Edda prosaikoa

Edda prosaikoa (Edda txikia edo Snorriren Edda izenez ere ezaguna) istorio mitologiko asko dituen islandiar olerkaritza gidaliburu bat da. Bere asmoa, islandiar irakurle eta olerkariei, hitz neurtu aliteratiboaren sotiltasuna ulertzea ahalbidetzea zen, eta olerkaritza eskaldikoan erabiltzen ziren kenningar ugarien esanahia ulertzea.
Bi Edda daude, artikulu honetan azaltzen dena eta Edda poetikoa (Eda nagusia).
Edukia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Snorri Sturluson aditu eta historialari islandiarrak idatzi zuen 1220. urte inguruan. Zazpi eskuizkribu nagusitan mantendu zen, 1300 eta 1600 bitartean idatziak izan zirenak.[1]
Edda prosaikoak, hiru zati eta hitzaurre bat ditu: Gylfagginning, 20.000 hitzekin, Skaldskaparmal, 50.000rekin eta Hattatal, beste 20.000rekin. Gainera, Bragarœdur izeneko sarrera bat ere badu.[2]
Farncisco Díez Velasko adituak honela azalatzen du:[3]
| « | Lehena, (Bragarœdur), sarrera evemerista bat da, bigarrenak, (Gylfaginning), mitologia tratatu bat adierazten du, Gylfi izeneko fikziozko errege baten ikuspegitik, hirugarrena, (Skaldskaparmal), lanaren erdia osatzen duena, eta laugarrena, (Hattatal), metro eskaldikoen eta espresio baliabideen bilketak dira. Snorri Sturlusonek, Edda poetikoa ezezik, ezezagunak zaizkigun iturri batzuk ere erabili zituen, eta nahiko argi dirudi, elezahar baten bertsio ezberdinak ezagutzen zituela. | » |
Egile berak, Diez de Velascok, hitz lauan idatzitako Eddaren bidez, Sturlusonek, gortetar olerkaritza eskaldikoa, olerkari garaikideen ezagutza falta edo balio ezagatik ez galtzea nahi zuela adierazten du. Olerkaritza eskaldikoaren zurruntasunaren ondorioz, mitologia sakonki ezagutu beharra zegoen, baina baliabide metrikoak eta espresiozkoak erabiltzen ere jakin behar zen.
Gylfaginningek zein Völuspak Edda poetikoan, eskandinaviar mitologiaren prozesu kosmogonikoari buruzko ikuspegi orokor bat ematen da.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Lin, Kimberly. (2017-03-21). «Edda» World History Encyclopedia (kontsulta data: 2026-05-19).
- ↑ (Ingelesez) Battle-Merchant, Tienda medieval. «Mitología nórdica y la Edda» Battle-Merchant ⚔ (kontsulta data: 2026-05-19).
- ↑ (Gaztelaniaz) Díez de Velasco Abellán, Francisco P.. (1994). «Religiones de los pueblos del centro, norte y este de Europa» Historia de las religiones de la Europa antigua,: 503-579. ISBN 8437612756..
