Emil Constantinescu
Emil Constantinescu (Tighina, 1939ko azaroaren 19a) errumaniar irakasle eta politikaria da. [[Errumania]ko presidentea izan zen 1996tik 2000ra.
Zuzenbide ikasketak egin zituen Bukaresteko Unibertsitatean eta ekonomia gaietarako epaile izan zen. Geologian lizentziatu zen gero. Geologia eta Mineralogia irakaslea izan zen Bukaresteko Unibertsitatean eta atzerriko beste unibertsitate batzuetan, baita Bukaresteko Unibertsitateko errektorea ere 1992tik 1996ra.
1990ean Aliantza Zibikoaren sortzaileetako bat izan zen, eta 1992an Errumaniako Konbentzio Demokratikoaren hautagaia izan zen presidentetzarako hauteskundeetan. Hauteskundeen bigarren itzulira pasatzea lortu zuen, non botoen %38 lortu zituen Ion Iliescuren aurrean.
1996an Iliescuren aurka irabazi zuen presidentetzarako hauteskundeetan. Bere agintaldian, burokraziak oztopatutako eta epe laburrean pobrezia eta langabezia areagotu zituen pribatizazio-politika gauzatzen saiatu zen. 1999an, gainera, meatzarien bi protesta bortitzi aurre egin behar izan zitzaien.
2000. urtean ez zen berriro hauteskundeetara aurkeztu eta 2002an Herri Ekintza alderdia sortu zuen.
