close
Edukira joan

Kaarsild

Kaarsild
BERJAYA
Kokapena
HerrialdeaBERJAYA Estonia
KonderriTartu konderria
UdalerriTartu Hiria
Koordenatuak58°22′51″N 26°43′33″E / 58.38077°N 26.7258°E / 58.38077; 26.7258
Mapa
Historia eta erabilera
Irekiera1959
Gurutzatzen duEmajõgi

Kaarsild Tartu hirian dagoen arku-zubi bat da, Estonian. Emajõgi ibaia zeharkatzeko oinezkoentzako eraiki zen 1959an, udaletxearen plaza eta Ülejõe auzoa elkartuz.[1]

XVIII. mendean Katalina II.a Errusiakoaren aginduz Tartuko harrizko zubia eraiki zen[2] eta Bigarren Mundu Gerran suntsitu egin zen[3]. Haren ordez zubi berria eraikitzea erabaki zen. Peeter Varep-ek diseinatu zuen. 1957an hasi zituzten eraikuntza lanak eta 1959an amaitu.

2017an zubian berriztatze lanak burutu zituzten.

Arku bakarra duen zubia da 57,4 metrotako luzera duena. Pasabidearen gainean dagoen arku egiturak 8 metrotako altuera hartzen du puntu gorenean[4] eta ertz batean kokaturik dago. Gauez kolorez argiztatzen da eta batzuetan soinua ere ateratzen du.[5]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) «Arch Bridge (Kaarsild)» Visit Tartu (kontsulta data: 2024-11-10).
  2. (Estonieraz) «Kivisild» www.tartu.ee 2025-02-28 (kontsulta data: 2025-04-01).
  3. «Kaarsild • XX sajandi arhitektuur» register.muinas.ee (kontsulta data: 2024-11-10).
  4. Hubert Matve. (1999). "Jalakäijate sild" dans Villem Raam. Eesti arhitektuur. 4, Tartumaa, Jõgevamaa, Valgamaa, Võrumaa, Põlvamaa, Tallinn, Valgus ISBN 9985-68-050-2..
  5. (Ingelesez) «Kaarsild’s sound and lighting installations to be showcased this week» tartu.ee 2017-10-17 (kontsulta data: 2024-11-10).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]