close
Edukira joan

Ops

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ops
Antzinako Erromako erlijioa eta Sabinar
BERJAYA
Ezaugarriak
Jatorrizko izenaOps
Sexuaemakumezkoa
Ikonografialehoia, panderoa, koroa, alea, Ugaritasunaren adarra, Zetroa eta garia
BaliokideakRea, Zibele, Tellus, Maia eta Gaia
Domeinualurra eta ugalkortasuna
Familia
AitaCaelus
AmaTellus
Ezkontidea(k)Saturno
Seme-alabakVesta, Zeres, Jupiter, Neptuno, Pluton eta Junon
Anai-arrebakSaturno

Ops (latinez, ugaritasuna), erromatar mitologian, sabinar jatorriko lurreko eta emankortasunaren jainkosa bat zen. Bere senarra Saturno zen, urrezko garaiko errege eskuzabala. Saturno Kronosekin identifikatzen zen bezala, Ops Rearekin identifikatzen zen, Kronosen emaztea. Bere estatua eta txanponetan, Ops eserita irudikatzen zen, jainko/sa ktonikoekin ohi zen bezala, eta, ezaugarri nagusi bezala, zetro bat edo galburu bat eusten zuen.

Jatorriz uztaren jainko zahar bat zen: ops consiva eta Erromako babesle gisa gurtzen zen kultu sekretuetan.[1]

Garaiko idazki latindarretan, izendatzaile singularra (Ops), ez da erabiltzen, egile klasikoek, soilik Opis forma erabiltzen dutelarik. Festoren arabera (203:19) "Ops Saturnoren emaztea zela esaten zen. Berarekin, lurra izendatzen zen, lurretik banatzen ditu ondasun guztiak gizakien artean" (Opis dicta est coniux Saturni per quam uolerunt terram significare, quia omnes opes humano generi terra tribuit). Ops hitz latindarrak, "aberastasuna", "ondasunak", "ugaritasuna" esan nahi du. Opusekin ere lotuta dago, "lana" esan nahi duena, bereziki "lurra landu", "erein" zentzuan. Ekintza hauek, sakratutzat hartzen ziren, eta, sarri, erlijio errituekin laguntzen ziren, Ops eta Konsus bezalako jainko/sa ktonikoen borondate ona lortzeko asmoz. Ops, sanskritozko ápnasekin, ere lotua dago, "ondasunak" edo "jabetza" esan nahi duena.

Opsen gurtza (mitikoki), sabinarren errege zen Tatiok ezarri zuen. Ops, laster bihurtu zen aberastasuna, ugaritasuna eta oparotasunaren babesle, pertsona mailan zein nazio mailan. Opsek, tenplu ospetsu bat zuen muino kapitolinoan. Jatorrian, bere omenezko jai bat ospatzen zen abuztuaren 10ean. Jai horri, abenduaren 19an (batzuen arabera hilabete bereko 9an) ospatzen zen Opalia gehitzen zitzaion. Abuztuaren 25ean, Opikonsibia ospatzen zen. Beti Konsusekin lotua, Ops, berarekin batera ohoratzen zen Opalia eta Opikonsibian. Jai horiek, Konsusen omenez, Consualia ere deitzen ziren.

K.a. 186an Kapitolio muinoan santutegi bat eskaini zioten, eta K.a. 114an Foroan. Bertan, Opifera izena ematen zioten. K.a. 7. urtean, Zeres Materrekin batera, harreman estuagoa izan zuen etxe inperialarekin, Ops Augusta izenarekin. Antoninok, antzinako kultuen berritzaileak, lehen aldiz txanponetan irudikatu zuen Opi Augusti legendarekin 140 eta 144 artean; txanpon horietan zetro batekin tronuratuta dagoen emakume gisa irudikatzen da, burua ezkerreko besoan jarrita;[2] antzeko beste irudikapen batean, esfera bat ukitzen du. Hor Ops opifera gisa irudikatzen da, laguntzaile eta babesle. Batzuetan, tronuaren azpian irudikatzen den lorea itxaropenaren atributua da. Ops berriro agertzen da Pertinaxen txanponetan: eserita, Opsek bi ale-buru ditu eskuan,[3] eta horrek bere jatorrizko esanahia iradokitzen duela ematen du, baina Opi divin(ae) inskripzioak interpretazio hori baztertzen du, jainkosa bat ezin baita jainkotiartzat hartu. Kasu horretan, Ops babesletzat hartu badaiteke ere, ale-buruek, oro har, enperadorearen gobernuak irudikatzen duen bedeinkapena adierazten dute; bere jarduera gidatzen duen naturaz gaindiko indarra jainkotiarra dela adierazten ari da bere txanponetan. Opsek enperadorea zaintzen du, Providentia deorum-ek egiten duen bezalaxe bere txanpon batzuetan.[1]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 1 2 (Italieraz) «Ops - Enciclopedia» Treccani (kontsulta data: 2026-05-01).
  2. (Gaztelaniaz) «Denarius - Antoninus Pius, Romano» es.numista.com (kontsulta data: 2026-05-01).
  3. (Gaztelaniaz) «Glosario de monedas romanas. OPIS - OPS.» www.imperio-numismatico.com (kontsulta data: 2026-05-01).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]