close
Edukira joan

Mary Moser

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mary Moser
BERJAYA
Bizitza
JaiotzaLondres, 1744ko urriaren 27a
HerrialdeaBERJAYA Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
BERJAYA Britainia Handiko Erresuma  1801eko urtarrilaren 1a)
BERJAYA Suitza
HeriotzaLondres, 1819ko maiatzaren 2a (74 urte)
Familia
AitaGeorge Michael Moser
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakbotanika ilustratzailea eta margolaria
KidetzaRoyal Academy of Arts
Genero artistikoalore-pintura

Mary Moser (Londres, Erresuma Batua, 1744ko urriaren 27aIbidem, 1819ko maiatzaren 2a) britainiar margolaria izan zen eta XVIII. mendeko Britainia Handiko artistarik ospetsuenetako bat. Moser, 1768an Royal Academy of Arts-en bi sortzaileetako bat izan zen eta RAko kidea. Moserrek erretratuak margotu zituen, baina bereziki nabarmena da lore-irudikapenengatik.[1]

Bizitza eta ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Londresen jaio zen eta bere aitaren, George Michael Moser (1706-1783) artista eta esmaltatzailearen irakaspenak jaso zituen. Moserren talentua nabarmena izan zen txikitatik, 14 urterekin Arteen Elkarteko bere lehen domina irabazi baitzuen, eta aldian-aldian loreen irudien artelanak erakutsi zituen, baita noizbehinka historia-pinturak ere Society of Artists of Great Britain-en. Hala ere, hamar urte geroago, beste 35 artistarekin (bere aita barne) elkartu zen Arteen Errege Akademia osatzeko eta Angelica Kauffmanekin batera paper aktiboa hartu zuen bertan.[2][3][4]

BERJAYA
Brooklyngo Museoa - Loreen natura hila (Jardinière of Flowers) - Mary Moser

Johan Zoffanyren talde-erretratu batean, The Academicians of the Royal Academy (1771–72; Royal Collection, Londres), irudi maskulino biluzi baten inguruan bildutako kideak erakusten dira, emakumeak irakaskuntza horretatik baztertuak izan ziren garaian. Moser eta Kauffman sartu ahal izateko, Zoffanyk horman eskegitako erretratu gisa gehitu zituen.[2]

George Romneyk (c. 1770) Moserren erretratu bat margotu zuen bodegoi batean lanean ari zela; lan hori Londresko National Portrait Galleryk 2003an erosi zuen .[5]

1790eko hamarkadan, Moserrek Karlota erreginaren enkargu ospetsu bat jaso zuen; hain zuzen ere, lore-diseinu apaingarri bat osatzeko Windsor-eko (Berkshire) Frogmore Housen gela baterako, lan horrengatik 900 libra baino gehiago ordaindu zizkioten. 1793ko urriaren 23an Hugh Lloyd kapitainarekin ezkondu ondoren, erretiratu egin zen eta bere ezkon abizenarekin erakusketak egiten hasi zen. Moserrek bere lanak Errege Akademian erakusten jarraitu zuen 1802 arte.[1][2]

Garai horretan, Moserrek harreman bat izan zuen Richard Coswayrekin eta berarekin bidaiatu zuen sei hilabetez marrazketa bira batean, 1793an.

Moser 1819ko maiatzaren 2an hil zen Upper Thornhaugh Streeten, Londresen, eta senarrarekin batera lurperatu zuten Kensingtongo hilerrian.[6]

Britainia Handiko Errege Bilduman Moserrek egindako lanek erakusten dutenez, "loreen lehen margolari britainiar garrantzitsua izateaz gain, onenetakoa ere izan zen".[7]

1819an Moser hil ondoren, ez zen beste emakumerik aukeratu Akademiako eskubide osoko kide izateko 1936 arte, Laura Knigh aukeratu zuten arte .[8]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 1 2 Brian Stewart & Mervyn Cutten. (1997). The Dictionary of Portrait Painters in Britain up to 1920. Antique Collectors' Club ISBN 1 85149 173 2...
  2. 1 2 3 Gibbons, Fiachra. (24 de septiembre de 2003). Gallery honours pioneering woman painter. London.
  3. Bluett, Amy. (2 de marzo de 2015). «Mary Moser and Angelica Kauffman: the RA's founding women» Royal Academy of Arts.
  4. Cabrejas, Carmen; Romanticismo, Museo del. CICLO DE CHARLAS " MUJERES ARTISTAS DEL SIGLO XIX " (II): En la naturaleza. .
  5. «Mary Moser» National Portrait Gallery.
  6. Schuchard Martha. (2007). Why Mrs Blake Cried: William Blake and the Erotic Imagination. Pimlico, 253 or..
  7. Greer, Germaine. (2009). La carrera de obstáculos: la fortuna de las mujeres pintoras y su obra. Gran Bretaña: Farrar Straus Giroux, 248 or..
  8. «Artist of the Month, Dame Laura Knight RA (1877–1970)» Royal Academy July 2013.

Bibliografia osagarria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • De Bray, Lys (2001). The Art of Botanical Illustration: A history of classic illustrators and their achievements, 72. or. Quantum Publishing Ltd., London. ISBN 1-86160-425-4

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]