close
Edukira joan

Timple

Wikipedia, Entziklopedia askea
Timple
BERJAYA
Deskribapena
MotaPultsatutako hari instrumentu eta music of the Canary Islands (en) Itzuli
Hornbostel-Sachs sailkapena321.321-5
JotzaileaQ105094372 Itzuli

Timplea Kanariar uharteetan jatorria duen musika tresna bat da, kordofonoen taldekoa. Bost soka dituen mandolina baten antzekoa da.

Aurrez bazen tiple izena zuen sokazko musika tresna bat. Espainian eta Portugalen erabiltzen zen. 1752. urtean Pablo Minguetek tiplea jotzeko ikasketa metodo bat argitaratu zuen. Kanarietan XX. mendean agertu zen timple izena, ziurrenik kanariarrek "m" hori gehitu zioten.[1]

Hedapen geografikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanarietan sortu zen eta han erabiltzen bada ere Hego Amerikan badira timplearen oso antzekoak diren hainbat musika tresna, adibidez Peruko charangoa, Venezuelako cuatroa eta Mexikoko bihuela.[2]

Portugesen cavaquinho tresnarekin ere lotu izan da eta sarritan ukulelearekin nahasten dute.[2]

Zurezko erresonantzia kaxa eta kirtena ditu. Plastikozko 5 soka ditu. Sokak tinkatzeko metal-plastikozko 5 larako (klabija) ditu. Erresonantzia kaxak bizkarra konkortua du. Zurak ilunak eta argitsuak dira.[3]

Tamaina desberdineko, eta beraz afinazio desberdineko, timpleak existitzen dira gaur egun:

  • Timple sopranoa: 38 cm-tik beherako eskala luzera du.
  • Kontzertuko timplea: 39 cm-ko eskala luzera du.
  • Timple tenorea: 43 cm-ko eskala luzera du.
  • Timple baritonoa: 45, 46.2 edota 48 cm-ko eskala luzera du. Soinu grabe eta indartsua duenez modan dagoen timplea da.

Pultsatutako hari instrumentua da. Afinazioa Re, La, Mi, Do, Sol da.[4]

Timplea XX. mendearen hasieran Lanzarote uhartean sortu zuen Simón Morales Tavío arotzak.[5] Morales berak eta José María Gilek ohitura zuten itsasontzien urperatzetatik kostaldera iristen ziren egur zatiak hartu eta mandolina, gitarra edo laute antzeko musika tresnak egiekoa. Egun horietako batean zedro egurrezko mandolina txiki bat egin zion semeari eta hori bihurtu zen timplea, Kanarietako musika tresna tradizionalena. 1940. hamarkadarako Simón Moralesen teimpleen fama uharte guztietan zabaldu zen eta García Escámez kapitainak "Artisautza eskola" Lanzaroten sortzea erabaki zuen, Teguise herrian, Simon MOralesen herrian hain zuzen ere.[5] 1953. urteko Artisautza Nazionalaren Erakusketan timple bikain bat aurkeztu zuen Simón Moralesek, garai hartan 10.000 pezeta balio zituena.[5]

XX. mendean zehar timplea garatuz joan zen eta Jesús Machín eta Juan Molina luthierrek aurreneko timple elektroakustikoa sortu zuten.

Hasiera batean laguntzarako musika tresna zenak gaur egun garrantzia handia du. Garai batean timple-jotzailea entzute htsarekin jakin zitekeen Kanarietako zein uhartetakoa zen, gaur egungo timplistek punteo, arpegio eta rasgeo nahasketa egiten dute.

Musikari ezagunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Totoyo MIllares
  • José Antonio Ramos
  • Domingo Rodríguez Oramas "El Colorao"
  • Benito Cabrera

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) El Timple, clásico instrumento musical canario | Sobre Canarias : Sobre Canarias. 2014-03-10 (kontsulta data: 2026-02-25).
  2. 1 2 (Gaztelaniaz) «El timple pone el mundo en tus manos» www.grancanaria.com (kontsulta data: 2026-02-25).
  3. «TIMPLE | Soinuenea Herri Musikaren Txokoa» www.soinuenea.eus (kontsulta data: 2026-02-25).
  4. (Gaztelaniaz) Como construir un timple canario | La guitarra y los instrumentos de cuerda pulsada. (kontsulta data: 2026-02-25).
  5. 1 2 3 (Gaztelaniaz) «D. Simón Morales Tavío (1897-1967)» archivoteguise.es (kontsulta data: 2026-02-25).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]