Jason Arday
| Jason Arday | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Clapham, 1985eko maiatzaren 9a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Battersea, 2026ko abuztuaren 14a (41 urte) |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Liverpool John Moores University (en) St Mary's University, Twickenham (en) |
| Tesia | An exploration of peer-mentoring among student teachers’ to inform reflective practice within the context of action research |
| Tesi zuzendaria | Philip Brian Vickerman |
| Hizkuntzak | ingelesa British Sign Language (en) |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | soziologoa, unibertsitateko irakaslea eta pedagogoa |
| Enplegatzailea(k) | Sainsbury's ezezaguna) Durham University ezezaguna) Glasgowko Unibertsitatea (2022ko urtarrila - 2023ko martxoa) Cambridgeko Unibertsitatea (2023ko martxoa - 2026ko abuztuaren 5a) |
| faculty.educ.cam.ac.uk… | |
Jason Atta Kwei Arday (Clapham, Londres, 1985eko maiatzaren 9a – Battersea, Londres, 2026ko abuztuaren 14a) ingeles soziologo, idazle eta irakaslea izan zen, batez ere arraza eta arrazismoari buruzko ikerketengatik ezaguna.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1985eko maiatzaren 9an jaio zen, ghanar jatorriko familian. Hiru anaia zituen[1]. Claphamen hazi zen. Hiru urte zituela, autismoa diagnostikatu zioten[2]. 11 urterekin hitz egiten hasi zen, eta 18 urterekin ikasi zuen irakurtzen eta idazten[3].
Arday Wandswortheko Heathbrook eskolan, Earlsfieldeko Southfields ikastetxean eta Londresko Merton ikastetxean ikasi zuen. Heziketa Fisikoko gradua egin zuen Surreyko Unibertsitatean, eta gero pedagogiako masterra Twickenhamgo Santa Maria unibertsitatean eta graduondoko ziurtagiria Hezkuntza Institutuan. 2015ean doktoretza lortu zuen Liverpoolgo John Moores unibertsitatean, An exploration of peer-mentoring among student teachers to inform reflective practice within the context of action research tesia defendatuz.
Hezkuntza, gizarte mugikortasuna, osasun mentala eta arraza ikertu zituen. Ikasle beltzek unibertsitateetan izandako esperientzien inguruko hainbat ikerketa egin zituen[4]. The Black Curriculum erakunderako egindako erreportaje batengatik egin zen ezaguna, eta hedabideen arreta handia erakarri zuen[5][6].
2023ko martxoan, Cambridgeko Unibertsitateko Hezkuntzaren Soziologiako katedradun izendatu zuten, unibertsitate horretan inoiz izendatu den katedradun beltz gazteena bihurtuz[7][8]. Aurretik Glasgowko Unibertsitateko Hezkuntzaren Soziologiako katedraduna izan zen[9].
2026an, komunikabideek jakinarazi zuten Ardayk bere idazlan batzuk plagiatu zituela, ikerketak faltsutu zituela eta baieztapen faltsuak egin zituela bere historia akademikoan eta biografian.[10][11] Ardayk akusazioa ukatu zuen, gezurra zela esanez.[12] Abuztuaren 5ean, Cambridgeko Unibertsitateak bere izendapenari buruzko ikerketa bat iragarri eta gutxira, Ardayk dimisioa eman zuen bere karguetatik[13]. Bederatzi egun geroago hilda aurkitu zuten Batterseako bere etxean.[14][15]
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Understanding mental health: what are the issues for black and ethnic minority students at university? (2018)
- Dismantling power and privilege through reflexivity: negotiating normative Whiteness, the Eurocentric curriculum and racial micro-aggressions within the Academy (2018)
- Dismantling Race in Higher Education: Racism, Whiteness and Decolonising the Academy (editore gisa, Heidi Safia Mirzarekin batera, 2018)
- Cool Britannia and Multi-Ethnic Britain: Uncorking the Champagne Supernova (2019)
- Fighting the tide: Understanding the difficulties facing Black, Asian and Minority Ethnic (BAME) Doctoral Students' pursuing a career in Academia (2020)
- The Black Curriculum: Black British History in the National Curriculum Report (2020)
- This is a low: The enduring effects of racial discrimination on mental health within the academy (2020)
- No One Can See Me Cry: Understanding Mental Health Issues for Black and Ethnic Minority Academic Staff in Higher Education (2021)
- Race, education and social mobility: We all need to dream the same dream and want the same thing (2021)
- Attempting to break the chain: reimaging inclusive pedagogy and decolonising the curriculum within the academy (Dina Zoe Belluigi eta Dave Thomasekin batera, 2021)
- Considering Racialised Contexts in Education: Using reflective practice and peer-mentoring to support Black and Ethnic Minority educators (2023)
- We See Things They'll Never See: Love, Hope and Neurodiversity (Chantelle Jessica Lewisekin batera, 2025)
- Great and Unfortunate Things: A Memoir (2026)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Brinkhurst-Cuff, Charlie. «Jason Arday: he learned to talk at 11 and read at 18 – then became Cambridge’s youngest Black professor» The Guardian 2023-07-11 (kontsulta data: 2024-04-10).
- ↑ (Ingelesez) «Podcast: Episode 2» Ruling Passions Project 2022-03-22 (kontsulta data: 2024-04-10).
- ↑ (Ingelesez) «Looking back in anger at ‘Cool Britannia’ w/ Jason Arday» New Humanist 2020-12-15 (kontsulta data: 2024-04-10).
- ↑ (Ingelesez) «Black applicants least likely to be offered PhD places» BBC News 2020-11-17 (kontsulta data: 2021-01-24).
- ↑ (Ingelesez) Weale, Sally. «National curriculum ‘systematically omits' black British history» The Guardian 2020-11-25 (kontsulta data: 2024-04-10).
- ↑ (Ingelesez) Arday, Jason. «If we want a more equal Britain, we must teach its true black history» The Guardian 2020-06-13 (kontsulta data: 2024-04-10).
- ↑ (Ingelesez) Cawley, Laurence. «Cambridge University's Jason Arday becomes youngest black professor» BBC News 2023-02-23 (kontsulta data: 2024-04-10).
- ↑ (Ingelesez) «Jason Arday appointed Professor of Sociology of Education at University of Cambridge» University of Cambridge (kontsulta data: 2024-04-10).
- ↑ (Ingelesez) «Professor Jason Arday» University of Glasgow (kontsulta data: 2022-11-03).
- ↑ (Ingelesez) Rayner, Gordon. «Cambridge’s diversity poster boy in plagiarism row» The Telegraph 2026-07-24 (kontsulta data: 2026-08-14).
- ↑ (Ingelesez) Bakare, Lanre. «Playbooks, plagiarism and a pig’s head: new claims surrounding a star Cambridge professor» The Guardian 2026-08-01 (kontsulta data: 2026-08-14).
- ↑ (Ingelesez) «Jason Arday: I am not a liar, says star academic accused of plagiarism» The Times 2026-07-31 (kontsulta data: 2026-08-14).
- ↑ (Ingelesez) Adams, Richard; Bakare, Lanre. «Cambridge professor Jason Arday resigns amid accusations of plagiarism» The Guardian 2026-08-05 (kontsulta data: 2026-08-14).
- ↑ (Ingelesez) McArthur, Tom. «Ex-Cambridge professor at centre of plagiarism row found dead» BBC News 2026-08-14 (kontsulta data: 2026-08-15).
- ↑ (Ingelesez) «Jason Arday, former Cambridge University professor, found dead» The Times 2026-08-14 (kontsulta data: 2026-08-15).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1985eko jaiotzak
- 2026ko heriotzak
- Londrestarrak
- Erresuma Batuko soziologoak
- Ingalaterrako saiakeragileak
- XXI. mendeko idazleak
- Ingelesezko idazleak
- Idazle autistak
- Erresuma Batuko irakasleak
- Cambridgeko Unibertsitateko irakasleak
- Desgaitasuna duten zientzialariak
- Desgaitasuna duten irakasleak
- Ingeles autistak
- Londresen hildakoak
