close
Edukira joan

Luis Alberto Orta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Luis Alberto Orta
BERJAYA
(2021)
Bizitza
JaiotzaHabana, 1994ko abuztuaren 22a (32 urte)
HerrialdeaBERJAYA Kuba
Jarduerak
Jarduerakborrokalaria
Pisua60 kilogramo
Altuera162 zentimetro

Instagram: luisalbertoortasanchez Edit the value on Wikidata

Luis Alberto Orta Sánchez (Habana, 1994ko abuztuaren 22a) borroka greko-erromatarreko kirolari kubatarra da, Tokio 2020ko Joko Olinpikoetan 60 kg-tako proban urrezko domina eskuratu zuena. Paris 2024ko Joko Olinpikoetan brontzezkoa lortu zuen.

Kirol ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

La Güinera auzoan hasi zen kirola praktikatzen. Hasiera batean beisbolari ekin zion baina ondoren borroka greko-erromatarra egiten hasi zen Cerro Pelado klubean[1].

Nazioarte mailan 2018an hasi zen lehiatzen eta 2019an Pan amerikar Jokoetan brontzezko domina eskuratu zuen Liman[2]. Tokio 2020ko Joko Olinpikoetan Kenichiro Fumita japoniarra garaitu zuen finalean[3].

Nazioarteko palmaresa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Joko Olinpikoak
Urtea Lekua Domina Proba
2020 Tokio (BERJAYA Japonia) 1. postua, urrezko domina 60 kg
2024 Paris (BERJAYA Frantzia) 3. postua, brontzezko domina 67 kg
Munduko txapelketak
Urtea Lekua Domina Proba
2023 Belgrado (BERJAYA Serbia) 1. postua, urrezko domina 67 kg
Panamerikar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2019 Lima (BERJAYA Peru) 3. postua, brontzezko domina 60 kg
2023 Santiago (BERJAYA Txile) 1. postua, urrezko domina 67 kg

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) Cubatel. (2021-08-02). «¿Quién es Luis Alberto Orta, el primer oro olímpico para Cuba en Tokio?» Cubatel - Llamadas, SMS y recargas a Cuba (kontsulta data: 2021-08-24).
  2. (Gaztelaniaz) «El cubano Luis Alberto Orta se corona como campeón olímpico en lucha grecorromana en Tokio 2020» RT en Español (kontsulta data: 2021-08-24).
  3. (Gaztelaniaz) «Luis Alberto Orta levanta a Cuba con su oro en lucha» Tokio 2020 (kontsulta data: 2021-08-24).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]