Peter Hollingworth
| Peter Hollingworth | |||||
|---|---|---|---|---|---|
2001eko ekainaren 29a - 2003ko maiatzaren 28a ← William Deane - Michael Jeffery →
1990 - 2001 | |||||
| Bizitza | |||||
| Jaiotza | Adelaide, 1935eko apirilaren 10a | ||||
| Herrialdea | |||||
| Bizilekua | Fitzroy (en) Yarralumla (en) Fitzroy (en) | ||||
| Heriotza | Melbourne, 2026ko maiatzaren 19a (91 urte) | ||||
| Hezkuntza | |||||
| Heziketa | Trinity College (en) Trinity College Theological School, Melbourne (en) | ||||
| Hizkuntzak | ingelesa | ||||
| Jarduerak | |||||
| Jarduerak | apaiz anglikanoa eta erregeordea | ||||
Parte-hartzailea
| |||||
| Jasotako sariak | |||||
| Ideologia eta sinesmenak | |||||
| Erlijioa | anglikanismoa | ||||
Peter John Hollingworth (Adelaide, 1935eko apirilaren 10a – Melbourne, 2026ko maiatzaren 19a) australiar apezpiku anglikano eta politikaria izan zen. Australiako 23. gobernadorre orokorra izan zen 2001etik 2003ra.
Sei urterekin Melbournera joan zen bere familiarekin. Hamasei urterekin, eskola utzi eta meatze-konpainia bateko bulegoan lan egin zuen, gaueko eskola batean kontabilitatea ikasten ari zela.
1953an soldadutza egin zuen eta gero Teologian lizentziatu zen Melbourneko Unibertsitatean 1959an. 1960an Kathleen Anne Turner-rekin ezkondu zen eta apaiz anglikano ordenatu zuten. 1985ean Brisbaneko apezpiku izendatu zuten.
2001ean Australiako gobernadore orokor izendatu zuten. 2003an dimisioa eman zuen, bere elizbarrutiko apaizek adingabeei egindako sexu-abusuen salaketei jaramonik ez egitea leporatu baitzioten.
