close
Edukira joan

Graf

Wikipedia, Entziklopedia askea
BERJAYA
Grafenkrone, Graf baten koroa heraldikoa

Graf (gizonezkoa) edo Gräfin (emakumezkoa) alemaniar noblezia-titulu historikoa da, normalean euskaraz "konde" baliokidea duena.

Graf titulua alemanez egiten duten zenbait europar lurraldetan ohikoa da, tartean Austrian, Alemanian, Suitzan, Luxenburgon, Liechtensteinen, Alsazian, Herrialde Baltikoetan eta Habsburgotar monarkiaren antzinako lurraldeetan.

Graf batek gobernatzen zuen Grafschaft izeneko lurralde batean, literalki «konderria». Germaniako Erromatar Inperio Santuak esleitutako konde-tituluak sarritan jurisdikzioarekin edo erantzukizun-nagusitasunarekin erlazionatu ziren, eta autoritate- edo maila-kontzesio bereziak ordezkatu zituzten[1].

Graf duten noblezia-tituluak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Titulu desberdinak eratortzen dira graf terminotik[1]. Titulurik garrantzitsuenak bakarrik erabili ziren garai modernoetara arte.

Alemanez Euskaraz Etimologia
Markgraf Margrave
edo markes
Mark = marka + Graf.
Landgraf LandgraveLand (herrialdea) + Graf.
Reichsgraf Konde inperialReich (inperioa) + Graf
Gefürsteter Graf Printzerri-kondeReichsfürst + Graf.
Pfalzgraf Konde palatinatuPfalz (palatinatu) + Graf
Rheingraf RhinegraveRhein (Rhin) + Graf
Burggraf BurgraveBurg (burgo) + Graf
Altgraf AltgraveAlt (antzinako) + Graf
Freigraf konde askeFrei (aske) + Graf
Waldgraf Basoko kondeWald (baso) + Graf
Raugraf RaugraveRau (hustu) + Graf
Vizegraf BizkondeVize (ordezko) + Graf.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 1 2 Fidelissimus, Princeps. (2009-08-28). «Noble y Real: Graf» Noble y Real (kontsulta data: 2022-01-19).