close
Edukira joan

Fanny Hill

Wikipedia, Entziklopedia askea
Fanny Hill
BERJAYA
Jatorria
Egilea(k)John Cleland
Argitaratze-data1748
IzenburuaMemoirs of a Woman of Pleasure
Jatorrizko herrialdeaErresuma Batua
Ezaugarriak
Genero artistikoaLGBT literatura eta Erotismoa
Hizkuntzaingelesa
Egile-eskubideakjabari publiko eta jabari publiko
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaIngalaterra eta Londres

Fanny Hill: Memoirs of a Woman of Pleasure (Fanny Hill: plazerezko emakume baten memoriak) Fanny Hill gisa ezagunagoa, ingelesez idatzitako eleberri erotiko ospetsua da. Egilea John Cleland izan zen eta Ingalaterra 1748an plazaratu zen lehen aldiz.[1] Clelandek Londresko zordunen espetxean preso zegoen idatzi zuenean. Ingalaterrako lehen prosa pornografikoa, eta nobelaren forma erabili zuen lehen pornografia bezala onartua izan da.[2] Historiako libururik jazarri eta zentsuratuenetako bat da; lizunkeriaren sinonimo bihurtu da. Liburua Ingalaterran ez zen legez argitaratu 1970era arte.[3]

Eleberria bi emanalditan argitaratu zuten, 1748ko azaroaren 21ean eta 1749ko otsailean, Fenton eta Ralph Griffiths anaiek, «G. Fenton» izenarekin. Fanny Hill, bestetik, alua izendatzeko modu ezkutu bat litzateke.[3]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Eleberriak bi gutun luze ditu (jatorrizko edizioaren I. eta II. liburukiak), Frances «Fanny» Hillek idatziak eta anonimo ezagun bati zuzenduak, «Madam» izenaz bakarrik identifikatua. Madam adin ertaineko ingeles aberats bat da, bere senar maitearekin, Charlesekin eta seme-alabekin bizitza betea daramana. Fannyk, «Madamek» konbentzituta, bere aurreko bizitzako etapa eskandalagarriak kontatzen dizkio, eta horrek «egia garbi eta biluzia» printzipio gidaritzat hartzen du.[4]

Londresera iristen den 15 urteko neskato umezurtz baten istorioa da. Bizirauteko gazteak prostituzioan murgildu beharko du. Hiri berrian Mrs. Cole izeneko bitartekari batekin topo egingo du. Honek prostituzio-etxe batean sartuko du. Kontakizunak Fannyk hainbat esperientzia eta topaketa erotiko deskribatzen ditu. Eleberriak ez du amaiera tragikorik izango. Fannyk aberastasuna lortuko du eta, azkenean, bere gaztaroko maitearekin (Charles) elkartuko da, bizitza eroso eta errespetagarria lortuz.

Liburuak eufemismoaren erabilera erakusten du. Testuak ez du hitz gordinik edo termino zientifiko espliziturik gorputz-atalak aipatzeko, baina baliabide literario ugari erabiltzen ditu genitalak deskribatzeko.[5] Adibidez, bulba batzuetan «beheko ahoa» deitzen zaio (ingelesez: nethermouth).

Nahiz eta liburu erotikoa izan bere moraltasuna garai horretarako ohikoa da: sodomia salatzen du, bizioa begi txarrez ikusten du eta elkarrekiko maitasunean oinarritutako elkartze heterosexualak soilik onartzen ditu.[6] Egia esateko bere erotismoa ez da hain nabarmena eta, horregatik, ohikoa izan da marrazkiekin indartzearen joera.[3]

BERJAYA
Eleberrian oinarritutako Édouard-Henri Avrilen marrazkia.

Liburuak moldaketa ugari ezagutu du. Esaterako askotan zinematu dute; bi film ezagunenak 1964ko Russ Meyerrek Fanny Hill eta 1991eko Tinto Brassek Paprika izan daitezke.[7] Zizeman ezezik, jatorrizko eleberrian oinarrituta, beste eleberriak, komikiak, musikalak eta irudien bidezko bertsioak egin izan dira.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) FANNY HILL. (kontsulta data: 2026-05-18).
  2. Foxon, Libertine Literature in England, 1660-1745, 1965, 45.or.
  3. 1 2 3 (Gaztelaniaz) Blánquez, Javier. (2023-07-30). «Fanny Hill, el nombre secreto para referirse a la vulva» ELMUNDO (kontsulta data: 2026-05-19).
  4. (Gaztelaniaz) «Fanny Hill - John Cleland» Planetadelibros (kontsulta data: 2026-05-19).
  5. (Gaztelaniaz) «Fanny Hill» En la luna de Babel (kontsulta data: 2026-05-19).
  6. Cleland John, Memoirs of a woman of pleasure, Peter Sabor ed., Oxford University Press, 1985.
  7. (Gaztelaniaz) «Los burdeles de Paprika (1991)» FilmAffinity (kontsulta data: 2026-05-19).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]