Scribus
Itxura
Scribus autoediziorako aplikazio informatiko bat da, GNU General Public License lizentziapean banatzen dena. GNU/Linux, Unix, Mac OS X, OS/2 eta Microsoft Windows sistema eragileetan erabil daiteke, horietan denetan funtzionatzen duen Qt aplikazio markoaren gainean eraikita baitago.
Libreak ez diren Adobe PageMaker, PagePlus, QuarkXPress edo Adobe InDesign programen antzeko maketaziorako funtzionalitateak ditu.
Euskaraz
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aplikazio informatiko hau euskaraz erabil daiteke Librezale taldeko boluntarioek egindako lokalizazioari esker[1].
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Scribus - Librezale.eus» librezale.eus (kontsulta data: 2020-06-17).
