close
Edukira joan

Frigg

Wikipedia, Entziklopedia askea

Frigg (antzinako nordikoz: Frigg, proto-germanieraz: Frijō, antzinako alemanez: Frīja, lombardieraz: Frēa, antzinako frisieraz: Frīa, antzinako saxoieraz: Frī, eta ingeles zaharrez: Frīg), suedieraz, Friggja, hegaodleko alemanez, Frea eta Fricka Wagnerren tetralogian, Aesir motako jainkosa da, maitasunaren, ezkontzaren eta amatasunarena. Etorkizuna iragar dezake eta Odinen emaztea da (eta beraz, Aesirren erregina) eta Bladr-en eta Höde-en ama.

Hlidskjalf tronuan esertzeko baimena duen emakume bakarra da, eta bertatik aholku ematen dio senarrari gai garrantzitsuetan. Asgard-eko bere etxean, Fensalir ("paduren gela") izenekoa, hodeiak iruten ematen ditu egunak (Askotan biraka dabilen gurpil batekin irudikatzen da). Igarleen eta maitagarrien zaindaria da.[1]

Frigg jainkosa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etimologia eta toponimoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frigg *Frijjjō (< hau da: *priyā- "maitea") proto-germanikotik dator, eta Jean Haudry hizkuntzalari frantsesaren arabera, indoeuropar egunsentia izendatzeko erabilitako hitzetik datorren izena darama.[2]

Gaur egun ere, jainkosa honen izenetik eratorritako hitz edo izenak aurkitzen ditugu geramaniar eragina duten hizkuntzetan. Adibidez, suediar edo norvegiar askok Frigg-en izenera hurbiltzen den izena dute (Freia, Frigida, Freja, Frigga, Friggic, Freya, Friggjarakr eta abar). Ostiral hitza zenbait hizkuntzetan, Frigg-etik dator: alemanez - Freitag; ingelesez - Friday; suedieraz - Fredag.[3]

Ingeles ipuin zahar batek azaltzen du antzekotasun hori:[4]

Frigg et Odin
Frigg jainkosa eta bere senarra, Odin. Lorenz Frølich.

Eskandinaviar mitologian, Frigg Aesir-en hierarkia gorenekoa da. Aesirrak eskandinaviar mitologiako bi panteoietako bat osatzen dute, bestea Vanir-ek. Zeruko erregina bilakatzen da Odinekin ezkonduta dagoelako, baina nahiago izan zuen bere etxean bizitzen jarri, Fensalir, eta ez Valaskjálf senarraren jauregi dotorean. Balder eta Hödenen ama, Hlidskjálf tronuan esertzeko baimena zuen emakume bakarra izan zen, eta handik Bederatzi Munduak[5] miretsi zitzakeen.

Ugalkortasunaren jainkosa, maitasunarena, etxeko kudeaketarena, ezkontzarena eta amatasunarena, Frigg ezaguna zen bere iragarle boterea dela eta.[6] Izan ere, gizabanako bakoitzaren patua ezagutzearen fama zuen, baina ez zuen inoiz ezagutarazten. Halaber, emakume eta nekazarien zaindaria zen. Sendatzea ere bada eta hilzorian zeudenek deitzen zuten, bizitzaren eta heriotzaren arteko trantsizioa erraz ziezaien.

Ama eta emazte leiala izateagatik ospetsua, jainkosak urrearekiko grina aseezina zuen. Mito batek dio jeloskor jarri zela bere senarraren irudia zuen urrezko estatua batekin, bere adoratzaileek egina. Hori aldatzeko, gaua bere zerbitzarietako batekin igaro zuen, estatua suntsitu eta urrea berreskura zezan konbentzitzeko, urre harekin bitxiak egin nahi zituelako Figgek beretzat.

Freyja jainkosaren eta Friggen arteko balizko identifikazioaren ideia espezialisten arteko eztabaidagai da. Horein aretan, batzuek Frigg eta Freyja jainkosa beraren bi forma direla diote. Argudio batzuen arabera, Freyja ez zen Alemaniako hegoaldean ezagutu, eta iparraldean bi jainkosak berdinak zirela uste zen.

Maitasunaren eta ugalkortasunaren jainkosak dira biak, eta emakumeek laguntza eskatzen zieten erditzean. Freyja Vanirtarren taldeko jainkosa gorena den bitartean, Frigg, bere aldetik, Aesirtarren taldeko haren baliokidea da. Bitxiak gustuko dituzte biek, eta bidaiatzeko, Freyjak belatz lumazko beroki ba baliatzen du, eta Frigg, nahiko moduan antzerakoan, beltza bihurtzen da.

Frigg accompagnée de Fulla et Gna
Friggek, Gna jainkosaren aurrean tronpatuz, bi jainkosa ditu lagun. Horietako bat Fulla da. Carl Emile Doeplerren grabatua (1882).

Bi jainkosen eta haien senarren izenak ere bereziki interesgarriak dira alde horretatik. Freyja, alemanezko "frau" (andere) hitz modernoarekin ahaidetua, benetako izena baino izenburu bat da, "Andrea/Anderea". Bikingoen aroan, aristokraziako emakumeei "freyjur" (Freyjaren plurala) izen ematen zitzaien batzuetan. Frigg izena maitasunarekin eta desioarekin lotzen zaio, hain zuzen ere, Freyjaren trebetasun arloak. Odr izenak (Freyjaren senarra) «estasia, inspirazioa, amorrua» esan nahi du, Odinen (Friggen senarra) izena bezala. Odin, besterik gabe, Odr hitza da, amaieran gehitutako “-in” artikulu maskulino mugatuarekin. Eskandinaviar mitologian, Odr-i buruz hitz egiten diguten pasarte bakarrak Edda poetikotik datoz; bertan esaten denez, ibilbide luzeak egin ohi ditu, eta Freyjak izugarri negar egiten dio. Aldi berean Odinek parte hartzen duen ipuin gehienek Bederatzi Munduetan barrena egiten dituen bidaia ugariei buruz hitz egiten dute.

Frigg, Inanna, sumertar jainkosarekin ere parekatu izan da, nahiz eta bien historia ezberdina den, Frigg bere semea berreskuratzeko infernuetara joan zen; Inannak, bere aldetik, Infernura joan zen ere eta ateratzean, berpiztu zen.

Frigg eta bere neskameak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jainko germaniko gehienak abereekin batera irudikatzen ziren. Ez da hori gertatu Friggen kasuan, horren ordez, askotan, hamabi neskameekin irudikatzen baitzen. Elkarrekin, Asgarden zuen Fensalir jauregian, hodeiak eta patuaren urrezko hariak iruten zituzten.

Neskameek Frigg-i bere eskuduntzak betetzen laguntzen zioten, eta bakoitzak paper jakin bat zuen. Gnak jainkosaren aginduak bederatzi erresumetan zehar transmititzen zituen bere zaldi Hofvarpnir-en bizkar gainean bidaiatuz. Grefjonek bazuen iragarmenaren dohaina zuen, baina ez zuen inoiz erabili gertaeretan aldaketak eragiteko. Hlinek Friggen iritsiz arriskuan zeudenak babesteko ardura zuen. Vra edo Vár-ek zinak entzun eta zinausteak zigortzen zituen. Eguraldi ona iragartzeko eta brisa ekartzeko ardura zuen Snotrak. Sygna epaiketen buru zen. Lofn-ek maitaleak elkartzen laguntzen zuen. Fullak, jainkosaren kuttuna, bere anderearen bitxien kutxa gordetzen zuen, zeremonietan erabiltzen ziren gauza magikoz betea zegoena.

Batzuetan, Friggen neskameak jainkosaren hainbat alderditzat hartzen dira, izaki bereizitzat baino gehiago.

Balder-en heriotza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Frigg face à la mort de Balder.
Frigg ezinean dabil Balder semearen heriotzaren aurrean. Lorenz Frølichen ilustrazioa (1895).

Jainkosa profetikoa zenez, Friggek gizon-emakume guztien etorkizuna eta patua ezagutzen zituen, baina ez zituen inoiz bere sekretuak agerian uzten. Historiaren norabidea aldatzeko esku hartu zuen aldi bakarra semearen heriotzarekin amets egin zuenean izan zen. Orduan, kosmoseko ezerk Balderri kalterik ez egiteko eskatu zuen. Orduan, elementuek, animaliek, harriek, gaixotasunek, besteak beste, semeari kalterik ez egitea agindu zioten jainkosari. Balder-en immunitate berri horrekin pozik, Æsirretako jainkoek festa handi bat antolatu zuten, eta ospakizunetan dibertitzeko, Baldrri gauzak jaurtitzen zizkioten. Aldi oro, Balder onik ateratzen zen.[7]

Baina Loki jainko maltzurrak ez zuen Baldr maite, emakumez mozorrotu zen eta Frigg bisitatu zuen Fensalirren. Han, jainko guztiek bere semea jotzen zutela azaldu zion jainkosari, eta beti onik ateratzen zela, eta ez zekiela zergatik egiten zuten hori. Jainkosak orduan kontatu zion kosmoseko gauza guztiek Balder ez mintzeko zina egin ziotela. Hala ere, aitortu zuen mihurari ez ziola zin egiteko eskatu, kalterik egiten ez ziolakoan. Loki berehala desagertu zen eta festara joan aurretik armak hartu zituen. Balderren anaia itsuari, Hödiri, eman zion mihura, eta festetan parte hartzen laguntzea eskaini zion. Lokiren laguntzarekin, jainko itsuak, mihura adarra jaurti eta anaiaren bihotza zeharkatu zuen. Baldr berehala hil zen.

Berri lazgarri hau iragarri zenean, Friggek jainkoei eskatu zien hildakoen erresumarako joateko. Hermodek hara joatea onartu zuen anaiaren itzulera Helheimeko zaintzailearekin negoziatzeko, Hel izenekoa. Kanpoan dagoen bitartean, Baldren gorpua Hringhorni ontzi barnean hileta-sutan jartzen dute eta bere emaztea, Nanna, penaren penaz, sutara botatzen du bere burua. Heltzean, Hermodek Helekin eztabaidatuko du Nanna eta Balder bizidunen mundura itzultzeko baldintzei buruz. Hel jainkosak baietz esaten, baina baldintza bat jartzen du: gauza bizi eta hil guztiek negar egin dezatela beren heriotzagatik. Hermod berriro abiatu baino lehen, Balder-ek Draupnir eraztuna eman zion Odini itzul ziezaion (Odinek Balder semearen hileta-sutan utzi zuen), eta Balder-en emazteak, Nannak, mezulariari lihozko oihal bat eta beste opari batzuk eman zizkion Friggentzat, eta urrezko eraztun bat Fullarentzat. Jainkoengana itzulita, Hermod-ek espedizioaren berri eman zien.

Beraz, jainkoek mezulariak bidali zituzten mundu osoan barrena, bakoitzak Friggen semeari negar egin ziezaion eskatzeko. Baina Thokk izeneko erraldoi batek ezetz esan zuen. Erraldoi hura, berez, mozorrotutako Loki jainkoa zen. Balder, orduan, lurpeko munduan sufritzera kondenatu zuten, Ragnarökeko azken gudura arte.

Höd hiltzera kondenatu zuten, baina geroago, jainkoek jakin izan zuten Loki izan zela Balder-en hilketa antolatu zuen, eta munduaren amaiera ekarriko duen zigor krudela eman zioten.

Istorioaren bertsio batzuen arabera, mihura Friggen landare sakratua bihurtu zen. Izan ere, landarea oso atsekabetuta zegoen Balderren heriotza eragin zuelako, eta jainkosaz errukitu zen. Mitoaren beste bertsio batean, hobeto amaitzen da istorioa. Balder berpiztu egin zen, eta Frigg pozik, mihurari madarikazioa kendu zion eta bakearen eta maitasunaren sinbolo bihurtu zuen. Musu bat agindu zien mihuraren azpitik pasatzen ziren guztiei.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Frantsesez) Hector du Lac de la Tour d'Aurec. (1807). Précis historique et statistique du département de la Loire (Forest). Le Puy-en-Velay: Imprimerie de J.B. La Combe.. Précis historique et statistique du département de la Loire (Forest)
  2. Haudry, Jean. (2015). «Une «courtisane inspiratrice» dans le Ṛgveda?» Journal Asiatique 303.2.: 223 - 229.  doi:10.2143/JA.303.2.3120204..
  3. (Ingelesez) Grundy, Stephan. (1998). "Freyja and Frigg". In Billington, Sandra; Green, Miranda. The Concept of the Goddess. Routledge ISBN 0415197899...
  4. (Ingelesez) Turville-Petre, Gabriel. (1964). Myth and Religion of the North. Rinehart and Winston, 189 or. ISBN 0-8371-7420-1...
  5. (Ingelesez) Coulter, Charles Russell; Turner, Patricia. (2000). Encyclopedia of Ancient Deities. Routledge ISBN 1579582702... Encyclopedia of Ancient Deities
  6. (Ingelesez) McCoy, Dan. (2013). The Love of Destiny: The Sacred and the Profane in Germanic Polytheism. CreateSpace Independent Publishing Platform.
  7. (Ingelesez) Evans, Cheryl; Millard, Anne; Matthews, Rodney. (1986). Usborne Illustrated Guide to Norse Myths and Legends. Londres: Usborne.. Norse myths and legends

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]