Global Sumud Flotilla
| Global Sumud Flotilla | |
|---|---|
| Datuak | |
| Izen laburra | GSF |
| Mota | jarduera, ontzidi zibila, itsas bidaia, konboia eta laguntza humanitarioa |
| Historia | |
| Sorrera | 2025eko abuztua |
| Sortzailea | |
| Desagerpena | 2025eko urriaren 2a |
| webgune ofiziala | |




Global Sumud Flotilla edo GSF (arabieraz: أسطول الصمود العالمي) nazioarteko itsas ekimen bat izan zen. Hainbat gobernuz kanpoko erakundek (GKE) gidatu zuten, eta 2025. urtearen erdialdean jarri zen martxan. Ekimen horren helburua zen Israelek Gazako zerrendari inposatu dion blokeoa haustea, Israel Gazan egiten ari den genozidioaren ondorioz gosez, gaixotasunez eta bonben pean hiltzen ari diren gizabanakoei ontzidi baten bitartez laguntza humanitarioa eramanda.[15]
GSFk ez zuen helburu hori lortu, Israelek bere armadaren indarrez nazioarteko uretan atzeman baitzuen ontzidia, eta ontzidian zihoazenak bahitu, nazioarteko zuzenbidearen legez kontra. Nazio Batuen Giza Eskubideetarako Goi Mandatariaren Bulegoak Israeli gogorarazi zion ezen, estatu okupatzailea denez, okupatutako lurretako biztanleei oinarrizko baliabideak emateko betebeharra duela, hau da, bermatu behar duela Gazako zerrendako biztanleek janaria eta edateko ura dituztela, eta ez lukeela oztopatu beharko hara laguntza humanitarioa eraman asmo duen egitasmorik. Aitzitik, Israelgo Segurtasun Nazionaleko ministro Itamar Ben-Gvirrek adierazi zuen parte-hartzaileak terroristak direla eta halakotzat espetxeratu beharko liratekeela. Europako Batzordeak adierazi zuen ez dituela Gazari laguntzeko ontzidiak babesten.
Ontzidiaren izena ṣumūd arabierazko hitzetik dator, eta «iraunkortasuna, konstantzia» adierazten du, palestinarrek israeldar kolonizazioaren aurrean duten jarrera izendatzeko erabiltzen den hitzetik, alegia.
Jatorria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]GSF 2025eko uztailean sortu zen, Gazako genozidioaari erantzunez, mugimendu politiko eta humanitario ugarik bat egin zutelako: besteak beste, Askatasunaren Ontzidiaren Koalizioak, Gazarako Mundu Martxak, Magreb Sumud ontzidiak eta Sumud Nusantarak.
Antolatzaileen asmoa da historiako itsas konboi zibilik handiena eratzea, tamaina ezberdinetako dozenaka itsasontziz osatua. Hainbat portutatik abiatu dira, bereziki Mediterraneo ingurutik, eta ontzidia Gazara hurbiltzen doan eran portu bakoitzeko ontziak bat eginez doaz. 2025eko abuztuaren hasieran, antolatzaileek 44 herrialde ordezkatzen dituzten ekintzaileen parte-hartzearen berri eman zuten; tartean, euskal herritarrak.[16]
Nazioarteko ontzidia abuztuaren 31n, igandez, 15:30ean abiatu zen, eta bidaia astebete eta bi aste arteko epean egitea aurreikusi zuten.[17]
Kanpaina
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Abuztuaren 31n Bartzelonako portutik Gazarako lehen flotilla atera zen. 44 herrialdetako 300 pertsona ziren. Helburuak korridore humanitarioa irekitzea eta Israelek palestinarren gainean duen setioa geldiarazteko ere ziren. Klimatologia ez zuen lagundu: ekaitz elektromagnetiko bat zegoen ontzidiaren gainean astelehen gauean. Ontziak Bartzelonara itzuli behar izan ziren eta, ordu batzuetara, portutik bigarren saiakera egin zuten.[18]
Ontzidiko kideen artean baziren zenbait pertsona ospetsu:, pertsona ezagunek hartzen dute parte, besteak beste, Ada Colau, Greta Thunberg, Thiago Ávila, Yasemin Acar, Mariana Mortágua, Saif Abukeshek. Parte-hartzaileen artean aktibistak, medikuak, marinelak, politikariak edo kulturako beste pertsona ospetsu batzuk izan ziren.[19]
Israelen erantzuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Itamar Ben-Gvir Israelgo Segurtasun Nazionaleko ministroak plan bat aurkeztu zion gobernuari, Gazara nabigatzeko inoiz prestatu den ontzidi handiena geldiarazteko.
Ben-Gvir nabarmendu zuen ontzidia, bere ustezko asmo humanitarioak gorabehera, Israelen subiranotasuna ahultzeko eta Hamasi Gazan laguntzeko saiakeratzat hartuko zela. Ontzidiarekin lotuta atzemandako ekintzaile guztiak Israelgo Ketziot eta Damon kartzeletan atxilotuko dituzte. Kartzela horiek terroristak baldintza zorrotzetan edukitzeko erabiltzen dira. Ekintzaileei pribilegio bereziak ukatuko dizkiete, hala nola telebista, irratia eta janari espezializatua.[20]
Global Sumud Flotillaren aktibista koordinatzaileetako batek, Saif Abukeshek, Ben-Gvirri erantzun zion Israelek «terrorista» apelazioa erabiltzen duela bere oposiziokoen aurka, bere ekintzak justifikatzeko. Abukesheken arabera, «Israelek terrorista-kategoria ematen die palestinar guztiei, egun bat edo 100 urte badituzte» eta «egin nahi dituen krimenak justifikatzeko» egiten du.[21]
Geroago, irailaren 4an argitaratutako komunikatu ofizial batean, Global Sumud Flotillak (GSF) Ben-Gvir ministroaren deklarazioa gaitzetsi zuen, eta adierazi zuen haren mehatxuek «funtsik ez izateaz gain, nazioarteko zuzenbide humanitarioaren eta Genevako Hitzarmenen ageriko urraketa direla». GSFren koordinatzaileek gehitu zuten ministroaren jarrera bat datorrela Israelen jardun orokorrarekin: «Israelen okupazio kolonialistak denbora luzea darama taktika horiek Palestinako herriaren aurkako arma gisa erabiltzen, hura kriminalizatuz, basatitzat agertuz eta gizatasuna kenduz, bai eta protesta baketsuak eta palestinarrekiko elkartasun humanitarioa isilduz ere, mundu osoko justiziarako deialdiak erreprimitzeko ahalegin etsigarri batean». Ontzidiak gobernuei, Nazio Batuei eta, oro har, nazioarteko komunitateari dei egin zien laguntza eman zezaten eta laguntza ontziak eta tripulazioa segurtasunez igaroko zirela berma zezaten.[22][23]
Erasoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehenengo erasoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tunisiako portuan zegoen Gazarako ontzidiak lehen eraso bat jasan zuen irailaren 8an. Drone batetik jaurtitako lehergai baten bidez izan zen. Ez zen zauriturik gertatu, baina ontzi guztiak hustu zituzten badaezpada. Aurretik ustez «zaintzako» drone batzuk itsasontzien gainetik hegan egin zuten. Dirudienez, erasoa jasan zuen ontzian Greta Thunberg aktibista ezaguna zihoan. Tunisia da Gazara iritsi aurretik aurreikusitako azken geldigunea; aurrekariak ikusita Israelek eraso bat egiteko arriskua handia da.[24]
Egun berean, Ursula von der Leyen buru zuen Europako Batzordea Global Sumud Flotillaren aurka agertu zen, eta argudiatu zuen horrelako ekimenek «gatazka eskalatu» eta «parte-hartzaileak arriskuan jar ditzaketela».[25]
Bigarren erasoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Irailaren 9an, Tunisiako portuan, drone batek beste itsasontzi batean lehergai bat jaurti zuen, aurreko eguneko erasoaren pare. Ez zen zuriturik izan, eta ontziak ez zuen kalte garrantzitsurik jasan.[26]
Hirugarren erasoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Irailaren 23an eraso gogorrago jasan zuen ontzidiak, Yasemin Acar ontzidiko zuzendaritzako kideak salatu zuenez. Alma ontzitik kontatu zuenaren arabera, astearte arratsaldean 16 drone inguruko multzo bat ikusi zuten ontzidiaren gainean hegan. Gauean itzuli egin zen saldoa, eta lehergailuekin eraso zien ontzidiko 11 ontziri. Greziaren pareko nazioarteko uretan izan zen erasoa. Acarrek ez zuen argitu zenbateko kaltea izan zuten ontziek. «Uste baduzue Gaza oso urrun dagoela kezkatzeko, oker zaudete. Eraso egin digute Europako kostan bertan». Gaineratu zuen Israelek ontzidia Gazara heltzea galarazi nahi zuela bonben bidez, baina ez zuela lortuko. Beste ekintzaile batek azaldu zuenez, gutxienez lau bonba jaurti zituzten ontzien inguruan, eta sua eragiteko bi gailu ontzien kareletan jausi ziren. «Kalte egin diete ontzi batzuei, baina ez da inor zauritu». [27]
Israelek ontzidia atzematea eta han zihoazenak bahitzea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urriaren 1ean, Israelgo Armadak indarrez atzeman zuen ontzidia, eta ontzidian zihoazen ekintzaileak bahitu zituen, nazioarteko uretan, nazioarteko zuzenbidearen legez kontra. Israelgo Atzerri Ministerioaren arabera, hamar ontzitako ekintzaileak Axdodeko portura eraman zituzten. 200 ekintzaile atxilotu zituzten. Ontzidian 530 lagun zihoazen; tartean, hiru euskal hiritar. Lehorrera iristean, ontzi horietako ekintzaileak deportatzeko prozedurak hasiko zituzten. Global Sumud Flotillak, ordea, esan zuen hiru ontzi Gazara bidean zeudela oraindik, baina ez zuten horien kokapenaren berri.[28]
Militarrek ur kanoiak erabiliz egin zieten eraso Global Sumud Flotillako ontziei, eta horietakoren bat jo zuten gerra ontziekin. Fusilekin armaturik sartu ziren militarrak hainbat ontzitan. Channel 12 Israelgo telebista kateak esan zuen Ketziot izeneko kartzelan osatutako auzitegi berezi batek epaituko zituela deportazioari uko egiten ziotenak, eta hori Barne Ministerioko zenbait kidek osatuko zutela.[28]
Erantzunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Israelek Global Sumud elkartasun ontzidia atzemateak eta ontzidian zihoazen ekintzaileak bahitzeak haserrea piztu zuen munduan. Iragarri bezala, mundu osoko hainbat tokitan, protesta egiteko grebak, elkarretaratzeak eta manifestazioak egin ziren palestinarren alde eta Israelen aurka.
Euskal Herrian, jende ugari bildu zen Hego Euskal Herriko protestetan. Goizean, greba egin zuten ikasleek; arratsaldean, berriz, elkarretaratzeak eta manifestazioak egin zituzten hainbat hiri eta herritan, Gazarako Mugimendu Globala kolektiboak eta Palestinarekin Elkartasuna taldeak deituta. «Beste behin ere, Israelek eraso egin dio giza eskubideak babesten dituen nazioarteko mugimendu zibil bati», salatu zuen protesta horietan Gazarako Mugimendu Globalak. «Beste behin ere, gobernuak isilik dira, edo komunikatu hutsalak egiten dituzte, eta bitartean apartheidean eta okupazioan oinarritutako erregimen batekin armak salerosten dituzte, itunak negoziatzen dituzte eta harreman horiek normalizatzen dituzte». Mendebaldeko gobernuen «konplizitatea» txarretsi zuen mugimenduak. Azkenik, lau eskaera egin zituzten:[29]
- Gazako blokeoa bukatzea, laguntza humanitarioa sar dadin.
- Global Sumud Flotillako kideak askatzea.
- Israeli armen enbargo bat ezartzea.
- Gobernu sionistarekin harreman oro etetea.
Oro har, haserre agertu zen nazioartea, bestetik. Qatarko Gobernuak, kasurako, prentsa ohar baten bidez exijitu zion Israeli «berehala» aske uzteko atxilo hartutako ekintzaile guztiak; Belgikako Atzerri ministro Maxime Prevotek, bestalde, bilerara deitu zuen Israelek Belgikan zuen enbaxadorea.[28]
Nazio Batuen Giza Eskubideetarako Goi Mandatariaren Bulegoak ere hitz egin zuen Israelen erasoari buruz. Bulegoaren bozeramaile Thameen al-Kheetanek gogorarazi zion Israeli, prentsari egindako adierazpenen bidez, estatu okupatzailea denez okupatutako lurraldeetako biztanleei oinarrizko baliabideak emateko betebeharra duela, hau da, bermatu behar duela Gazako zerrendako biztanleek janaria eta edateko ura dituztela, eta ez lukeela oztopatu beharko hara laguntza humanitarioa eraman asmo duen egitasmorik.[30]
Parte hartzaile ospetsuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ondoko pertsonalitateak ari direla edo esan dute parte hartuko dutela:
Juan Bordera, diputatu espainiarra
Ada Colau, Bartzelonako alkate-ohia
Annalisa Corrado, diputatu europarra, Italia
Marco Croatti, senatari, Italia
Liam Cunningham, aktore, Irlanda
Alexis Deswaef, militante, Belgika
Naoise Dolan, idazlea, Irlanda
Eduard Fernández, aktore, Espainia
Emma Fourreau, diputatu europarra, Frantzia
Bruno Gilga, militante, Brasil
Adèle Haenel, aktorea, Frantzia
Mandla Mandela, tribu-burua, Hegoafrika
Marie Mesmeur, diputatua, Frantzia
Mariana Mortágua, diputatuta, Portugal
Mohamed Mrad, aktore, Tunisia
Thomas Portes, diputatua, Frantzia
Susan Sarandon, aktorea, Ameriketako Estatu Batuak
Arturo Scotto, diputatu europarra, Italia
Benedetta Scuderi, diputatu europarra, Italia
Gustaf Skarsgård, aktorea, Suedia
Greta Thunberg, militante, Suedia
Thiago Ávila, militante, Brasil
Oharrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) «Delegations from across the world» Global Sumud Flotilla (kontsulta data: 2025-09-02).
- ↑ (Ingelesez) Flotilla of Hope: Mauritania Joins Maghreb Mission to Break Gaza Siege. Safa News Agency 2025-07-23 (kontsulta data: 2025-09-02).
- ↑ (Ingelesez) «Sarajevan Boris Vitlacil joins Global Sumud Flotilla heading to Gaza» N1 Sarajevo 2025-08-31 (kontsulta data: 2025-09-02).
- ↑ (Ingelesez) Gerdžiūnas, Benas. (2025-09-02). «Lithuanian joins Greta Thunberg on Gaza flotilla: we want to open a humanitarian corridor» lrt.lt (LRT) (kontsulta data: 2025-09-02).
- ↑ (Gaztelaniaz) D'Atri, Darío. (2025-08-31). «Jorge González, el único capitán argentino de la Global Sumud Flotilla que intenta llegar a Gaza con ayuda humanitaria» Clarín (kontsulta data: 2025-09-02).
- ↑ (Ingelesez) Aben, Ellie; Lai, Sheany Yasuko. (2025-08-23). «Asian activists ready to set sail with largest-ever Gaza aid flotilla» Arab News (kontsulta data: 2025-09-02).
- ↑ (Ingelesez) «Sumud Nusantara» Sumud Nusantara (kontsulta data: 2025-09-02).
- ↑ (Frantsesez) «Une flottille internationale quitte Barcelone pour soutenir Gaza, Greta Thunberg à bord» Euronews 2025-08-31 (kontsulta data: 2025-09-01).
- ↑ (Ingelesez) «Libyan ship Omar Al-Mukhtar to join Global Sumud Flotilla to break Gaza blockade» Middle East Eye 2025-09-05 (kontsulta data: 2025-09-06).
- ↑ (Ingelesez) Fierro, Cele; Bean, Anderson; Bean, Brian. (2025-09-02). «On the Flotilla to Gaza» Tempest (kontsulta data: 2025-09-06).
- ↑ (Italieraz) «'Global Sumud Flotilla': la più grande flotta civile diretta a Gaza sta per salpare, sostenuta da 44 Paesi e centinaia di volti noti» Italia che cambia 2025-08-26 (kontsulta data: 2025-09-06).
- ↑ Txantiloi:Es-EC BM, David. (2025-08-20). «Global Sumud Flotilla: Euskal Herria se embarca en la misión internacional por Palestina» Ecuador Etxea (kontsulta data: 2025-09-06).
- ↑ (Ingelesez) Salem, Saleh. (2025-09-11). «Egypt activists attempt to join Global Sumud Flotilla to break Israel's siege on Gaza» The New Arab (kontsulta data: 2025-09-11).
- ↑ (Ingelesez) Jain, Nikita. (2025-08-31). «Global Sumud Flotilla Departs from Barcelona to Gaza, to join Tunisia convoy on Sep 4» Maktoob Media (kontsulta data: 2025-08-31).
- ↑ Porta, Carme. (2025-09-01). «Gaza ez dago bakarrik» Berria (kontsulta data: 2025-09-02).
- ↑ (Ingelesez) «Global Sumud Flotilla - Estado Español» Chuffed (kontsulta data: 2025-09-02).
- ↑ (Gaztelaniaz) «La Global Sumud Flotilla que partió hacia Gaza regresa al puerto de Barcelona por la tormenta» ELMUNDO 2025-09-01 (kontsulta data: 2025-09-02).
- ↑ (Gaztelaniaz) Rupérez, Irene. (2025-09-02). «Global Sumud Flotilla, destino Gaza | Cinco embarcaciones regresan a Barcelona, de nuevo, por el mal tiempo» LaSexta (kontsulta data: 2025-09-02).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Ada Colau, Greta Thunberg o Thiago Ávila: quiénes van en la flotilla hacia Gaza» ElDiario.es 2025-09-01 (kontsulta data: 2025-09-02).
- ↑ (Ingelesez) «La Flotilla Global Sumud será designada como terrorista | The Jerusalem Post» The Jerusalem Post | JPost.com 2025-09-01 (kontsulta data: 2025-09-02).
- ↑ (Gaztelaniaz) Barrón, Carlos de. (2025-09-01). «La flotilla humanitaria con ayuda para Gaza zarpa de nuevo tras regresar al puerto de Barcelona por el mal tiempo» El País (kontsulta data: 2025-10-03).
- ↑ (Ingelesez) Ben-Gvir plans to designate Global Sumud Flotilla activists as "terrorists", sizes boats. (argitaratze data: 2025-09-05).
- ↑ (Ingelesez) Cordall, Simon Speakman. «Israel intercepts final boat, detains activists, amid global protests» Al Jazeera (kontsulta data: 2025-10-03).
- ↑ (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2025-09-09). «Un explosivo lanzado desde un dron alcanza a un barco de la Flotilla a Gaza en Túnez» naiz: (kontsulta data: 2025-09-09).
- ↑ (Gaztelaniaz) León, Rodrigo Ponce de. (2025-09-08). «La Comisión Europea, contra la flotilla de Gaza: "Puede escalar el conflicto"» ElDiario.es (kontsulta data: 2025-10-03).
- ↑ (Gaztelaniaz) Barrón, Carlos de. (2025-09-10). «La flotilla con ayuda a Gaza recibe un nuevo ataque con dron contra uno de sus barcos» El País (kontsulta data: 2025-09-10).
- ↑ Lartzanguren, Edu. (2025-09-24). «Gazarako laguntza flotillari eraso egin diote berriz» Berria (kontsulta data: 2025-09-24).
- 1 2 3 «Israelek bukatutzat eman du flotillaren aurkako operazioa» Berria 2025-10-02 (kontsulta data: 2025-10-02).
- ↑ «Hego Euskal Herriko hiriburuak jendez bete dira Palestinaren alde» Berria 2025-10-02 (kontsulta data: 2025-10-03).
- ↑ «Flotilla atzemanda, armadak Israelera eraman ditu atxilotutako aktibistak» Berria 2025-10-02 (kontsulta data: 2025-10-03).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- «Gaza ez dago bakarrik», Berria, 2025-09-02.
- (Ingelesez)(Gaztelaniaz) Global Sumud Flotillaren webgunea.
- (Ingelesez)(Gaztelaniaz) Global Sumud Flotilla Tracker.
- (Gaztelaniaz) Erasoa, dron batekin, irailaren 8an.
