Onomastika
Itxura
Onomastika izen bereziak aztertzen dituen hiztegigintza edo lexikografiaren atala da, eta izen nagusien multzoa. Honako hiru atal hauetan banatzen da:
- antroponimia, pertsona izenak (antroponimoak) aztertzen dituena,
- toponimia, leku izenak (toponimoak) aztertzen dituena, eta
- bionimia, izaki bizidunen izenak aztertzen dituena.
Toponimia, gainera, beste zenbait zientziatan ere aztertzen da batzuetan; hala nola historia, geografia, mitologia, literatura, eta abar.
2016an, Onomastika Elkartea eratu zen Euskal Herrian, Ricardo Zierbide, Ander Ros, Josemari Sestorain eta besteren ekimenaz.
Onomastika-glosategia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Antroponimia: pertsona-izenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Antroponimia pertsona-izenak aztertzen dituen zientzia-alorra da.
- cognomena: erromatar batzuek zeramaten izengoitia,
- etnonimoa: herri baten edo etnia baten izena,
- izengoitia: pertsona baten ezizena.
- jentilizioa: leku bateko biztanleei edo herritarrei ematen zaien izena,
- hagionimo: santu-izena,
- matronimoa: familia-izena, amagandik jasoa,
- patronimoa: familia-izena, aitagandik jasoa,
- teonimoa: jainko edo jainkosa baten izena.
Toponimia: leku-izenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- koronimoa: eskualde-izena,
- hagiotoponimoa: leku-izena, santu-izen batetik jasoa,
- hidronimoa: ur-masa baten izena (ibaiak, aintzirak, itsasoak...),
- mikrotoponimoa: leku-izena, maila lokalean,
- oronimoa: mendi-izena,
- odonimoa: kale-izena,
- patronimikoa: pertsona izen batetik eratorria —ia beti aitaren izanetik eratorria―, jatorria adierazten duen deitura edo izena,
- toponimoa: leku-izena, oro har.
Termino generikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Termino horiek izen arruntei edota izen bereziei dagozkie.
- akronimoa: hitz-multzo baten laburpena, ahoskatzeko modukoa,
- alonimoa: beste izen bat (batez ere egile batena edo lan batena),
- antonimoa: beste baten aurkako esanahia duen hitza,
- eponimoa: pertsona-izen batetik hartutako leku- edo gauza-izena,
- exonimoa: kanpoko izena, beste hizkuntza batetik hartutako pertsona- edo leku-izena, grafia egokituz,
- homonimoa: izen berekoa,
- hiperonimoa: objektu jakin bat baino kategoria zabalagoko izena,
- hipokoristikoa: izen baten aldaera familiar edo maitekorra,
- hiponimoa: objektu jakin bat baino kategoria murritzagoko izena,
- meronimoa: zati baten izena,
- metonimia: gauzak beste izen batez izendatzea, esanahiaren desplazamenduaren bitartez,
- paronimoa: antzeko izenak,
- sigla: hitz multzo baten inizialekin osatutako izena,
- sinonimoa: beste hitz baten esanahi bera edo bertsua duen terminoa.
- txikigarria: beste hitz batetik eratorritako terminoa, txikitasun, goxotasun edo ahultasun ideia erantsiz,
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Euskal Onomastikaren Datutegiaren kontsulta on line, «EODA - Bilaketa - EODA» www.euskaltzaindia.eus
- EIMAren Onomastika lana.
- EIMAren "Izen zerrendak".
- Euskal Autonomia Erkidegoko toponimia Euskadi.eus
- Mapas para una Nación-Txalaparta.mpg. (kontsulta data: 2023-02-27).
