteko taldean jotzen zuen gailurra (% 57,9). 80 urte edo gehiagoko 9.245 biztanleetatik 7.952 baino ez ziren elkarbizitza-unitateetan bizi; gainerako 1.293 kolektibitateren batean.[3]

Bakarrik bizi da
15-24% 35
25-39% 28
40-54% 24
55-64% 34
65-79% 39
80 +% 48
Bikotean bizi da
15-24% 15
25-39% 55
40-54% 58
55-64% 56
65-79% 56
80 +% 38

15 urte edo gehiagoko biztanleen % 29,7 ezkonduta zegoen, eta beste % 17,2 bikotean bizi zen ezkondu gabe (% 12,4 izatezko bikotean eta % 4,8 PACS bidez lotuta). % 40,0 ezkongabeak ziren, % 5,8 alargunak eta % 7,3 dibortziatuak.[3]

Ezkongabea% 40,0
Ezkonduta% 29,7
Izatezko bikotean% 12,4
Dibortziatuta% 7,3
Alarguna% 5,8
PACS bidez lotuta% 4,8

Elkarbizitza-unitatearen erreferentziazko pertsonaren lanbide-kategoriari dagokionez, nagusiak hauek ziren: erretiratuak (% 23,5), enplegatuak (% 17,7), erdi-mailako lanbideak (% 15,8), bestelakoak (% 14,0). Talde nagusia (erretiratuak, % 23,5) Marne departamenduko batez bestekoaren (% 30,0) azpitik dago. 128 elkarbizitza-unitatetan nekazari bat zen erreferentziazko pertsona (% 0,1).[3]

Udalerria
% 13
% 16
% 18
% 13
% 24
% 14
Marne
% 10
% 15
% 16
% 16
% 30
Metropolitar Frantzia
% 13
% 16
% 15
% 14
% 30
NekazariakArtisau, merkatari eta enpresa-buruakGoi-mailako langileakErdi-mailako lanbideakEnplegatuakEskulangileakErretiratuakBestelakoak

2023 erroldaren arabera, udalerrian 107.679 etxebizitza zeuden. Horietatik 92.893 egoitza nagusi ziren, 4.048 bigarren egoitza edo noizbehinkakoak eta 10.738 hutsik zeuden. Apartamentuak ziren nagusi (85.220), etxeak baino gehiago (20.518). Egoitza nagusietatik 26.022 beren jabearen bizilekuak ziren, 65.073 alokairuan zeuden, 33.615 errenta moderatuko etxebizitza gisa alokatuta eta 1.797 doan lagata.[4]

107.679etxebizitza
92.893egoitza nagusi
20.518etxe
85.220apartamentu

Etxebizitza multzoa

92.893
10.738
Egoitza nagusia (92.893)Bigarren egoitza edo noizbehinkakoa (4.048)Hutsik (10.738)

Etxe mota

20.518
85.220
Etxea (20.518)Apartamentua (85.220)

Jabetza egoera

26.022
65.073
33.615
Jabeak (26.022)Alokairuan (65.073)HLM (33.615)Doan lagata (1.797)

Eraikuntza garaiari dagokionez, 1971-1990 artean eraikitako egoitza nagusiak ziren ugarienak (28.838).[4]

Eraikuntza garaia

1919 aurretik2.912
1919-19459.701
1946-197024.996
1971-199028.838
1991-200512.307
2006-202012.810

Egoitza nagusien artean gehienek 3 gela zituzten (24.724). Gas sarea zen berogailu mota nagusia (63.532 etxebizitzatan). 46.961 egoitza nagusik beren aparkalekua zuten: 49.201 etxebizitzatan auto bakarra zegoen eta 16.965tan bi edo gehiago.[4]

Gela kopurua

1 gela10.679
2 gela17.654
3 gela24.724
4 gela19.542
5 gela edo gehiago20.293

Berogailu mota

63.532
26.384
Gas sarea (63.532)Fuel-olioa (973)Elektrizitatea (26.384)Gas botila (310)Bestelakoak (1.694)

Aparkalekua eta ibilgailuak

46.961aparkalekua
49.201ibilgailu 1
16.965ibilgailu 2+

Enplegua

2023 urtean 15-64 urteko 118.899 biztanleetatik 83.740 aktibo ziren (% 70,4), horietako 69.952 lanean (% 58,8) eta 13.788 langabezian (aktiboen % 16,5).

118.89915-64 urteko biztanle
% 70,4aktibo
% 58,8lanean
% 16,5langabezia-tasa

Jarduera-tasa: talde bakoitzeko biztanleen artean zenbat diren aktibo (lanean edo langabezian).

15-24 urte% 41,8
25-54 urte% 87,8
55-64 urte% 60,5
Gizonak% 73,6
Emakumeak% 67,5

Langabezia-tasa hezkuntza-mailaren arabera

Titulurik gabe% 29,1
BEPC, brebeta% 25,8
CAP-BEP% 20,3
Batxilergoa% 20,5
Goi-mailako +2% 11,9
Goi-mailako +3/4% 10,6
Goi-mailako +5% 7,2

Marratxo bertikala: udalerriko langabezia-tasa orokorra (% 16,5). Zabalerak eskala finko batean daude (0-% 50), udalerri artean konparagarriak izan daitezen.

35.158 ez-aktibotik 19.152 ikasle edo ordaindu gabeko praktiketan ari ziren (% 54,5), 4.431 erretiraturik zeuden (% 12,6) eta 11.576 bestelako ez-aktibo ziren (% 32,9).

Ez-aktiboak

% 54
% 13
% 33
Ikasle edo praktikanErretiratuakBestelakoak

Lanbide-kategoria[oh 2]

% 22
% 27
% 28
% 18
NekazariakArtisau/merkatariakGoi-mailako langileakErdi-mailakoakEnplegatuakEskulangileak

Udalerrian 94.250 enplegu zeuden 2023 urtean. Udalerriko biztanle landunak 69.952 ziren; beraz, udalerria langile-erakarlea da.[oh 3]

94.250enplegu udalerrian
% 89,8soldatapeko
% 10,2ez-soldatapeko
NekazaritzaIndustriaEraikuntzaMerkataritza/zerbitzuakAdministrazioa/hezkuntza/osasuna

Diru sarrerak

2023 urtean, diru-sarreren mediana 22.410 eurokoa zen, eta biztanleen % 26 pobrezian bizi zen (bizimoduaren medianaren % 60tik behera).

22.410 €diru-sarreren mediana▼ Dep.: 25.700 €
% 26,0pobrezia-tasa▲ Dep.: % 15,8

Herritar ezagunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Stade de Reims hiriko futbol taldea 1950eko hamarkadaren inguruan arrakastatsua izan zen.

Herri eta hiri senidetuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. INSEEren ménage kontzeptua (elkarbizitza-unitatea / etxegunea) etxebizitza berean bizi diren pertsonak dira, ahaidetuta egon edo ez. Famille kontzeptua (familia), aldiz, elkarbizitza-unitate BATEN BARRUAN dagoen bikote bat (seme-alabekin edo gabe) edo guraso bakar bat da. Kide bakarreko etxegune batek ez du familiarik: hortik dator udalerri bakoitzean elkarbizitza-unitate kopurua familia kopurua baino handiagoa izatea beti.
  2. Frantziako lanbide-sailkapen ofiziala (PCS) darabil: goi-mailako langileak zuzendariak eta goi-mailako lanbide intelektualak dira (ingeniariak, irakasle unibertsitarioak, medikuak...); erdi-mailakoak irakasleak, teknikariak eta erdi-mailako kudeatzaileak; enplegatuak bulego- eta zerbitzu-langileak (administrazio-langileak, saltzaileak...); eskulangileak eskulanezko lanbideak, kalifikatuak zein ez.
  3. Atal hau lantokiaren arabera neurtzen da, ez bizilekuaren arabera: udalerriko enplegu kopuruak eta bertako biztanle langileen kopuruak ez datoz bat.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Population selon le sexe et l'âge quinquennal de 1968 à 2022 (1990 à 2022 pour les DOM) | Insee» www.insee.fr (kontsulta data: 2026-07-27).
  2. (Frantsesez) «Naissances de 2008 à 2025» Insee (kontsulta data: Txantiloi:Gaurko data).
  3. 1 2 3 4 5 (Frantsesez) «Couples-Familles-Ménages en 2023» Recensement de la population (INSEE).
  4. 1 2 3 (Frantsesez) «Logement en 2023» Recensement de la population (INSEE).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]