Pedro Pires
| Pedro Pires | |||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|
2001eko martxoaren 22a - 2011ko irailaren 9a ← António Mascarenhas Monteiro - Jorge Carlos Fonseca →
1986 - 1990 ← Osvaldo Lopes da Silva - Arnaldo Carlos de Vasconcelos França (en)
1975eko uztailaren 8a - 1991ko apirilaren 4a ← baliorik ez - Carlos Veiga (en) | |||||||
| Bizitza | |||||||
| Jaiotza | São Filipe (en) | ||||||
| Herrialdea | |||||||
| Hezkuntza | |||||||
| Heziketa | Lisboako Unibertsitatea | ||||||
| Jarduerak | |||||||
| Jarduerak | politikaria | ||||||
| Lantokia(k) | Casa dos Estudantes do Império (en) | ||||||
| Jasotako sariak | |||||||
| Ideologia eta sinesmenak | |||||||
| Alderdi politikoa | |||||||
Pedro de Verona Rodrigues Pires (São Filipe, Fogo, 1934ko apirilaren 29a) caboverdetar politikaria izan zen. Cabo Verdeko presidentea izan zen 2001etik 2011ra eta lehen ministroa 1975etik 1991ra.
Bigarren hezkuntza Mindelon egin zuen 1950eko hamarkadan eta ondoren Lisboako Unibertsitateko zientzia fakultatean ikasi zuen. Konakry, Ghana eta Aljeriara erbesteratu ondoren, Kuban eta Sobietar Batasunean ikasi zuen.
1974ko urrian itzuli zen Cabo Verdera, eta independentzia lortu eta hiru egunera, 1975ean, herrialdeko lehen ministro izendatu zuten. Hegoafrikako apartheidaren eta Afrikako atzerriko esku-hartzeen aurka agertu zen. 1986tik 1990era Finantza ministro ere izan zen.
1990ean alderdi anitzeko sistema sartu ondoren, Pires PAIGC alderdiko idazkari nagusi izendatu zuten, eta 1991ko parlamenturako eta presidentetzarako hauteskundeetan garaitua izan zen. 2001ean presidentetzarako hauteskundeak irabazi zituen eta 1996an berriro hautatu zuten.
