Tokioko Unibertsitatea
Itxura
Tokioko Unibertsitatea (japonieraz: 東京大学, Hepburn: Tōkyō Daigaku) , Todai (japonieraz: 東大, Hepburn: Tōdai) laburtua, 1886 eta 1947 artean ofizialki Tokioko Unibertsitate Inperiala (japonieraz: 東京帝國大學, Hepburn: Tōkyō teikoku daigaku) deitua, Japoniako unibertsitaterik entzutetsuena da. Unibertsitateak 5 campus ditu Tokion: Hongo, Komaba, Kashiwa, Shirokane eta Nakano auzoetan hain zuzen ere. Guztira, 28.000 ikasle inguru ditu, horietatik 4.200 atzerritarrak direnak.[1]
Unibertsitateak hainbat ikasle ezagun izan ditu: Japoniako 15 Lehen Ministrok bertan ikasi dute.[2] Gainera, bere ikasleetako zortzik Nobel Saria edo Fields Domina lortu dituzte. Honakoak:
- Kunihiko Kodaira, Matematikak, 1954
- Yasunari Kawabata, Literatura, 1968
- Leo Esaki, Fisika, 1973
- Eisaku Satō, Bakea, 197
- Kenzaburō Ōe, Literatura, 1994
- Masatoshi Koshiba, Fisika, 2002
- Yoichiro Nambu, Fisika, 2008
- Ei-ichi Negishi, Kimika, 2010
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ The University of Tokyo..
- ↑ 大学ranking.net. 大学別総理大臣リスト. .
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- webgune ofiziala (Japonieraz)
| Artikulu hau hezkuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
