close
Edukira joan

Igor Astarloa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Igor Astarloa
BERJAYA
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakIgor Astarloa Askasibar
JaiotzaErmua, 1976ko martxoaren 29a (50 urte)
HerrialdeaBERJAYA Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jardueraktxirrindularia
Ibilbidea
TaldeakUrteak
Barloworld (txirrindularitza taldea) 2005-2006
Milram 2007-2008
Amica Chips-Knauf 2009-2009
Mercatone Uno 2000-2001
Saeco 2002-2003
Cofidis 2004ko urtarrila-2004ko apirila
UAE Team Emirates 2004ko maiatza-2004ko abendua
 
Posizio edo espezialitateaklasikomanoa

Igor Astarloa Askasibar (Ermua, 1976ko martxoaren 29a - ) bizkaitar txirrindulari ohia da. 1990eko hamarkadaren amaieran hasi zen bere izena oihartzuna hartzen euskal txirrindularitzaren baitan. Gazte-gaztetatik erakutsitako gaitasunengatik, tokiko kirol prentsaren arreta bereganatu zuen; esaterako, La Grada de Getxo (1998) aldizkariak bere progresio handia azpimarratu zuen profesionaletara jauzi egin aurreko urteetan. Afizionatu mailan, Baque taldean izan zen.

2000. urtean txirrindulari profesional bihurtu zen, Mercatone Uno taldearekin. Bere ibilbidean zehar hainbat talde garrantzitsutan aritu zen, besteak beste, Mercatone Uno, Saeco eta Barloworld taldeetan. Txirrindulari gisa, maldan gorako amaiera indartsuak zituen esprinterra izateagatik nabarmendu zen, klasikoen munduan aditua. Klasikomano aparta da, 2003. urtean errepideko txirrindularitzako munduko txapelketa irabazi baitzuen. Bere ibilbideko punturik gorena 2003an lortu zuen, Hamiltonen (Kanada) Munduko Errepideko Txapelketa irabazi eta maillot ortzadarra jantzi zuenean.

2008ko maiatzaren 29an Team Milram taldeko arduradunek bere taldetik kanporatu zuten.

1998

2001

2002

2003

2004

2005

2006

Sailkapen orokorra Itzuli Handietan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Itzuli Handia 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008
Pink jersey Italiako Giroa 53. 56. UT
Yellow jersey Frantziako Tourra
Red jersey Espainiako Vuelta UT 63. UT UT
BERJAYA Munduko Txapelketa 59. 1. 64. 62.
Legenda
Ez zuen parte hartu
DSKDeskalifikatua
UTUtzi
  • 1999 - Riso Scotti-Vinavil (ez profesionala)
  • 2000 - Mercatone Uno-Albacom
  • 2001 - Mercatone Uno-Stream TV
  • 2002 - Saeco Macchine per Caffé-Longoni Sport
  • 2003 - Saeco Macchine per Caffé
  • 2004Cofidis, le Crédit par Téléphone
  • 2004Lampre
  • 2005 - Team Barloworld-Valsir
  • 2006 - Team Barloworld
  • 2007 - Team Milram
  • 2008 - Team Milram

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]