close
Edukira joan

Theodolinda Hahnsson

Wikipedia, Entziklopedia askea
Theodolinda Hahnsson
BERJAYA
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakSofia Theodolinda Limón
JaiotzaTyrvää, 1838ko otsailaren 1a
HerrialdeaBERJAYA Finlandia
HeriotzaHelsinki, 1919ko apirilaren 20a (81 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Johan Hahnsson  (1864 -  1888ko apirilaren 20a)
Yrjö Sakari Yrjö-Koskinen  (1896 -  ezezaguna)
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakfinlandiera
Jarduerak
Jarduerakidazlea

Sofia Theodolinda Limón, lehen ezkontzan Hahnsson eta bigarren ezkontzan Yrjö-Koskinen, (Tyrvää, 1838ko otsailaren 1aHelsinki, 1919ko apirilaren 20a) finlandiar idazle eta itzultzailea izan zen[1][2], finlandieraz idatzi zuen lehen emakume egile ezaguna[3][4][5]. Pertsonaia esanguratsua izan zen Hämeenlinnako literatur elkartean. Hainbat ipuin, eleberri eta antzezlan idatzi zituen, eta horietako batzuk aldizkarietan argitaratuak izan ziren[6].

1838ko otsailaren 1ean jaio zen Tyrvään (Satakunta, Finlandia). Karl Magnus Limón artzainaren eta Maria Kristina Mollinen alaba zen. Ez zuen hezkuntza formalik jaso, baina aitak etxean klaseak eman zizkion. 1864an Johan Adrian Hahnssonekin ezkondu zen, eta 1871n Hämeenlinnara joan zen senarraren familiarekin bizitzera, hark lana lortu baitzuen hiriko ikastetxe batean. Alaba bat izan zuen, Hilja Haahti idazlea. 1888an alargundu zen, 1892an Helsinkira joan zen bizitzera eta Yrjö Sakari Yrjö-Koskinen senatariarekin ezkondu zen[4]. Orduz geroztik, Theodolinda Yrjö-Koskinen izena erabili zuen[1]. 1919ko apirilaren 20an hil zen Helsinkin[7].

Teodolindaren Hahnssonen idazlanak idealismo erromantikoaz, kristautasunaz eta abertzaletasunaz markatuta daude. Gai sozialak ere jorratu zituen, hala nola pobrezia eta aitaren boterea alaba norekin ezkondu behar den erabakitzean[8]. Hahnssonen idazlanik ezagunena 1887ko Huutolaiset eleberria da, non gizakiak salerosteko enkante sistema deskribatu zuen. 1870eko eta 1880ko hamarkadetan izan zen aktiboena idazle gisa. Bigarren aldiz ezkondu ondoren, batez ere itzultzaile gisa jardun zuen[8].

Norberaren lanak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Haapakallio (1869)
  • Kaksois-veljekset (1870)
  • Kuuselan kukka (1872)
  • Ainoa hetki (1873)
  • Savon Jääkäri (1877)
  • Viinantehtailia (1877)
  • Mäkelän Liisu (1880)
  • Kotikuusen kuiskehia (1884)
  • Muistoja Naantalista eli vanhan tädin kertomus (1874)
  • Pikku kertoelmia (1878)
  • Huutolaiset (1887)
  • Sodan uhatessa (1888)
  • Joululahjat (1891)
  • Martta (1891)
  • Kaksi (1893)
  • Marjapojat (1894)
  • Syksyn karisteita (1911)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 1 2 (Ingelesez) Robinson, Douglas. (2017). Aleksis Kivi and/as World Literature. Brill Publishers, 84, 358 or. ISBN 978-90-04-34026-8. (kontsulta data: 2024-12-28).
  2. (Ingelesez) Kotilainen, Sofia. (2019). Literacy Skills as Local Intangible Capital: The History of a Rural Lending Library c. 1860 – 1920. BoD – Books on Demand, 208, 214, 219, 225, 284, 329 or. ISBN 978-952-222-739-3. (kontsulta data: 2024-12-28).
  3. (Finlandieraz) «Naiset vaikuttivat suomen kielen kehittymiseen hellan ja koulun välissä» Yle 2020-09-25 (kontsulta data: 2024-12-28).
  4. 1 2 (Ingelesez) Ahokas, Jaakko. (1973). A History of Finnish Literature. Taylor & Francis, 140 or. ISBN 978-0-87750-172-5. (kontsulta data: 2024-12-28).
  5. (Finlandieraz) Walldén, Sari. «Suomen ensimmäinen romaani» Helsingin Sanomat 2018-11-04 (kontsulta data: 2024-12-28).
  6. (Ingelesez) Edelfelt, Albert; Estlander, Carl Gustaf. (1894). Mechelin, Leopold Henrik Stanislaus ed. Finland in the Nineteenth Century. F. Tilgmann, 321 or. (kontsulta data: 2024-12-28).
  7. (Ingelesez) Lappalainen, Päivi; Rojola, Lea. (2007). Women's Voices: Female Authors and Feminist Criticism in the Finnish Literary Tradition. Finnish Literature Society, 29 or. ISBN 978-951-746-760-5. (kontsulta data: 2024-12-28).
  8. 1 2 (Ingelesez) Gordon, Ishbel, Marchioness of Aberdeen and Temair. (1900). The International Congress of Women of 1899. 3 T. Fisher Unwin, 41 or. (kontsulta data: 2024-12-28).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]