Odia
| Odia | |
|---|---|
| ଓଡ଼ିଆ ଭାଷା — ଓଡ଼ିଆ | |
| Datu orokorrak | |
| Lurralde eremua | Odisha |
| Hiztunak | 31 milioi |
| Ofizialtasuna | |
| Eskualdea | India |
| Hizkuntza sailkapena | |
| giza hizkuntza indoeuropar hizkuntzak Indo-irandar hizkuntzak indo-ariar hizkuntzak | |
| Informazio filologikoa | |
| Hizkuntza-tipologia | SOV hizkuntza |
| Alfabetoa | Odia (en) |
| Hizkuntza kodeak | |
| ISO 639-1 | or |
| ISO 639-2 | ori |
| ISO 639-3 | ory |
| Ethnologue | ory |
| Glottolog | oriy1255 |
| Wikipedia | or |
| ASCL | 5216 |
| IETF | or |
Odia[1][2] (ଓଡ଼ିଆ odiā) —lehen, oriya[1] ere deitua— ekialdeko Indian hitz egiten den hizkuntza da. Indiako ofizialetako bat da, Odisha estatukoa alegia. Indoeuroparra da, indo-ariar hizkuntzak Indiako azpikontinentean sartu zirenean hizkuntza drabidikoekin kontaktuan geratu zirenetako bat, hego-ekialdean, Bengalako golkoan. Alfabeto propioa duen kultura-hizkuntza da.
Indiako 23 hizkuntza ofizialetako bat da; eta, horien artean, hizkuntza klasiko izendapen ofiziala duten zazpietako bat.
Izena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskaltzaindiak lehen oriya izena ontzat eman zuen.[1] 2011n, ordea, Indiako Odisha estatuko agintariek beren herri eta hizkuntzaren transliterazio forma berriak gomendatu zituzten, eta aldaketa Indiako erakundeek onetsi: Orissa (herrialdea) eta oriya (hizkuntza) formen ordez, hurrenez hurren Odisha eta odia izenak onartu ziren.[3] Geroztik, Euskaltzaindiak euskara batuan hizkuntzak odia izena duela arautu du.[1]
Sailkapena eta ezaugarri nagusiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Indoeuropar hizkuntza bat da, indo-ariar multzokoa, Indiako indoeuropar hizkuntza nagusiak bezala, eta hizkuntza horien aurrekari historikoen —sanskritoaren eta prakritoaren— aztarnak gordetzen ditu.
Duela 1.500 urteko odra izeneko aldaera prakritoaren ondorengoa da odia hizkuntza, eta azken mila urteko bilakaera dokumentatuta dago, hizkuntza idatzia izan baita tarte horretan.
Sanskritoaren indoeuropar ezaugarri tipiko ugari gorde ditu:[4] kasu sistema du, nagusiki (nahiz eta bokatiboa eta nominatiboa, alde batetik; eta akusatiboa eta datiboa, bestetik, elkartu diren). Hiru genero ditu (maskulinoa, femeninoa eta neutroa), baina semantikoaak dira, ez gramatikalak: arrak eta emeak bereizteko balio du, ez ordea hiztegiko elementu orokorrak bereiztekoa, gaztelaniaz eta frantsesez ez bezala. Adibidez, bi erdara horietan, luna / lune (ilargia) femeninoak dira, baina sol / soleil (eguzkia), maskulinoa: odian ez dago halakorik. Bi numero gramatikal daude: singularra eta plurala. Aditz formak hiru denbora nagusitan jokatzen dira: orainaldian, lehenaldian eta geroaldian; beste batzuk aditz laguntzailez osatuta daude.
Zenbakien izenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oinarrizko zenbakien izen hauek[5] erakusten dute, adibide gisa, hizkuntzak indoeuropar lexikoarekin lotura argia duela:
| Odia zenbakia | Indo-arabiar zenbakia | Odia izena | Translit. | Ordinala |
|---|---|---|---|---|
| ୦ | 0 | ଶୂନ୍ୟ/ଶୁନ | śūnya/śuna | |
| ୧ | 1 | ଏକ | eka | ପ୍ରଥମ (prathama) |
| ୨ | 2 | ଦୁଇ | dui | ଦ୍ବିତୀୟ (dbitīẏa) |
| ୩ | 3 | ତିନି | tini | ତୃତୀୟ (tr̥tīẏa) |
| ୪ | 4 | ଚାରି | cāri | ଚତୁର୍ଥ (caturtha) |
| ୫ | 5 | ପାଞ୍ଚ | pāñca | ପଞ୍ଚମ (pañcama) |
| ୬ | 6 | ଛଅ | cha'a | ଷଷ୍ଠ (ṣaṣṭha) |
| ୭ | 7 | ସାତ | sāta | ସପ୍ତମ (saptama) |
| ୮ | 8 | ଆଠ | āṭha | ଅଷ୍ଟମ (aṣṭama) |
| ୯ | 9 | ନଅ | na'a | ନବମ (nabama) |
| ୧୦ | 10 | ଦଶ | daśa | ଦଶମ (daśama) |
| ୧୧ | 11 | ଏଗାର | egāra | |
| ୧୨ | 12 | ବାର | bāra | |
| ୧୩ | 13 | ତେର | tera | |
| ୧୪ | 14 | ଚଉଦ | cauda | |
| ୧୫ | 15 | ପନ୍ଦର | pandara | |
| ୧୬ | 16 | ଷୋହଳ | ṣohaḷa | |
| ୧୭ | 17 | ସତର | satara | |
| ୧୮ | 18 | ଅଠର | aṭhara | |
| ୧୯ | 19 | ଊଣେଇଶ | ūṇeiśa | |
| ୨୦ | 20 | କୋଡ଼ିଏ/ବିଂଶତି | koṛie/biṅśati | |
| ୩୦ | 30 | ତିରିଶ | tiriśa | |
| ୪୦ | 40 | ଚାଳିଶ | cāḷiśa | |
| ୫୦ | 50 | ପଚାଶ | pacāśa | |
| ୬୦ | 60 | ଷାଠିଏ | ṣāṭhie | |
| ୭୦ | 70 | ସତୁରୀ | saturī | |
| ୮୦ | 80 | ଅଶୀ | aśī | |
| ୯୦ | 90 | ନବେ/ନବ୍ବେ | nabe/nabbe | |
| ୧୦୦ | 100 | ଶହ/ଶତ | śaha/śata | |
| ୧୦୦୦୦୦ | 100.000 | ଲକ୍ଷ | lakṣa |
Dialekto nagusiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Midnapori odia
- Singhbhumi odia
- Baleswari odia
- Ganjami odia
- Desiya odia
- Sambalpuri odia
- Bhatri odia
Idazkera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Odia Kalinga idazkera izenaz ezagutzen den berezko alfabetoaz idazten da. Abugida formako alfabetoa da, bokal eta kontsonanteen konbinazio silabikoak zeinu bereziez idazten dituena.
X. mendean berezko forma hartzen hasi zen, eta odiaren kanal idatzia da alfabeto hori. Letrek forma biribilduak dituzte, palmondo hostoetan idaztearen ondorioz, lerro zuzenen bidez idazteak hostoak hauskor bihurtzen dituelako.[6]
Transliterazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| ଅ | ଆ | ଇ | ଈ | ଉ | ଊ | ଋ | ୠ | ଌ | ୡ | ଏ | ଐ | ଓ | ଔ |
| a | ā | i | ī | u | ū | r̥ | r̥̄ | l̥ | l̥̄ | e | ai | o | au |
| କ | ଖ | ଗ | ଘ | ଙ | |
| ka | kha | ga | gha | ṅa | |
| ଚ | ଛ | ଜ | ଝ | ଞ | |
| ca | cha | ja | jha | ña | |
| ଟ | ଠ | ଡ | ଢ | ଣ | |
| ṭa | ṭha | ḍa | ḍha | ṇa | |
| ତ | ଥ | ଦ | ଧ | ନ | |
| ta | tha | da | dha | na | |
| ପ | ଫ | ବ | ଭ | ମ | |
| pa | pha | ba | bha | ma | |
| ଯ | ୟ | ର | ଳ | ଲ | ୱ |
| ẏa | ya | ra | ḷa | la | wa |
| ଶ | ଷ | ସ | ହ | ||
| śa | ṣa | sa | ha | ||
| ଡ଼ | ଢ଼ | କ୍ଷ | |||
| ṛa | ṛha | kṣa |
| ା | ି | ୀ | ୁ | ୂ | ୃ | ୄ | ୢ | ୣ | େ | ୈ | ୋ | ୌ |
| ā | i | ī | u | ū | r̥ | r̥̄ | l̥ | l̥̄ | e | ai | o | au |
| କା | କି | କୀ | କୁ | କୂ | କୃ | କୄ | କୢ | କୣ | କେ | କୈ | କୋ | କୌ |
| kā | ki | kī | ku | kū | kr̥/kru | kr̥̄/kru | kl̥/klu | kl̥̄/klu | ke | kai | ko | kau |
| ଂ | ଃ | ଁ | ୍ | ଼ | । | ॥ | ଽ | ଓଁ | ୰ |
| ୦ | ୧ | ୨ | ୩ | ୪ | ୫ | ୬ | ୭ | ୮ | ୯ |
| 0 | 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 |
Kultura hizkuntza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Raj Britainiarraren garaian, 1850. urtetik aurrera bereziki, odiak krisi moduko bat bizi izan zuen, bengaleraren dialekto edo adar baten gisara ikusia izan baitzen. Hala ere, hizkuntzaren aldeko mugimendu batek erreakzionatu zuen, eta jada britainiarren agintepean, 1936ak, Odisha estatua eratu zen, hizkuntza horren eskualde oinarrizko gisa. Estatu gisa sartu zen Odisha Indiako errepublika independentean, baina hala ere, hizkuntza ez zen 1954 arte ofizial bilakatu.[7]
Literatura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sarala Das poeta (XIV. mendekoa) odiazko literaturako klasiko nagusia jotzen da, nahiz eta lehenagoko obrak ere kontsideratzen diren hizkuntzaren adierazgarri, eta batzuk aurrekari ere bai (Charyapada testuak, VII-IX. mendeetakoak). Klasiko horiek mitologia hinduarekin lotuta daude batik bat. Era berean, forma poetikoak nagusiki kantatuak izateko eratu ziren, izaera musikal handia dute.
XIX. mendetik, modernotze bat gertatu zen Kabibar Radhanath Ray (1849–1908), Fakir Mohan Senapati (1843–1918) eta Madhusudan Rao (1853–1912) autoreekin, eta haien eskutik eleberria jorratzen hasi zen. Rushna Chandra Kar (1907–1995) eta Muralidhar Mallick (1927–2002) XX. mendeko autore ezagunak izan ziren.
Zinema
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ekoizpenaren aldetik, bengaleraren ondoren film kopuru handienetakoa sortzen duen Indiako zinema industrietako bat da odia hizkuntzakoa, nahiz eta ez izan ezaguna nazioartean. Hasiera batean, bengalerazko zinearen eta Kalkutako ekoizpen indarraren itzalpean garatu zen Odishako zinema, baina 1970tik aurrera beren bidea egin dute bertako ekoizpenek.[8]
Hedabideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]XIX. mendean misiolariekin erlazionatutako agerkariekin hasi zen prentsa odia hizkuntzan. Gero zentzu politiko nazionalistakoak gailendu ziren. Lehen egunkaria, Dainik Asha, 1928an hasi zen argitaratzen Berhampur hirian. Indiaren independentziarekin prentsa asko garatu zen, baina nagusiki politikari zehatzek beren eragina sentiarazteko sortutako agerkariak izan ziren. 1980tik aurrera hori aldatzen hasi zen, asmo komertzialeko prentsa gailentzen hasi zelarik. 2018an, 70 egunkari argitaratzen dira hizkuntza horretan.[7]
Prentsaren aldean, irratia ez dago hain garatua, kate gehienak All India Radio sare publikoaren emisorak dira.
Zenbait telebista kate daude odiaz, eta Odisha TV (OTV), kable bidezko zenbait katerekin, enpresa nagusia da. Satelite bidezko lehen katea, ETV Odia, 2002an sortu zen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1 2 3 4 38. araua - Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak. Euskaltzaindia (kontsulta data: 2011-6-25).
- ↑ 53. araua - Munduko estatuetako hizkuntza ofizialak. Euskaltzaindia (kontsulta data: 2011-6-25).
- ↑ (Ingelesez) «Parliament passes bill to change Orissa's name» NDTV.com (kontsulta data: 2022-05-09).
- ↑ (Ingelesez) Neukom, Lukas. (2003). A grammar of Oriya. Universität Zürich ISBN 3-9521010-9-5. PMC 53903369. (kontsulta data: 2022-05-09).
- ↑ (Ingelesez) «Numbers in Odia (Oriya)» omniglot.com (kontsulta data: 2022-05-09).
- ↑ (Ingelesez) «Odia (Oriya) alphabet, pronunciation and language» omniglot.com (kontsulta data: 2022-05-09).
- 1 2 (Ingelesez) Desai, Mira K.. (2021-11-21). Regional Language Television in India: Profiles and Perspectives. Taylor & Francis ISBN 978-1-000-47008-6. (kontsulta data: 2022-05-09).
- ↑ (Ingelesez) Roy, Piyush. (2022-01-30). Appreciating Melodrama: Theory and Practice in Indian Cinema and Television. Bloomsbury Publishing ISBN 978-93-5435-488-5. (kontsulta data: 2022-05-09).
