close
Edukira joan

Tubular Bells

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tubular Bells
Mike Oldfielden albuma
Egilea(k)Mike Oldfield
Argitaratze-data1973
IzenburuaTubular Bells
Ekoizpen lekuaErresuma Batua
Ezaugarriak
Genero artistikoaRock progresiboa
Hizkuntzaingelesa eta hizkuntza edukirik gabea
Iraupena48:57 minutu
  1. Tubular Bells – Side One
  2. Tubular Bells – Side Two
DiskoetxeaVirgin Records
Deskribapena
Honen parte daMike Oldfield's albums in chronological order (en) Itzuli
Ekoizpena
EkoizleaTom Newman (en) Itzuli
[[Kategoria:Tom Newman (en) Itzuli ekoitzitako musika]]

Discogs: 15016 Allmusic: mw0000191174 Edit the value on Wikidata

Tubular Bells (euskaraz Kanpai tubularrak) 1973ko Mike Oldfield (Reading, Ingalaterra, 1953) britainiar musikariaren abesti bat da. Izan ere, musikari horrek soilik 20 urte zituela kaleratutako lehenbiziko musika-lana izan zen. Gerora, musikariak berak lan horren hainbat bertsio kaleratu izan ditu.

Kantaren piano-solo zirraragarria 1973ko The Exorcist filmeko soinu bandaren zati eta filmaren beraren doinu ospetsua bilakatu zen.

Tubular Bells Mike Oldfielden bakarkako lehenengo diskoa izan zen, baina musikariak ordurako ibilbide sendoa egina zuen musika munduan. Hamabost urte besterik ez zituela, The Sallyangie folk taldea sortu zuen arreba Sallyrekin, eta disko bat grabatu zuten elkarrekin halaber: Children of the Sun (1969). Gainera, Kevin Ayersek (Soft Machine) bere bakarkako proiektua laguntzeko sortutako The Whole World taldeko partaide ere izan zen bi diskotan: Shooting at the Moon (1970) eta Whatevershebringswesing (1971).[1]

Oraindik ere Oldfielden lanik goraipatuena da, eta behin baino gehiagotan jo du harengana. 1992an Tubular Bells II argitaratu zuen, eta gerora iritsi ziren Tubular Bells III (1998) eta Tubular Bells 2003 (2003) lanak.

Konposizioen zerrenda

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1973ko jatorrizko edizioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alde bat

  • «Tubular Bells, Part One» – 25:58

Bi aldea

  • «Tubular Bells, Part Two» – 23:20

Deluxe edizioa (2009)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Edizio horretan, jatorrizko diskoarekin batera beste bi konposizio eta mix berri bat jaso ziren.

  • «Tubular Bells (Part One)» (2009 stereo mix) – 25:58
  • «Tubular Bells (Part Two)» (2009 stereo mix) – 23:20
  • «Mike Oldfield's Single» – 3:53
  • «Sailor's Hornpipe» (Vivian Stanshall version) – 2:48

«The Sailor's Hornpipe» Olfieldek konposatutako musika tradizionalaren moldaketa da.[2]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]