Félicien Kabuga
| Félicien Kabuga | |||
|---|---|---|---|
| |||
| Bizitza | |||
| Jaiotza | Byumba, 1933ko martxoaren 1a | ||
| Herrialdea | |||
| Heriotza | Haga, 2026ko maiatzaren 16a (93 urte) | ||
| Hezkuntza | |||
| Hizkuntzak | kinyaruanda | ||
| Jarduerak | |||
| Jarduerak | enpresaburua | ||
| Ideologia eta sinesmenak | |||
| Alderdi politikoa | National Republican Movement for Democracy and Development (en) | ||
Félicien Kabuga (Muning, 1933ko martxoaren 1a – Haga, 2026ko maiatzaren 16a) ruandar enpresaburua eta Ruandako genozidioaren eragileetako bat izan zen. 1990eko hamarkadan multimilionarioa zen[1] eta Garapenerako Mugimendu Iraultzaile Nazionala alderdi abertzale hutuarekin eta Akazu muturreko talde informalarekin lotura estua zuen. Muturreko hedabide hutuak finantzatu zituen, hala nola Radio Télévision Libre des Mille Collines eta Kangura aldizkaria, tutsien hilketen alde egiten zutenak[2].
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kabuga Munigen jaio zen, Mukarange udalerrian, Byumbako prefekturan[3]. Beste negozio batzuen artean, hainbat te landaketa zituen Ruandako iparraldean, eta modu horretan pilatu zuen bere aberastasuna.
1993an, Garapenerako Mugimendu Iraultzaile Nazionalak diru bilketa bat antolatu zuen Radio Télévision Libre des Mille Collines sustatzeko, eta Félicien Kabugak publikoki definitu zuen katearen helburua Hutu Power defendatzea zela[4].
1993ko urtarriletik 1994ko martxora, guztira 500.000 aihotz inportatu ziren Ruandara. Kabuga aihotz hauen inportatzaile nagusietako bat zen[5].
1994an, Kabugak Ruandatik ihes egin zuen. Lehenengo Suitzara joan zen, baina alde egiteko agindua eman zioten. Orduan Kongoko Errepublika Demokratikoko Kinshasara joan zen eta gero Kenyako Nairobin bizi zela uste zen. 1995eko irailean, edozein akusazio baino lehen, Nshikabem Agency enpresa erregistratu eta zuzendu zuen Nairobin[6].
2006ko abuztuaren 28an, Barack Obamak Kenyari leporatu zion «[Kabugari] babesleku segurua erosteko baimena ematea»[7].
Ameriketako Estatu Batuetako Estatu Sailak 5 milioi dolarreko saria eskaini zuen Kabuga atxilotzea ekarriko zuen informazioagatik[8].
2020an, Frantziako poliziak Parisen atxilotu zuen, 87 urte zituela, 26 urte iheslari gisa eman ostean[9], baina 2023an epaitzeko ezgaitzat jo zuten dementziagatik[10].
Kabuga Josephine Mukazitonirekin ezkonduta egon zen eta 11 seme-alaba zituen[11]. Bere alabetako bi Juvénal Habyarimanaren semeekin ezkonduta daude[12].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) «How the mighty are falling» The Economist 2007-07-05 (kontsulta data: 2024-07-27).
- ↑ (Ingelesez) «Félicien Kabuga» Trial International jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2019-10-27) (kontsulta data: 2024-07-27).
- ↑ (Ingelesez) «Kabuga, Félicien (MICT-13-38)» United Nations International Residual Mechanism for Criminal Tribunals (kontsulta data: 2024-07-27).
- ↑ (Ingelesez) «ICTR Case No. 99-52-T; The Prosecutor against Jean-Bosco Barayagwiza, Amended Indictment» Tribunal Pénal International pour le Rwanda; International Criminal Tribunal for Rwanda: 19. 2003-12-05 (kontsulta data: 2024-07-27).
- ↑ (Ingelesez) Meredith, Martin. (2006). The State of Africa. London: Simon & Schuster UK, 501 or. ISBN 978-0-7432-3222-7..
- ↑ (Ingelesez) «International Criminal Tribunal For Rwanda: Delayed Justice» International Crisis Group 2001-06-07 (kontsulta data: 2018-01-17).
- ↑ (Ingelesez) Mathenge, Oliver. «Tough speech that kicked off diplomatic feud» Nation 2008-11-03 (kontsulta data: 2024-07-27).
- ↑ (Ingelesez) Dwyer, Colin. «Rwanda's Most-Wanted Fugitive, Félicien Kabuga, Arrested For War Crimes» NPR 2020-05-16 (kontsulta data: 2024-07-27).
- ↑ (Ingelesez) «Mechanism fugitive Félicien Kabuga arrested today» International Residual Mechanism for Criminal Tribunals 2020-05-16 (kontsulta data: 2024-07-27).
- ↑ (Ingelesez) Mahmood, Zahid. «UN court rules Rwandan genocide suspect mentally unfit to stand trial» CNN 2023-06-07 (kontsulta data: 2024-07-27).
- ↑ (Ingelesez) Irish, John. «Children of Rwandan genocide suspect Kabuga fear for father's life» Reuters 2020-05-29 (kontsulta data: 2024-07-27).
- ↑ (Ingelesez) «Kabuga, Félicien (ICTR-98-44B)» United Nations International Residual Mechanism for Criminal Tribunals (kontsulta data: 2024-07-27).
