close
Edukira joan

The Dinner Party

Wikipedia, Entziklopedia askea
'The Dinner Party'
BERJAYA
Jatorria
Sortzailea(k)Judy Chicago
Sorrera-urtea1979
Ezaugarriak
Materiala(k)lauza, Zeramika, Portzelana eta ehuna
Dimentsioak14.630 (zabalera) × 14.630 (luzera) mm
Genero artistikoaarte feminista
Deskribapena
Kokapena
LekuaElizabeth A. Sackler Center for Feminist Art (en) Itzuli
BildumaBrooklyn Museum
Inbentarioa2002.10
Estatu burujabeBERJAYA Ameriketako Estatu Batuak
EstatuaBERJAYA New York
Hiri globalBERJAYA New York
BoroughBrooklyn
Historia
ErakusketakBrooklyn Museum

The Dinner Party Judy Chicago artista feministak egindako arte espazioa da. Triangelu formako mahai baten inguruan 39 toki daude, historikoki garrantzitsuak izan diren emakume esanguratsuentzat.[1]

Toki bakoitzak eskuz margotutako portzelanazko plater bat, zeramikazko objektuak eta brodatutako mahai zapi bat ditu. Plater guztiak, Sojourner Truth eta Ethel Smyth-i dagozkienak izan ezik, alu forma dute.  999 emakumeren izenak daude idatzita urre koloreko letretan, baldosa batzuetan.

1974-1979 bitartean ekoiztu zen eta 1979an erakutsi zen lehen aldiz. 6 herrialdetako 16 museo edo galeriatan egon da eta 15 milioi pertsonek bisitatu dutela estimatzen da. 2007. urtetik Elizabeth A. Sackler Arte Feministaren Zentruan (Brooklyn Museumen, New Yorken) dago.

The Dinner Party Judy Chicagok sortu zuen hainbat boluntarioen (emakumezko zein gizonezko artisauak) laguntzarekin emakumeak historiatik at uzten zituen zikloa hautsi nahian. Chicagoren hitzetan ideia 1974an izan zuen benetako afari batean eskuratu zuen, non gizon guztiak katedradunak ziren eta emakumeek doktoregoak zituzten arren, ez ziren katedradunak. Horrek pentsarazi zion artista emakumeen “Azken afari”rik ez zela inoiz izan, bai, ordea, gala afariak.

Hori zela eta, bere instalazioa sortzerakoan triangelu formako mahai bat erabili zuen, alde bakoitzak 13 plater (denera 39) eta 14,63m-ko luzera zituelarik. Alde bat historiaurretik Erromatar Inperiora arteko emakumeentzat da, beste alde bat Kristautasunen hasieratik Erreformara artekoentzat eta bestea Amerikako Iraultzatik egungo feminismora artekoentzat. Leku bakoitzean emakume aipagarri baten izena, argazki edo simboloren bat dago, mahai-zapi, edalontzi eta mahai tresnez gain. Plateretako askok tximeleta edo lore itxurako eskultura bat dute bulbaren adierazle bezala. Lurra portzelanazko hiruki formako losa zuriz eginda dago, “Ondare Lurra” deiturikoa eta bertan 998 emakumeren izenak daude idatzita (eta Cresilla izeneko emakumea zelakoan izendaturiko Kresilas gizonezko eskultorea) platerrekin erlazionatuta.

Platerretako 39 emakumeen zerrenda

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]