close
Edukira joan

Maria Abella

Wikipedia, Entziklopedia askea
Maria Abella
BERJAYA
Bizitza
JaiotzaSan José departamendua, 1866ko irailaren 28a
HerrialdeaBERJAYA Uruguai
BERJAYA Argentina
HeriotzaLa Plata, 1926ko abuztuaren 5a (59 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, politikaria, irakaslea, sufragettea eta idazlea

Maria Abella (1866ko irailaren 28a[1] - 1926ko abuztuaren 5a) uruguaitar maistra, kazetari, idazle eta feminista izan zen.[2] XX. mendearen hasieran, garrantzi handia izan zuen emakumeen eskubideen aldeko borrokan, bai bere herrialdean, eta baita Argentinako Errepublikan ere.[3]

Maria Abella San Josen jaio zen, Uruguain, 1866an. Bizitza gehiena Argentinan eman zuen. 1894an La Platako Escuela Normal de Señoritas eskolan maistra bezala graduatu zen.[4]

Leonardo Jardírekin ezkondu zen lehen aldiz, eta bi seme-alaba izan zituzten. Alargun geratu ondoren berriro ezkondu zen La Platan, Antonino Ramírez eskribau uruguaitarrarekin, eta beste bost seme-alaba izan zituzten.[5]

1900ean hasi zen lanean, El Día egunkarian, "Virginia" izengoitiarekin.[6]

1902an Nosotras aldizkaria sortu zuen, Justo Burgos Meyer zuzendariorde zuela, 1904ra arte argitaratu zuen «argitalpen feminista, garairako nahiko aurreratua», zela esaten zuten aldizkaria, jarrera antiklerikal nabarmenarekin, gainera.[7] Aldizkari honen ezaugarri nagusia garai hartako ideologia ezberdinen arteko liskarrak azaltzea izan zen. Bertako buruzagi sozialistek eta Virginia Bolten bezalako emakume anarkistek idazten zuten bertan,[8] baita emakume masonoak eta katolikoak ere. Bere orrialdeetatik, gertuko Ensenadako liberalek eskola publikoan aurrera egiten saiatzen zen bertako kleroarekin zituzten borrokak babestu zituen. La Platan exposito etxe baten sorrera eta langileentzako gaueko eskolen sorrera bultzatu zuen, hiriko lanbide eskola mantentzeko presioa egin zuen eta Platatarren kultura eta hezkuntza jarduerak zabaldu zituen. Abella askatzailea izan zen, militante feminista eta baita ohiko zutabegilea ere, emakumeak amaren misio handi, garrantzitsu eta ederra izateko duen eskubidea defendatzeaz gain, askatasun pixka bat, benetako maitasun pixka bat eta (oso prosaikoa izan arren) diru pixka bat ere defendatzen zuena, bere sakrifizioak saritzeko.

Nosotras aldizkariko ordezkariak zalantzan jarri zuen, batzuetan, zalantzan jarri zuen programa sozialista emakumeen lanari dagokionez, bere jarrera protekzionistak eta arauzkoak, amatasunagatiko lizentzia espezifikoak ezartzean adibidez, azkenean emakumeak lan-merkatuan sartzea eta irautea zailduko zuelakoan.[9][10]

Abellak uste zuen emakumeak lan-merkatuan sartzea beren emantzipazioan izandako aurrerapena zela, eta lanik xumeenak eta soldatarik okerrenak egitera mugatu ez zedin egiten zuen lan. Gizonak bokaziorik gabeko lanbideetan lan egitera behartzea bezain krudela iruditzen zitzaion hori. Abellak azpimarratzen zuen emakume guztiei ez zitzaizkiela etxeko lanak gustatzen.[1]

Bere proposamenak garairako berritzaileak izan ziren, gizarteak emakumeari esleitzen zion rola zalantzan jartzen baitzuten. Maria Abellak, bere ideien bidez, gizarte bidezkoago bat eraikitzea bilatzen zuen, gizonaren eta emakumearen tratuari eta aukerei dagokienez; horregatik, bere idazkiak argitaratu eta banatzeko eragozpenak izan zituen. Azkenik, tipografo anarkista bat aurkitu zuen, bere idazkiak ezkutuan inprimatzea lortu zuena. Bere idazkien banaketari dagokionez, bera izan zen, seme-alabekin batera, bantzeaz arduratu zena.[11]

1903an zentro feminista baten sorrera bultzatu zuen eta 1905ean Argentinako Liga Feminista Nazionala antolatu zuen, Berlinen egoitza duen Emakumearen Sufragiorako Nazioarteko Aliantzaren filiala.[12]

1906an, Buenos Airesen egin zen "Pentsamendu Askearen Nazioarteko Kongresuaren" Propagandako Emakumeen Batzordeko ohorezko lehendakaria izan zen. Hizlari garrantzitsuenetako bat izan zen, bere “Emakumezkoen aldarrikapenen gutxieneko programa” hitzaldiarekin, non dibortzio absolutua eta antzeko erreklamazioak egiten zituen. Kongresu horren baitan, Maria Abella eta Juan Balestraren arteko desadostasuna sortu zen. Juan Balestra Argentinako masoneriako diputatu eta pertsona ospetsua zen, eta Argentinako Pentsamendu Librearen Elkarteko batzorde nazionaleko presidentea ere bazen. Balestrak eskubide politikoei buruz planteatutako eskarien aurka egin zuenean sortu zen desadostasuna, eta horrek bultzatu zuen Maria Abella Julieta Lanterirekin batera ekitalditik erretiratzera. Une horretan, Abellak bere atsekabea eta etsipena adierazi zuen egoerarekin, esanez, Kongresu horretan, bere izena gorabehera, ez zegoela hainbeste pentsamendu askatasunik. Adierazpen horrek Abellaren pertzepzioa islatzen du, kongresuaren barruan ez irekitzeari eta pentsatzeko askatasunari buruzkoa, eta horrek bultzatu zuen Abella urruntzeko erabakia hartzera eta kritika modu publikoan adieraztera.[13]

Maria Abellaren ideiek nazioarteko eragina izan zuten Latinoamerikako feminismoa Europakoarekin lotzean. 1907an, Las Dominical del Libre Pensamiento egunkariak “Emakumeen aldarrikapenen gutxieneko plana” argitaratu zuen 1907ko urtarrilaren 4ko alean. Plan horrek, azken puntuan, zalantzan jartzen zuen une hartan “pasio-krimentzat” jotzen zena.[14]

"que en los cobardes asesinatos de mujeres indefensas, no sirva de disculpa ó atenuante el pretexto de los celos, porque la naturaleza nos demuestra que los celos no impulsan jamás al macho contra la hembra, sino contra su rival: El dar derecho al marido de matar á la esposa pillada en adulterio, no es otra cosa que dar derecho al amo de disponer de la vida de la esclava; hacer del marido un señor feudal de horca y cuchillo: ¡sólo los canallas pueden aprovecharse de semejante derecho!" (Abella de Ramírez María, Programa Máximo para la Emancipación de la Mujer, Liga Feminista, La Plata, 1910, Rey Ana Lían, "María Abella de Ramírez: librepensadora, maestra, periodista y feminista Nosotras-en eta La Nueva Mujer" Revista Mora, (27), 2022.)

1908an, En pos de la justicia argitaratu zuen,[15] garai hartako mugimendu feministaren kezken berri emanez, eta Buenos Aires hirian egin zen Librepensadoreen Nazioarteko Kongresuan parte hartu zuen. Bertan, "Emakumeen aldarrikapenen gutxieneko plan" bat aurkeztu zuen, generoen arteko berdintasuna ziurtatzeko ezinbesteko erreformatzat jotzen zituenak aipatuz: hezkuntza, enplegu eta soldata berdintasuna, emakume ezkonduarentzako ondasun propioak administratzeko aukera, irabazpidezko ondasunen bermea, dibortzioa, Artzain Onaren espetxeak kentzea eta eskubide politikoen berdintasuna.[16]

1908an Librepensamenduko Liga Nazionala sortu zen eta María Abella La Platako sustatzaile nagusietako bat bihurtu zen, Ángel Maffei, Ignacio Hermann, Rafael Zapata, Agustín Álvarez eta Enrique Del Valle Iberlucea sozialistarekin batera.[17]

1909an Julieta Lanterirekin Emakume Librepentsalarien Liga Nazionala sortu zuen lehiaketan eta 1910ean Maiatzeko Iraultzaren Mendeurreneko ospakizunen markoan, La Nueva Mujer aldizkaria argitaratu zuen,[18] Liga Feminista Nazionaleko eta Panamerikar Emakume Federazioaren Argentinako Ataleko bozeramailea. Urte horretan bertan, Maria Abellak aktiboki parte hartu zuen Nazioarteko Emakumeen Lehen Kongresuan, Buenos Airesen. Ekitaldian zehar, Abella bi arlo espezifikotan murgildu zen: Soziologia eta Zuzenbidea, Propaganda Batzordeko kide ere izan zelarik. Cecilia Grierson izan zen kongresuaren buru, eta horrek azpimarratzen du une historiko horretan ekitaldiaren garrantzia eskubideen eta genero berdintasunaren aldeko borrokan.[19]

Kongresu horri "femeninoa" deitu zitzaion, mugimendu plurala hartzeko asmoz; hala ere, batzordean egin ziren eztabaidek erakutsi zuten ez zegoela adostasunik "femeninoa" esan nahi zuenari dagokionez, María Abella sektore ez hain moderatuen bozeramailea izan zen.[13] Bere idatzietan esaten zuen emakumea ez dela soilik ama izateko jaiotzen, eta gizonek zein emakumeek eskubidea dutela, aske izateko, gizartea perfekzionatzeko eta bizitzaz gozatzeko.[1]

1911n erakunde horren "Uruguaiko Atala" sortzea bultzatu zuen Montevideoko Ateneoan. Atal hau 1916an Uruguaiko Emakumeen Kontseilu Nazionalaren sorreraren aurrekaria izan zen, Paulina Luisi buru zuela. Urte batzuk geroago, 1919an, Emakumeen Sufragiorako Aliantza sortu zen.[20]

Maria Abella haurren eskubideen defendatzaile sutsua izan zen, eta hori argi eta garbi ikusten da bere testuetan, En pos de la Justicia idazkian zabaldutako, La salud de los infantes eta La niñez, testuetan, baita 1913an Buenos Airesen egindako "Haurraren Lehen Kongresuan" ordezkari gisa parte hartu zuenean ere.[21]

BERJAYA
Maria Abellak Buenos Airesko gotzainari idatzitako gutuna (1915)

1915ean «emakumearen eskubideei buruzko hiriko gotzainarekin izandako ika-mika latza» izan zuen, eta "Agustin Alvarez Elkarte Liberala" sortu zuen Ricardo Calatroni irakaslearekin batera. Testu honek Erromatar Eliza Katolikoa eta Buenos Aires probintziako gotzaina kritikatzeaz gain, ideia katolikoen bihotza, erakunde eta testu guztiak ere kritikatzen ditu[22]

Así perdónenme las “ovejitas del Señor” que yo no las quiero mal, y si les sacudo un poco, es solo para sacarles de la modorra en que se encuentran, a ver si cuanto antes llega el día que, en vez de dejarse esquilmar por pastores; trabajan para sí mismas y para la humanidad, conquistando la libertad de la mujeres. parte integral de la libertad del hombre." (Ramírez María Abella, 45, 923 zkia. (1915) Modernismolatinoamericano.org-n eskuragarri).

Maria Abellak ondare iraunkorra utzi du Rio de la Platako eskualdean emakumeen eskubideen aldeko borrokan. 1926ko abuztuaren 5ean hil zen, Kode Zibilaren erreformarekin batera. Erreformak aldarrikapen batzuk jaso zituen. Abellaren eragina bere bilobaren ibilbidean ikus daiteke, Juan Carlos Ramirez Abella, Madres de Plaza de Mayo elkarteko abokatu lanetan aritu zena eta giza eskubideen defendatzaile gisa nabarmendu zena, bere alaba, Maria Nélida Ramirez Abella, Historia ikaslea eta Montoneroseko militantea desagertu ondoren.[23]

Uruguain, zehazki San Josen, Maria Abellaren jaioterrian, "Las nietas de Abella" izeneko talde feminista sortu da bere omenez. Erakunde honek patriarkatua zalantzan jarri eta genero indarkeria mota guztien aurka borrokatzen du, Abellak ordezkatu zuen feministarekiko konpromiso etengabea islatuz.[24]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 1 2 3 «María Abella de Ramírez - autores.uy» autores.uy.
  2. «María Abella - EcuRed» www.ecured.cu (kontsulta data: 2025-12-29).
  3. (Gaztelaniaz) Sapriza, Graciela. (2018-03-09). «El estruendo de una historia silenciosa» Semanario Brecha (kontsulta data: 2025-12-29).
  4. «Las maestras y la construcción de la familia ypefiana» Escuela, Estado y sociedad (Centro de Estudios Avanzados de la Universidad Nacional de Córdoba): 83–136. 2019-01-01 ISBN 978-987-1751-83-9. (kontsulta data: 2025-12-29).
  5. (Gaztelaniaz) «ABELLA, María – | Diccionario Biográfico de las Izquierdas Latinoamericanas» diccionario.cedinci.org (kontsulta data: 2025-12-29).
  6. (Gaztelaniaz) www.eldia.com, Diario El Dia de La Plata. «Diario El Dia de La Plata www.eldia.com» www.eldia.com (kontsulta data: 2025-12-29).
  7. (Gaztelaniaz) Corrales, María Fabiana. (2024). [https://www.memoria.fahce.unlp.edu.ar/art_revistas/pr.19064/pr.19064.pdf Feminismo y trabajo asalariado femenino a inicios del siglo XX. El debate entre socialistas y liberales en torno a la reglamentación del trabajo industrial en la revista Nosotras. La Plata, 1903. ] Universidad Nacional de La Plata. Argentina, 25 or. ISSN 2393-6584..
  8. (Gaztelaniaz) «Efemérides Feministas: semana 25 al 30 septiembre» Revista Emancipa 2017-09-25 (kontsulta data: 2025-12-29).
  9. (Gaztelaniaz) Historia del Feminismo en Uruguay – Critica.cl. (kontsulta data: 2025-12-29).
  10. (Gaztelaniaz) Edición impresa del 29/08/2015 |  : : El Litoral - Noticias - Santa Fe - Argentina - ellitoral.com : :. (kontsulta data: 2025-12-29).
  11. (Gaztelaniaz) María Abella. 2025-11-13 (kontsulta data: 2025-12-29).
  12. (Gaztelaniaz) Pigna, Felipe. (2017-10-01). «Las pioneras del feminismo en la Argentina» Clarín (kontsulta data: 2025-12-29).
  13. 1 2 Fernández Cordero, Laura. (2021). «Feminismos para la revolución. Antología de 14 mujeres que desafiaron los límites de las izquierdas.» Descentrada. Revista interdisciplinaria de feminismos y género  doi:10.24215/25457284e217..
  14. (Gaztelaniaz) La casa moderna y los derechos políticos de la mujer en los orígenes del feminismo rioplatense. .
  15. (Gaztelaniaz) Cawen, Inés Cuadro. (2018-12-24). «Entre la igualdad y las diferencias: el concepto "feminismo" en el Novecientos rioplatense» Ariadna Histórica. Lenguajes, conceptos, metáforas. (7): 63–99.  doi:10.1387/ariadna.17894. ISSN 2255-0968. (kontsulta data: 2025-12-29).
  16. (Gaztelaniaz) «Los caminos del feminismo en la Argentina: historia y derivas | Voces en el Fenix» Voces en el F�nix (kontsulta data: 2025-12-29).
  17. (Gaztelaniaz) Cawen, Ines Cuadro. (2017-03-10). «¿Feminismo o feminismos? Una mirada histórica al uso de la voz en el Uruguay del Novecientos» hemisferioizquierdo (kontsulta data: 2025-12-29).
  18. «Página/12 :: radar» www.pagina12.com.ar (kontsulta data: 2025-12-29).
  19. (Gaztelaniaz) Primer congreso femenino. .
  20. El estruendo de una historia silenciosa - Brecha. 9 de marzo de 2018.
  21. (Gaztelaniaz) Declaración personalidad destacada. .
  22. (Gaztelaniaz) La moral católica: carta abierta al pastor del rebaño provincial y al público - Modernismo Latinoamericano. (kontsulta data: 2025-12-29).
  23. (Gaztelaniaz) www.eldia.com, Diario El Dia de La Plata. «Diario El Dia de La Plata www.eldia.com» www.eldia.com (kontsulta data: 2025-12-29).
  24. (Gaztelaniaz) Periódico, La Semana. (2020-11-25). «"Las nietas de Abella", colectivo feminista cuyo nombre recuerda a pionera feminista del Río de la Plata nacida en San José» La Semana Periódico (kontsulta data: 2025-12-29).
  • Nari, Marcela M. A. (2004). Políticas de maternidad y maternalismo político: Buenos Aires, 1890-1940. Buenos Aires. 
  • Daniel De Lucía. (1997). Movimiento librepensador y cuestión femenina (1895-1920). .
  • Altamirano, Jorge; Myers (2008). Historia de los intelectuales en América Latina. Buenos Aires. 

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]