Unguja
Itxura
| Unguja | |
|---|---|
| Datu orokorrak | |
| Mota | uhartea |
| Luzera | 83 km |
| Zabalera | 37 km |
| Azalera | 1.575 km² |
| Geografia | |
![]() | |
| Koordenatuak | 6°08′03″S 39°18′59″E / 6.1342°S 39.3164°E |
| UTC ordua | UTC+03:00 |
| Herrialdea | |
| Estatu federatu | |
| Ur-gorputza | Indiako ozeanoa |
| Leku geografikoa | Zanzibar uhartedia |
Unguja Tanzanian dagoen Zanzibar uhartediaren uharte handiena da. Afrikako ekialdeko kostaldean dago, Indiako Ozeanoan. Zanzibar gisa ere ezagutzen da, bertan dagoen hiri nagusiaren izenarekin; horren ondorioz nahasketa ugari ematen da.
Datu geografikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pemba uhartetik 50 kilometro hegoaldera dago, eta Afrikako kostaldetik beste 25 kilometrora. Pemba, Unguja eta Mafia uharteak dira Zanzibar artxipelagoa edo Espezieen Uharteak osatzen dituzten hiru uharte nagusiak.[1]
1960ko hamarkadan, Zanzibar Tanganikako kolonia zaharrera batu zen, Tanzaniako estatu berria eratzeko. 713.635 biztanle zituen 2007an, 1.666 km²-ko azalerarekin.[2]
Administratiboki hiru eskualdetan banatzen da: Unguja Erdia/Hegoaldea, Ipar Unguja eta Unguja Hiria/Mendebaldea.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ikus gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz):Ungujari buruzko bideoa.

