close
Edukira joan

Arkabe

Arkabe
Motaerreka
Geografia
Mapa
Koordenatuak43°03′28″N 2°12′23″W / 43.05765°N 2.20637°W / 43.05765; -2.20637
KokapenaEuskal Herria
Hidrografia
Arro hidrografikoaOria basin (en) Itzuli
IturburuaBeasain
Bokalea
()
Beasain

Arkabe erreka, Gipuzkoako hegoaldeko erreka bat da, Goierri eskualdekoa. Usurbe mendiko hego-mendebaldeko mazelan jaio eta Altzoka iturriko urak bereganatzean, Altzoka izena jasotzen du beherago Arkabe izena jasoz eta Oria ibaian isuriz bere urak. Erreka honek 1000 metroko ibilbidea du gutxi gora behera.

Arrieta eta Otaño baserrien artean dagoen sakanaren goialdean sortzen da, Otaño baserritik Korta baserrira doan bidearen goialdean eratzen den Intxaurtxuloeta izeneko hezegunean sortu eta belardi aldapatsuetan barrena jaisten da Altzokako iturriraino.

Altzokako urak bereganatzean sakanean behera egin eta Arkabe izena hartzen du, Errekarte txiki etxea zenaren albotik igaro eta azken 150 metroak lur azpitik egiten ditu eta Oria ibaian isurtzen ditu bere urak.[1]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Zufiaurre, Jose. (1999). «Beasaingo mendiak eta errekak» Beasain esku eskuan (Beasain: Beasaingo udala) 1: 123. ISBN 84-921541-3-6..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]