Mangle
Manglea zuhaitz edo zuhaixka zurkara da, rhizophoraceae familiakoa. Hiruzpalau metroko garaiera izaten dute, baina handienek 15 metroko garaiera ere lor dezakete. Adar luzeak dituzte, eta batzuetan lurrera jaisten dira, bertan kimu berriak sortuz.
Mangleak klima tropikaletako gune zingiratsuetan hazten dira. Gazitasun handia jasan eta oxigeno gutxiko uretan haz daitezkeenez, ibaien bokale eta estuarietako ur geldietan hedatzen dira. Mangle basoek habitat bereziak sortzen dituzte, mangladiak.
Biologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hogarth (2015) ikerlariaren arabera 70 mangle espezie inguru aurkitzen dira, 16 familia eta 20 genero. Hauek dira "benetako mangle" direnak, hau da, mangladi habitatetan ia soilik agertzen direnak.[1] Eboluzio konbergentea izan duten landare espezieak dira, gazitasun aldakorreko baldintza tropikaletarako, itsasaldietan urpean gelditzen direnerako, lurzoru anaerobitoetarako eta eguzkiztapen bortitzerako antzeko irtenbideak aurkitu dituztenak. Mangladi bakarrean aniztasun txikia izaten da.[2] Mangladi aniztasun handiena Asia hego-ekialdean aurkitzen da, Indonesiako uhartedian bereziki.[3]
Oxigeno gutxirako moldaerak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mangle gorriak (Rhizophora mangle), mangladietako espezie ezagunenak, urpean dauden eremuetan bizirauteko zango itxurako sustraiak ditu, haietan oinarrituz uraren mailaren gainetik bizitzeko, eta airea azaleko lentizelatatik hartzen du.[4]
Mangel beltza (Avicennia germinans) lur garaiagoetan bizi da. Sustraien antzekoak diren neumatoforo izeneko egitura espezializatuak garatzen ditu, lurretik tente ateratzen direnak, eta lastotxoen antzera arnasa hartzeko erabiltzen ditu.[5] Neumatoforo hauek 30 cm neurtzen dute eta espezie batzuetan 3 metrotakoak ere badira.
Mantenugaiak xurgatzea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lurzorua etengabe ur azpian dagoenez oxigeno aske gutxi dago. Bakterio anaerobioek nitrogenoa (gasa), burdin ioiak eta fosfato, sulfuro eta metano inorganikoa askatzen dituzte, eta lurzorua asko pobretzen da. Aipaturiko neumatoforoek airetik gasak xurgatzen dituzte eta baita ioiak ere. Gas horiek zuzenean sustraietan biltzen dituzte.
Gatz xurgapena mugatzea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
a) Sustraiak hiru geruza ditu eta disoluzio gazi batean dago.
b) Uraren xurgapena gertatzean Donnanen potentzialaren eraginez kloro ioiak kanpoaldean gelditzen dira eta elektroneutraltasuna lortzeko sodio ioiak kanpokaldeko geruzan sartuko dira, baina ez dituzte gainerako geruzak zeharkatuko.
Mangle gorriaren sustraiak suberizaturik daude eta gatzarekiko iragazkaitzak direnez sodio ioiak landare barnera sartzea ekiditen dute.
Ikerketa batek erakutsi du indiar mangleak (Avicennia officinalis) hartzen duen urak duen gatzaren %90-95a iragazten duela eta gatza sustraien azalean pilatzen dela. Suberinaren ekoizpen handiagoa du eta P450 zitokromoa erregulatzen duen genearen aktibitatea handitu egiten da landarearen inguruan dagoen gazitasun maila igozten denean.[6]
Esan izan da mangleak "sakrifizio hostoak" dituela, hau da, hosto zaharretan gatza pilatzen duela eta ondoren askatu egiten duela, baina mangle gorriarekin egindako ikerketa batek erakutsi du hosto zahar horituen eta hosto berdeen artean ez dagoela gatz kontzentrazio desberdinik.[7]
Rhizophora stylosa mangle espeziea itsasoko ur gazietan bizitzeko gai da, sustraiek duten egitura bereziari esker. Hiru geruza dituzte eta Na+ ioiak kanpoaldeko geruzan pilatzen dira. Horren ondorioz Cl- ioiak aldaratuak izaten dira eta ezin izaten dute sustrai barnera sartu. Era berean azken geruzan Na+ pilatzeak presio osmotikoa landarearen aldeko bihurtzen du.[8]
Ur galeraren murrizketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Marearteko eremuak gaziak dira eta ur gezaren disponibilitatea txikia denez mangleak urraren galera muturreraino murrizten du. Hostoetako estomen irekiera aldiak murrizten ditu eta eguerdiko eguzkiak lurrunketa eragiten duenez hostoen orientzazioa aldatzen du egunean zehar.
Akuariumetan landaturiko mangle gorri bat hazi dadin hostoak ureztatu egin behar zaizkio hainbat aldiz astean, ekaitz tropikalak irudikatuz.[9]
Ondorengoen biziraupena handitzea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ekosistema gogorra izanik mangleak mekanismo bereziak garatu ditu ondorengoen biziraupena handitzeko.[10] Mangleen haziak flotatzaileak dira eta urak urrutira sakabanatzen ditu.
Mangle hazi asko bibiparoak dira, hau da, mangle zuhaitzari lotuta ernetzen dira. Erne ondoren batzuk fruituan bertan hazten dira eta beste batzuetn fruitua zeharkatu eta propagulua eratzen dute, fotosintesi bidez haren elikagai propioa lortuko duena.
Propagulua heltzen denean uretara erortzen da eta urak urrutira eraman dezake. Ikusi da mangle espezie batzuen propaguluak (adibidez mangle gorriarenak) lehortea jasan dezake eta flotatzen iraun dezake baita urtebetez ere.[11]
Propaguluak toki egokia aurkitzen duenean, gazitasun txikiko ingurune bat adibidez, airez beteriko zelulak urez betetzen dira eta horizontalki bidaiatu duen propagulua bertikalki urperatzen da.[12] Posizio horretan errazago sartzen da hondoko lokatzetan eta sustraiak garatzen hasiko da. Sustrairik garatzen ez badu berriz flotatzaile bihurtu eta uretan jitean jarrai dezake baldintza egokiagoen bila.[13]
Ekologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mangladiek funtzio ekologiko garrantzitsua jokatzen dute kosta-lerroa mantentzeko lanean, izan ere sustrai luze horiekin lurzorua mantentzeko eta eraikitzeko gai baitira. Zikloien aurkako babesa ere ematen dute. Itsasertza egonkortzen dute lurraren akrezioa sustatuz, lokatz-bankuak finkatuz, haizeen indarrari aurre eginez eta marearen eta olatuen energiaren eragina apalduz. Landareen goiko aldeek uhinen aurka egiten dute eta sustraien eta errizomen sare gogorrak substratua egonkortzen du[14]
Klima aldaketari dagokionez karbono dioxidoaren, nitrogenoaren eta sufrearen ziklo globalean gordailu gisa funtzionatzen dute.[14]
Banaketa geografikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Laitute azpitropikaletan aurkitzen dira mangladiak. Latitude horietatik at agertzen diren tokiak Florida (AEB hegoaldea), Japonia hegoaldea, Hegoafrika, Australia hegoaldea eta Zeelanda Berria dira. Horren arrazoia kostalde edo uharte kate jarraituak dira, foltatzen doazen propaguluek oztoporik aurkitzen ez duten korronteek eramaten dituztelako.[15]
Espezieak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]"Benetako" mangleak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]



Tomlinsonen zerrendari (2016) jarraituz 35 espezie kontsideratzen dira benetako mangleak.[15]
| Familia | Generoa | Espeziea |
|---|---|---|
| Arecaceae | Nypa | Nypa fruticans |
| Avicenniaceae (zalantzazkoa) | Avicennia | Avicennia alba Avicennia balanophora Avicennia bicolor Avicennia integra Avicennia marina Avicennia officinalis Avicennia germinans Avicennia schaueriana Avicennia tonduzii |
| Combretaceae | Laguncularia | Laguncularia racemosa |
| Lumnitzera | Lumnitzera racemosa Lumnitzera littorea | |
| Rhizophoraceae | Bruguiera | Bruguiera cylindrica Bruguiera exaristata Bruguiera gymnorhiza Bruguiera hainesii Bruguiera parviflora Bruguiera sexangula |
| Ceriops | Ceriops australis Ceriops tagal | |
| Kandelia | Kandelia candel Kandelia obovata | |
| Rhizophora | Rhizophora apiculata Rhizophora harrisonii Rhizophora mangle Rhizophora mucronata Rhizophora racemosa Rhizophora samoensis Rhizophora stylosa Rhizophora x lamarckii | |
| Lythraceae | Sonneratia | Sonneratia alba Sonneratia apetala Sonneratia caseolaris Sonneratia ovata Sonneratia griffithii |
Gainontzeko mangleak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tomlinsonen zerrendari (2016) jarraituz 19 espezie kontsideratzen dira benetako mangleak.[15]
| Familia | Generoa | Espeziea |
|---|---|---|
| Euphorbiaceae | Excoecaria | Excoecaria agallocha |
| Lythraceae | Pemphis | Pemphis acidula |
| Malvaceae | Camptostemon | Camptostemon schultzii Camptostemon philippinense |
| Meliaceae | Xylocarpus | Xylocarpus granatum Xylocarpus moluccensis |
| Myrtaceae | Osbornia | Osbornia octodonta |
| Pellicieraceae | Pelliciera | Pelliciera rhizophorae |
| Plumbaginaceae | Aegialitis | Aegialitis annulata Aegialitis rotundifolia |
| Primulaceae | Aegiceras | Aegiceras corniculatum Aegiceras floridum |
| Pteridaceae | Acrostichum | Acrostichum aureum Acrostichum speciosum |
| Rubiaceae | Scyphiphora | Scyphiphora hydrophylacea |
Erabilerak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mangle gorria da mangladietako espezie ezagunena. Haren egurra oso gogorra da, ia suntsiezina. Ez da lantzeko erraza baina Orinokoko deltan bizi diren warao leinukoek kanoak egiteko erabiltzen dituzte, ez baita uretan usteltzen eta onddoekiko erresistenteak ere badira. Asia-hegoekialdean kanoak eta etxeak ere egiten dira.[14]
Pakistango tren galdaratarako erregai gisa erabili izan da, bero-ahalmen handia duen egurra baita. XIX. mendetik Indonesian egur ikatza egin izan da menglearekin. Erdialdeko Amerikan ere ikatza egin izan da eta mangladiak asko murriztu ziren.[14]
Manglearen azalean aurkitzen diren taninoak larruak tindatzeko erabiltzen dira Indian, Bangladeshen eta Sri Lankan. Bestelako konposatu kimikoak ere ateratzen dira, hala botiketarako nola erabilera industrialetarako ere, kolak edo xaboiak eratzeko.[14]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Hogarth, Peter J.. (2015). The biology of mangroves and seagrasses. Oxford: Oxford university press ISBN 978-0-19-871654-9..
- ↑ «Mangal (Mangrove)» www.botgard.ucla.edu (kontsulta data: 2026-03-21).
- ↑ «Distribution of coral, mangrove and seagrass diversity - Maps and Graphics at UNEP/GRID-Arendal» maps.grida.no (kontsulta data: 2026-03-21).
- ↑ (Ingelesez) Industries, Primary. «Marine plants» Business Queensland (kontsulta data: 2026-03-21).
- ↑ (Ingelesez) «Black Mangrove» The Department of Environment and Natural Resources (kontsulta data: 2026-03-21).
- ↑ (Ingelesez) Krishnamurthy, Pannaga; Jyothi‐Prakash, Pavithra A.; Qin, Lin; He, Jie; Lin, Qingsong; Loh, Chiang‐Shiong; Kumar, Prakash P.. (2014-07). «Role of root hydrophobic barriers in salt exclusion of a mangrove plant A vicennia officinalis» Plant, Cell & Environment 37 (7): 1656–1671. doi:. ISSN 0140-7791. (kontsulta data: 2026-03-21).
- ↑ Gray, L. Joseph. (2010). Sacrificial leaf hypothesis of mangroves. ISME/GLOMIS Electronic Journal. GLOMIS..
- ↑ (Ingelesez) KRISHNAMURTHY, PANNAGA; JYOTHI‐PRAKASH, PAVITHRA A.; QIN, LIN; HE, JIE; LIN, QINGSONG; LOH, CHIANG‐SHIONG; KUMAR, PRAKASH P.. (2014-02-19). «Role of root hydrophobic barriers in salt exclusion of a mangrove plant <scp>A</scp>vicennia officinalis» Plant, Cell & Environment 37 (7): 1656–1671. doi:. ISSN 0140-7791. (kontsulta data: 2026-03-22).
- ↑ «Mangroves for the Marine Aquarium by Anthony Calfo - Reefkeeping.com» reefkeeping.com (kontsulta data: 2026-03-22).
- ↑ (Ingelesez) Van der Stocken, Tom; Wee, Alison K. S.; De Ryck, Dennis J. R.; Vanschoenwinkel, Bram; Friess, Daniel A.; Dahdouh‐Guebas, Farid; Simard, Marc; Koedam, Nico et al.. (2019-05-06). «A general framework for propagule dispersal in mangroves» Biological Reviews 94 (4): 1547–1575. doi:. ISSN 1464-7931. (kontsulta data: 2026-03-22).
- ↑ Drexler, Judy Z.. (2001). Maximum Longevities of Rhizophora apiculata and R. mucronata Propagules. Pacific Science. 55 (1):, 17-22 or..
- ↑ Tonné, Nathalie; Beeckman, Hans; Robert, Elisabeth M. R.; Koedam, Nico. (2017-05-01). «Towards an unknown fate: The floating behaviour of recently abscised propagules from wide ranging Rhizophoraceae mangrove species» Aquatic Botany 140: 23–33. doi:. ISSN 0304-3770. (kontsulta data: 2026-03-22).
- ↑ (Ingelesez) Alleman, Lauren K.; Hester, Mark W.. (2011-09-01). «Reproductive Ecology of Black Mangrove (Avicennia germinans) Along the Louisiana Coast: Propagule Production Cycles, Dispersal Limitations, and Establishment Elevations» Estuaries and Coasts 34 (5): 1068–1077. doi:. ISSN 1559-2731. (kontsulta data: 2026-03-22).
- 1 2 3 4 5 «AIMS Research - The Uses of Mangroves» www.aims.gov.au (kontsulta data: 2026-03-22).
- 1 2 3 (Ingelesez) «The botany of mangroves | WorldCat.org» search.worldcat.org (kontsulta data: 2026-03-22).
