Francisco Pacheco
Itxura
| Francisco Pacheco | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Sanlúcar de Barrameda, 1564 |
| Herrialdea | Kingdom of Granada |
| Heriotza | Sevilla, 1644ko azaroaren 27a (79/80 urte) |
| Familia | |
| Seme-alabak | ikusi
|
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | gaztelania |
| Ikaslea(k) | ikusi
|
| Jarduerak | |
| Jarduerak | margolaria, idazlea, arte-historialaria eta marrazkilaria |
| Lantokia(k) | Sevilla eta Madril |
| Lan nabarmenak | ikusi
|
| Genero artistikoa | erretratua |

Francisco Pacheco (Sanlúcar de Barrameda, Cádiz, Espainia, 1564ko azaroaren 3an bataiatua - Sevilla, Espainia, 1644ko azaroaren 27a) espainiar margolaria izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sevillan egin zituen margolaritza-ikasketak; Flandesen izan zen, eta Toledon El Greco ezagutu zuen.
Margolaritza-eskola famatu bat antolatu zuen Sevillan; han, besteen artean, Velázquez eta Alonso Cano margolarien maisu izan zen.
Pachecoren lan handietan, manierismoaren eragina pixkanaka desagertu zen, eta errealismoa eta argi-ilun gogorrak areagotu. Bestalde, indar handiko erretratuak egin zituen. Didaktika lanak ere idatzi zituen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
