Kidal
Itxura
| Kidal Kidal | |
|---|---|
| commune of Mali (en) | |
| Administrazioa | |
| Estatu burujabe | |
| Maliko eskualde | Kidal eskualdea |
| Izen ofiziala | Kidal |
| Jatorrizko izena | Kidal |
| Geografia | |
| Koordenatuak | 18°26′N 1°24′E / 18.43°N 1.4°E |
![]() | |
| Azalera | 9.913 km² |
| Altitudea | 455 m eta 460 m |
| Demografia | |
| Biztanleria | 15.086 (2013) |
| Dentsitatea | 2 bizt/km² |
| Informazio gehigarria | |
| Ordu eremua | UTC±00:00 |
Kidal[1] (amazigeraz: ⴾⴸⵍ) Mali ipar-ekialdeko udalerria eta Kidal eskualdeko hiriburua da. Azawaden dago, Adrar des Ifoghas mendigunearen bihotzean, Gaotik 350 km iparraldera. 2009an 25.617 biztanle zituen.[2]
2012ko martxoaren 30ean Azawaden Askapen Nazionalerako Mugimenduko miliziano tuaregek Kidal eta bertako base militarraren kontrola eskuratu zuten. Maliko Junta Militarreko bozeramaile batek esan zuenez, «Kidalgo herritarren bizitza zaintzeko, buruzagitza militarrak erabaki zuen borroka ez luzatzea»[3]. Ondorengo egunetan matxinoek Gao eta Timbuktu hartu zituzten, eta apirilaren 6an Azawadeko independentzia aldarrikatu zuten[4][5].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Berria. Estilo Liburua. .
- ↑ 2009ko errolda: Kidal eskualdea Instat.gov.ml
- ↑ Maliko tuareg matxinoek orain arteko hiririk handiena «askatu» dute iparraldean[Betiko hautsitako esteka] Berria.info
- ↑ Maliko tuareg matxinoek erasoan aurrera egin dute, Gao hiri estrategikoraino[Betiko hautsitako esteka] Berria.info
- ↑ Errebeldeek aske aldarrikatu duten lurralde tuaregean izan da ETB Eitb.com

