close
Edukira joan

Leonera

Artikulu hau erdi-babestua dago. Erabiltzaile anonimoek ezin dute aldatu.
Wikipedia, Entziklopedia askea
Leonera
Datu orokorrak
Lurralde eremuaEspainia, Portugal
HiztunakJatorrizkoak: 25.000 lagun
Rankingaez 100 mintzatuenen artean
OfizialtasunaGaztela eta Leónen onartuta
EskualdeaLeón, Zamora eta Bragantza (Mirandesa)
Hizkuntza sailkapena
giza hizkuntza
indoeuropar hizkuntzak
hizkuntza italikoak
hizkuntza erromantzeak
mendebaldeko hizkuntza erromantzeak
hizkuntza galo-iberiarrak
hizkuntza ibero-erromantzeak
Iberia Mendebaldeko hizkuntzak
astur-leonera
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologiaSOV hizkuntza
Alfabetoalatindar alfabetoa
Hizkuntza kodeak
Glottologleon1250
Linguasphere51-AAA-cc
Linguist Listast-leo
BERJAYA
Leon eta Zamorako probintzietako hizkuntza egoera. Gorriz, galiziera; marroiz, leoneraren zenbait hizkuntza-arrasto mantentzen diren ingurua.

Leonera[1] (astur-leoneraz: llïonés, llingua llïonesa) astur-leoneraren mendebaldeko dialektoa da, batzuek hizkuntza bereizitzat hartua. Ia hiztun guztiak elebidunak dira. Kalkuluen arabera, 25.000 bat lagunek mintzatzen dute.[2].

Hizkuntzalariek leonera asturieraren aldaeratzat jo ohi dute, eta mendebaldeko astur-leonera deritzote. Leonen, berriz, talde batzuek, hala nola Conceyu Xoven ('Bilera gaztea' euskaraz)[3] inguruko elkarteek[4] taldeak, leonera hizkuntza beregaintzat jotzen dute eta, horrela, asturieraren idaztarau estandarra erabili beharrean, leonerarako arau propioa defendatzen dute.

Bestalde, Leongo idazleek eta hizkuntzaren alorrean lan egiten duten elkarte kulturalek[5] Academia de la Llingua Asturianaren idaztarau estandarra erabiltzen dute, oro har.

Leonera mintzatzen zen balizko lurraldeari Leongo Herria deitzen diote zenbait sektore erregionalistak.

Hiztunen geografia

Hiztunak Leongo iparralde, hegoalde eta mendebaldean, eta Zamorako mendebaldean (Sanabria, Benavente, Aliste, Sayago, eta Los Arribes) dira. Hala ere, gehienak adinekoak dira. Salamancako Arribes eta Sierra de Gatako toponimian eta berbategian ere leoneraren arrastoak daude.

Portugalgo Bragantza barrutian mintzatzen den mirandesak leonerarekin harreman estua du, nahiz eta bere idaztaraua duen eta portugesaren eragin handia izan.

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindiak, bere hiztegian, hizkuntzaren izena «astur-leonera» dela arautu du, euskara baturako. Beraz, izen horretan oinarrituta, dialekto honi leonera izena dagokio.
  2. Facendera pola Llengua-ren aldizkaria
  3. Conceyu Xoven
  4. El Toralín eta El Fueyu.
  5. Furmientu, Facendera pola Llengua, La Caleya, Faceira eta El Teixu.

Ikus, gainera

Kanpo estekak