Abaraska taldea
| Abaraska taldea | |
|---|---|
| Datuak | |
| Mota | taldea |
| Herrialdea | Euskal Herria |
| Erabilitako hizkuntza | Euskara |
| Diru-sarrerak | Babesle kanpainak |
| Historia | |
| Sorrera | 2020ko udara |
| webgune ofiziala | |
Abaraska taldea euskal fedibertsoa sustatzen duen taldea da. 2020an sortua, bolondres talde moduan funtzionatzen du, eta ez du forma juridikorik. Fedibertsoa, software librea, euskara eta euskal kultura sustatzeko helburuarekin sortu zen.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2020an sortu zen, Librezale taldearen foro batean sare sozial libre eta federatuak sustatzeko beharra ikusi zenean. 2020 eta 2024 urteen artean honako webguneak jarri zituen martxan:
Abaraska taldeak sustatzen dituen zenbait proiektu
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Lemmy.eus (euskarazko foroentzako webgunea, munduko beste webgune berdinekin federatuta)
- Pixelfed.eus (irudien sare soziala euskaldunentzat, munduko beste webgune berdinekin federatuta)
- Peertube.eus (euskarazko bideoentzako webgunea, munduko beste webgune berdinekin federatuta)
- Paperjale.eus (liburuei buruzko sare soziala euskaldunentzat, munduko beste webgune berdinekin federatuta)
- Fedibertsoa.eus (euskal fedibertsoa ezagutzen hasteko webgunea)
Webgune horiez gain, Abaraska taldea Mastodonen ibiltzen da aktibo.[1]
Antolaketa moldea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Abaraska taldea ez zen pertsona juridiko gisa eratu. Pertsona boluntarioek osatzen dute eta Fedibertsoko komunitatearekin harreman zuzena du oinarri, galdera eta proposamenak eginez, erabakiak kolektiboan hartuz.
Gaur egun arte ez du dirulaguntzarik eskatu. Babesle kanpainak eginez finantzatzen da batez ere eta publikoki argitaratzen ditu bere urteko memoriak.[2]
Topaketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2023ko maiatzaren 20an Euskal Fedibertsoko Topaketak antolatu zituen Errenterian Badalab eta TEKS Elkartearekin elkarlanean.[3][4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Abaraska taldea (@abaraska@mastodon.eus)» Mastodon.eus (kontsulta data: 2026-01-04).
- ↑ «2025 urteko memoria - Lemmy.eus» lemmy.eus (kontsulta data: 2026-01-03).
- ↑ Abaraska. «Euskal fedibertsoko topaketak maiatzaren 20an» sustatu.eus (kontsulta data: 2026-01-04).
- ↑ «Euskal fedibertsoko topaketak» fedibertsoa.eus (kontsulta data: 2026-01-04).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Fedibertsoa.eus (euskal fedibertsoa ezagutzen hasteko webgunea).
- @abaraska taldearen Mastodon.eus sare sozial federatuko profila.
- @abaraska taldearen Lemmy.eus foroko profila.
- @abaraska taldearen Pixelfed.eus sare sozialeko profila (irudiak eta argazkiak partekatzeko).

