Dalal Salameh
| Dalal Salameh | |||
|---|---|---|---|
(2017) | |||
1996 - 2006 Barrutia: Nablusko Gobernazioa Hautetsia: 1996 Palestinian general election (en) | |||
| Bizitza | |||
| Jaiotzako izen-deiturak | دلال عبد الحافظ محمود سلامة | ||
| Jaiotza | Balatako kanpamentua, 1965eko urriaren 4a (60 urte) | ||
| Herrialdea | |||
| Hezkuntza | |||
| Heziketa | An-Najah National University (en) Birzeiteko Unibertsitatea | ||
| Jarduerak | |||
| Jarduerak | politikaria | ||
| Kidetza | Palestine Technical University | ||
| Ideologia eta sinesmenak | |||
| Alderdi politikoa | |||
Dalal Abdul Hafith Salameh (arabieraz: دلال عبد الحفيظ سلامة; batzuetan, idatziz: Dalal Salama ) (Balata, 1965eko urriaren 4a) palestinar aktibista eta politikari ohia da. 1996an, Palestinako Kontseilu Legegilerako hautatu zituzten emakumeen lehen taldeko kide izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Salameh Nablusen jaio zen 1965ean, eta Balatako errefuxiatu-esparruan hazi zen. UNRWAren neskentzako Balatako Oinarrizko Eskolan ibili zen, eta 1977an, Fatah-rekin bat egin zuen, eta batzorde zentraleko kide izan zen. An-Najah Unibertsitate Nazionalean ikasi zuen, eta han ikasle kontseiluaren harreman publikoak zuzendu zituen. Unibertsitatean zebilela, bere aktibismoa zela eta, Israelgo agintariek etxe barruko arrastatzea ezarri zioten. Biologian lizentziatu ondoren, nazioarteko ikasketetako masterra atera zuen Birzeit Unibertsitatean.[1][2][3]
1996ko Kontseilu Legegilerako hauteskundeetan, Fatah-ren hautagaia izan zen Nablusen, eta hautatutako bost emakumeetako bat; horrela, Palestinako lehen emakume parlamentaria izan zen.[4] 2006ko hauteskundeak arte ari izan zen Kontseilu Legegilean. Ondoren, Nablusen egoitza duen Emakume Palestinarren Batasun Orokorra (ingelesez, General Union for Palestinian Women; arabieraz, الاتحاد العام للمرأة الفلسطينية) zuzendu zuen.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «PASSIA - SALAMEH, DALAL ABDUL HAFITH (-)» www.passia.org.
- ↑ https://www.unrwa.org/newsroom/features/west-bank-pioneers-dalal-salameh
- 1 2 «Dalal Salameh» ECFR 2018-03-20.
- ↑ chrome-extension://efaidnbmnnnibpcajpcglclefindmkaj/https://icsr.info/wp-content/uploads/2018/12/KPMED-Paper_The-Political-Participation-of-Palestinian-Women-in-Official-and-Non-Official-Organizations-in-Limited-Horizon.pdf
