Mario Arana
| Mario Arana | |||||||||||||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1916ko urtarrilaren 1a - 1919ko martxoaren 7a ← Fernando Villabaso - Gabino Orbe → | |||||||||||||||||||||||
| Bizitza | |||||||||||||||||||||||
| Jaiotza | Bilbo, 1884ko maiatzaren 24a | ||||||||||||||||||||||
| Herrialdea | |||||||||||||||||||||||
| Heriotza | Madril, 1931ko martxoaren 22a (46 urte) | ||||||||||||||||||||||
| Familia | |||||||||||||||||||||||
| Haurrideak | ikusi
| ||||||||||||||||||||||
| Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||
| Heziketa | Deustuko Unibertsitatea : zuzenbide | ||||||||||||||||||||||
| Hizkuntzak | gaztelania | ||||||||||||||||||||||
| Jarduerak | |||||||||||||||||||||||
| Jarduerak | politikaria, abokatua eta futbolaria | ||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||
| Posizio edo espezialitatea | aurrelaria | ||||||||||||||||||||||
| Ideologia eta sinesmenak | |||||||||||||||||||||||
| Alderdi politikoa | Euzko JEL-Batza | ||||||||||||||||||||||
Mario Arana Mendibil (Bilbo, 1884ko maiatzaren 24a- Madril, 1931ko martxoaren 22a) bizkaitar futbolari eta politikaria izan zen.
Aranaren aita Francisco Arana Lupardo industrial eta liberala izan zen, El Sitio elkarteko kidea eta Bilboko Udaleko zinegotzia 1883-85ean. Deustuko Unibertsitatean zuzenbidea ikasi eta, aita ez bezala, abertzale sutsua izan zen gaztetik.
1901eko irailaren 5ean, bera eta bere anaia nagusia, Amado, Athletic Clubek Café Garcíako bilera historikoan ofizialki ezarri zituen agiriak sinatu zituzten 33 bazkideen (kofundatzaileen) artean zeuden.[1]
Haren biografoek diotenez, Mario Arana, nortasunez, Bilboko hizkeran “txirenea” deritzona izen zen. Arana Euzko JEL-Batza alderdikoa zen. 1915ean errege-izendapenaren bidez Bilboko alkate bihurtu zen, euskal nazionalismo hasiberriaren eta monarkiaren arteko hurbiltze-une batean. Izendapen hau Bilboko Batzorde Liberaleko lehendakari Federico Etxebarriak babestu zuen. Gregorio Balparda bezalako monarkiko, sozialista eta errepublikano, berriz, haserre bizian ziren. Bere agintaldian 1917ko Espainiako greba orokorra eta hirian 700 hildako utzi zituen Espainiako gripea gertatu ziren. Autonomiaren aldeko jarrerak erakusteagatik, Gobernadore Zibilak kargugabetu egin eta Gabino Orbe Usandebarasek ordezkatu zuen.[2]
Palmaresa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Espainiako Futbol Errege Kopa: 1902, 1903 eta 1904
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) «El Club Atleta de los Astilleros del Nervión (1889–1894) y el Athletic Club de Bilbao (1901-)» CIHEFE 2021-5-17.
- ↑ Bilbaopedia. Mario Arana Mendivil. .[Betiko hautsitako esteka]
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
- Wikipedia:Kanpo esteka hautsiak dituzten orriak from uztaila 2025
- 1884ko jaiotzak
- 1931ko heriotzak
- Bizkaiko biografia zirriborroak
- Bilbotarrak
- Bizkaiko gizon futbolariak
- Athleticeko futbolariak 1900eko hamarkadan
- Bizkaiko politikariak
- Bilboko alkateak
- Deustuko Unibertsitateko ikasleak
- Euzko JEL-Batza
- Bizkaiko abokatuak
